117. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. 0000119/2025 prozedura arrunta, kontra egiten diona ustezko ezespen bati, zeina eman baitzen administrazio-isiltasunaren bidez, aurreko ondare-erantzukizunaren arloko erreklamazio baten aurka

Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiak udal honi errekeritu dio egin ditzala behar diren epatzeak, 0000119/2025 prozedura arruntean. Prozedura horrek hizpide du Bargotako, Vianako eta Mendabiako Ureztatzaile Elkarteek jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtso bat, eta errekurtso horrek aurka egiten dio administrazio-isiltasun bidez emandako ustezko ezespen bati, zeina eman baitzen aurreko ondare-erantzukizunaren arloko erreklamazio baten aurka.

Azaldutakoarekin bat, eta jasotako errekerimenduari jarraikiz, interesdunak epatzen dira, ager daitezen bederatzi eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori dena, bete dadin uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikulua (lege horrek arautzen du administrazioarekiko auzien jurisdikzioa).

Vianan, 2025eko maiatzaren 22an.–Alkatea, M.ª Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2507616