117. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Aldaketa, Udal Musika Eskolaren prezio publikoa arautzen duen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Doneztebeko Udalak, 2025eko martxoaren 31n egindako osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa bat egitea Udal Musika Eskolaren prezio publikoa arautzen duen ordenantza fiskalaren 7. artikuluan, 2025-2026 ikasturterako tarifak ezartzeko.

Erabaki hori 2025eko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 15ean, bai eta Doneztebeko Udalaren iragarki-taulan ere, eta espedientea 30 egunean egon da jendaurrean; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan eman manuei jarraikiz.

Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork inolako alegaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu foru legearen 325.1.c) artikuluaren bukaerako manuak betez, ordenantza behin betiko onetsitzat jotzen da, eta haren testu osoa argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluari jarraikiz.

Argitara ematen da aipatu manua bete beharrez, eta ohartarazten da ezen erabaki honen aurka –administrazio-xedapena baita– ezin dela administrazio bidean errekurtsorik paratu, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112.3 artikuluaren arabera (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea). Hortaz, behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabiltzen ahalko da:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Donezteben, 2025eko ekainaren 4an.–Alkatea, María Arantzazu Arregui Alberro.

UDAL MUSIKA ESKOLAREN PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA

7. artikulua. "Honako tarifa hauek aplikatuko dira:

Ikasturtean izena ematea: 27,50 euro.

–Musika eta Mugimendua:

  • 2 ordu: 29,44 euro.
  • 1 ordu: 15,40 euro.

–1. zikloa (1. eta 2. kurtsoak).

  • Musika Hizkuntza (2 ordu), instrumentua (30’): 59,73 euro.
  • Musika Hizkuntza (1 ordu), instrumentua (30’): 42,67 euro.

–2. zikloa (3. kurtsoa).

  • Musika Hizkuntza (2 ordu), instrumentua (30’), abesbatza (45’), instrumentu taldea (30’): 64,35 euro.
  • Musika Hizkuntza (1 ordu), instrumentua (30’), abesbatza (45’), 45,97 euro.

–2. zikloa (4. kurtsoa).

  • Musika Hizkuntza (2 ordu), instrumentua (30’), abesbatza (45’), 68,75 euro.
  • Musika Hizkuntza (1 ordu), instrumentua (30’), abesbatza (45’), instrumentu taldea (30’): 50,37 euro.

–3. zikloa (5. kurtsoa).

  • Musika Hizkuntza (2 ordu), instrumentua (30’), abesbatza (45’), instrumentu taldea (30’): 73,03 euro.
  • Musika Hizkuntza (1 ordu), instrumentua (30’), abesbatza (45’), instrumentu taldea (30’): 53,43 euro.

–4. zikloa (6. kurtsoa).

  • Konboa (1 ordu), instrumentua (30’), abesbatza (45’), instrumentu taldea (30’): 55,42 euro.
  • Abesbatza bakarrik: 3,30 euro.
  • Bigarren instrumentua (30’): 26,46 euro.

–12 urtetik aurrera.

  • Instrumentua, Musika Hizkuntzarik gabe (45’): 39,68 euro.
  • Bigarren instrumentua (45’): 39,68 euro.
  • Abesbatza (45’): 3,30 euro.
  • Konboa (45’): 39,68 euro.
  • Konboa + instrumentua (1 ordu eta 30’): 59,43 euro.
  • Helduen tailerra + instrumentua (1 ordu eta 15’): 53,81 euro.

1. Deskontuak:

a) Familia ugari batean, kideetako bat ikaslea bada, %10eko deskontua aplikatuko zaio hilean.

b) Familia ugari batean, bi kide badira ikasleak, %15eko deskontua aplikatuko da hilean.

c) Familia ugari batean, hiru kide badira ikasleak, %20ko deskontua aplikatuko da hilean".

Iragarkiaren kodea: L2507978