117. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Mugikortasun Jasangarriaren Plana. Hasierako onespena

Udalbatzak, 2025eko maiatzaren 26an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Tuterako Mugikortasun Jasangarriaren Plana 2024-2029 aldirako.

Plana jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta, nahi badute, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten Erregistro Orokorraren bidez.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako plana behin betiko onetsiko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Jendaurrean egon bitartean, interesdunek erabakiaren testu osoa eta horrekin zerikusia duten agiriak ikus ditzakete Tuterako Udaleko Lurraldearen Antolamenduaren Alorrean (Hirigintza, 4. Solairua) eta ediktuen taula elektronikoan (https://sede.tudela.es).

Tuteran, 2025eko maiatzaren 28an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2507743