2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARGUEDAS
Xehetasun-azterketa, AM-2 eremuan. Hasierako onespena
Alkatetzaren 2025eko maiatzaren 15eko Ebazpenaren bidez, erabaki zen hasiera batez onestea Arguedas Udalak sustatutako xehetasun-azterketa, helburu duena AM-2 eremuko eraikuntza-lerrokadurak eta araudiaren determinazio batzuk aldatzea.
Aipatu espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Argitara ematen da orok jakin dezan, bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikulua (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Arguedasen, 2025eko maiatzaren 15ean.–Alkate udalburua, José Luis Sanz Zubieta.
Iragarkiaren kodea: L2507117