2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Laburpena, kontzejuentzako dirulaguntzen deialdi batena, helburua baitu oihan ondarea babestea eta ustiatzea eta ingurumena zaintzea
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 835129.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/835129).
Dirulaguntzak Berriobeiti udalerriko kontzejuei, oihan ondarea babestu eta ustiatzeko eta ingurumena zaintzeko:
–Deialdiaren xedea. Deialdi honen xedea da baldintzak ezartzea Berriobeitiko udalerriko kontzejuekin elkarlanean aritzeko eta haiei laguntza emateko, oihan ondarea mantentzeko eta ustiatzeko eta ingurumena zaintzeko.
–Dirulaguntzak jasoko dituzten jarduerak. Diruz lagungarriak dira dirulaguntza deialdi bakoitzari dagokion epean kontzejuek egiten dituzten jarduerak, kontzeju-mugartean egiten badira eta basogintzari eta ingurumenari lotutako jarduketak badira. Diruz laguntzen ahalko dira honako hauei lotutako proiektuak:
a) Basoberritzeak egiteko gauzatu beharreko jarduerak.
b) Kontzejuaren mendian edo herri-lurrean egiten diren basolanak.
c) Oihanbideak egin eta hobetzea.
d) Fauna kudeatzeko eta babesteko jarduketak.
e) Guztira, 9.000 eurotik beherako kostua duten proiektuak.
–Dirulaguntzak emateko honako irizpide hauek beharrezkoak izanen dira:
a) Jarduketak kontzejuaren eskumenekoak izan behar dute.
b) Adierazi jarduketarako Nafarroako Gobernuari dirulaguntza eskatu izana, betiere jarduketa mota horietarako deialdia egin bada.
c) Kontzeju bakoitzak proiektu bakarra aurkeztea.
Dirulaguntza jasotzen ahalko dute arestian aipatutako jarduketek baldin eta egiten badira 2024ko urtarrilaren 1etik 2025eko azaroaren 30era bitartean.
–Eskabideak aurkezteko epea. Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren eta kontzejuen iragarki-tauletan argitaratzen denetik aurrera.
–Eskaerak eta dokumentazioa:
5. atalean aipatzen diren eskatzaileek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
a) Eskaeraren inprimaki espezifikoa.
b) Erantzukizunpeko adierazpena, entitateko buruak sinatua, dirulaguntzen onuradun izateko debeku-egoeretan ez dagoela dioena.
c) Transferentzia bidez ordaintzeko eskabidea, banku kontuko zenbakia jarrita.
d) Obrak exekuzio proiekturik behar ez badu, egin beharreko obra deskribatzeko txostena edo proposamena aurkeztuko da. Obrak proiektu teknikoa behar badu, horren kopia aurkeztuko da.
e) Obraren aurrekontu osoa eta xehatua.
f) Obrarekin lortu nahi diren helburuak.
Berriobeitin, 2025eko maiatzaren 26an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.
Iragarkiaren kodea: L2507648