2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABLITAS
Akats zuzenketa, 2. poligonoko 633. lurzatiaren xehetasun-azterketaren behin betiko onespenarena
2024ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 26an, argitaratu zen 2. poligonoko 633. lurzatiaren xehetasun-azterketaren behin betiko onespena. Iragarki horretan akatsa badela oharturik, hona hemen zuzenketa:
Honela dioen tokian:
Espedientea jendaurrean egon da 20 egun baliodunean, beharrezko iragarkiak egin ondoan, eta inork ez du alegaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsi da xehetasun-azterketa hori, 2024ko azaroaren 13ko Alkatetzaren ebazpen baten bidez.
Honela behar du:
Espedientea jendaurrean egon da 20 egun baliodunean, beharrezko iragarkiak egin ondoan, eta inork ez du alegaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsi da xehetasun-azterketa hori, oso bilkurak 2025eko maiatzaren 5an hartutako erabaki baten bidez.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Ablitasen, 2025eko maiatzaren 14an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.
Iragarkiaren kodea: L2507038