2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZUÑIGA
Lurralde Okupazioaren Estrategia eta Ereduaren hasierako bertsioa. Jendaurrean jartzea
Honen bidez jendaurrean jartzen da Lurralde Okupazioaren Estrategia eta Ereduaren hasierako bertsioa, izapidetu dena Zuñigako Hirigintzako Udal Plana berrikusteko prozesuan. Hori guztia, bete beharrez ezarrita dagoena Lurralde Antolamenduari buruzko Foru Legearen testu bateratuaren 71.4 artikuluan.
Edozein interesdunek espedientea azter dezake eta egokiak iruditzen zaizkion alegazioak aurkeztu, horretarako hilabeteko epea izanen baitu, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Zuñigan, 2025eko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Pedro María Oteiza Díaz.
Iragarkiaren kodea: L2507529