117. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

Deialdia, dirulaguntzak emateko 2025ean udal-mugartean etxebizitzak eraikitzeko eta birgaitzeko obretarako. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 833565.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/833565).

Deialdia argitaratuko da Udalaren egoitza elektronikoan: https://unzue.sedelectronica.es/info.0.

Interesdunek honako epe honetan aurkezten ahalko dituzte eskabideak: 2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra.

Laguntzaren onuradunek eskuratzen ahalko dute obra gauzatzeko aurrekontuaren %2ri dagokion zenbatekoa, muga izanik 1.500,00 edo 3.000,00 euro, egin beharreko jarduketaren arabera, deialdiari jarraikiz.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Untzuen, 2025eko maiatzaren 19an.–Alkatea, Iker Etxeberria Otazu.

Iragarkiaren kodea: L2507202