1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
97/2025 EBAZPENA, maiatzaren 26koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez argitara ematen baitira esleitutako destinoak Estatu mailako lekualdatze-lehiaketako deialdian, Hezkuntza Administrazioaren zerbitzuko ikuskatzaileen kidegoko eta Hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoko irakasle funtzionarioentzat den horretan.
Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak urriaren 11n emandako 233/2024 Ebazpenaren bidez dei egiten da Estatu mailako lekualdatze-lehiaketarako, Hezkuntza Administrazioaren zerbitzuko ikuskatzaileen kidegoko eta Hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoko irakasle funtzionarioentzat.
Gero, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak maiatzaren 12an emandako 81/2025 Ebazpenaren bidez, destinoen behin betiko esleipena onetsi zen Estatu mailako lekualdatze-lehiaketako deialdian, Hezkuntza Administrazioaren zerbitzuko ikuskatzaileen kidegoko eta Hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoko irakasle funtzionarioentzat den horretan.
Deialdiaren hamabigarren oinarrian ezarritakoari jarraikiz, Hezkuntza Departamentuaren web-orrian (www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/inicio) argitaratu da ebazpena, 2025eko maiatzaren 13an. Era berean, aipatu oinarriarekin bat, lekualdatze-lehiaketan esleitutako destinoak argitara emanen dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Azaldutakoagatik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen dira esleitutako destinoak Estatu mailako lekualdatze-lehiaketako deialdian, Hezkuntza Administrazioaren zerbitzuko ikuskatzaileen kidegoko eta Hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoko irakasle funtzionarioentzat den horretan.
Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Argitara ematea esleitutako destinoak Estatu mailako lekualdatze-lehiaketako deialdian, Hezkuntza Administrazioaren zerbitzuko ikuskatzaileen kidegoko eta Hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoko irakasle funtzionarioentzat den horretan. Honako hauek dira langileak eta destinoak:
–Delgado Salmerón, María de la Cruz.
- Kidegoa: Hezkuntzako ikuskatzaileak.
- Destinoa: Bizkaiko Ikuskaritza, Bilbon (48015803).
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, errekurtsoaren xede den plazari dagokion hezkuntza-administraziora zuzenduta, hark ebatzi beharko baitu.
4. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Lanpostuak Betetzeko Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 26an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.
Iragarkiaren kodea: F2507635