2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRAÑETA
UO 11 urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena
Irañetako alkateak, urtarrilaren 28ko 6/2025 Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, hasierako onespena eman zion Benjamin Irurtia Claver jaunak eta Gema Perú Biurrun andreak sustatutako Irañetako UO-11 unitatea birpartzelatzeko proiektuaren ondoriozko UO 11 egikaritze-unitatea, C1 partzela, urbanizatzeko proiektuari (1. poligonoko 344. katastro-partzela).
Iragarkia 2025eko otsailaren 13ko 30 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, eta epea alegaziorik aurkeztu gabe igaro ondoren, maiatzaren 27ko 18/2025 Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi da Irañetako UO-11 urbanizatzeko proiektua.
Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 134. artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Irañetan, 2025eko maiatzaren 27an.–Alkatea, Jose Ignacio Arangoa Cía.
Iragarkiaren kodea: L2507655