117. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

Dirulaguntzen deialdia Kodes Mendiko ekintzaileentzat: Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 832600.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/832600).

Xedea: Dirulaguntzak ematea Kodes Mendiko ekintzaileentzat.

Laguntzak emateko gehieneko aurrekontua: 15.000 euro.

Onuradunak: pertsona fisiko edo juridikoak, proiektuan adierazitako helburuekin lotutako ekimenak gauzatu nahi dituztenak. Horrez gain, onuradun izan daitezke pertsona fisikoen edo juridikoen elkarteak –publikoak nahiz pribatuak–, ondasun erkidegoak eta bestelako unitate ekonomikoak edo ondare bereiziak, nortasun juridikorik ez izanik ere, baldin eta dirulaguntzaren xede diren proiektu, jarduera edo jokabideak gauzatu baditzakete edo dirulaguntza ematea zilegi egiten duen egoeran aurkitzen badira.

Oinarri arautzaileak: www.bargota.es/actualidad.

Laguntzak eskatzeko epea: Dirulaguntzarako eskabidea aurkezteko epea hasiko da deialdi hau Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean argitaratzean, eta irekita egonen da aurrekontu-kreditua agortu arte edo 2025eko abenduaren 31ra arte.

Eskabideak, oinarrietan adierazitako agiriekin batera, Udalaren bulegoetan aurkeztuko dira, edo, bestela, telematikoki, Bargotako Udalaren Erregistro Orokor Elektronikoan, egoitza elektronikoaren bidez.

Bargotan, 2025eko maiatzaren 14an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Cristina Remírez Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L2507031