2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELORTZIBAR
Zabalegiko 2. areako UE- 2.2 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua. Jendaurrean jartzea
Elortzibarko Udaleko alkate udalburu Luis Maya Arméndarizek, maiatzaren 14ko 2025-0624 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen Zabalegiko 2. areako UE 2.2 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua. 2. areako UE 2.2-ko konpentsazio batzordeak sustatu du, jarraikiz Alfonso Zozaya Álvarezek idatzitako proiektuari eta haren eranskinei (proiektua 2024ko urrikoa da, eta eranskinak, berriz, 2025eko urtarrilekoa bata eta apirilekoa bestea).
Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen da, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Noainen, 2025eko maiatzaren 15ean.–Alkate udalburua, Luis Maya Armendáriz.
Iragarkiaren kodea: L2507172