2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PUIU
Aldatzea 1. poligonoko 274. lurzatiaren A azpilurzatiaren kalifikazio juridikoa, eta soberako lurzati gisa sailkatzea. Jendaurrean jartzea
2025eko 86. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 2an, iragarki bat argitaratu zen, 1. poligonoko 274. lurzatiaren A azpilurzatitik banandutako 796,97 m²-ko azaleraren kalifikazio juridikoa aldatzeko, soberako lurzati gisa sailkatze aldera. Helburua da gero zuzenean besterentzea mugakideei.
Banaketa hori udal katastroan jaso eta gero, azpilurzati horretatik banandutako azalera Puiuko 1. poligonoko 288. lurzatia izatera igaro da. Hortaz, hemendik aurrera, espediente honetan eta beste batzuetan egin beharreko argitalpen eta tramitazioetan kontuan hartuko da katastroko zenbaki berria.
Hori dena ematen dut aditzera, behar diren ondorioak izan ditzan.
Puiun, 2025eko maiatzaren 28an.–Alkatea, Unai Labat Sánchez.
Iragarkiaren kodea: L2507731