2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ALTSASU
Lan publikoaren eskaintza 2025erako
Altsasuko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2025eko maiatzaren 14an egin bilkuran, onetsi zuen 2025. urterako lan publikoaren eskaintza. Hona hemen eskaintzak barne hartzen dituen plazak eta haien ezaugarriak:
LANPOSTUA | PLAZA | ARAUBIDE JURIDIKOA | LANALDIA | MAILA | NAHITAEZKO HIZKUNTZAK | SARBIDEA |
Aukera berdintasuneko teknikaria | 5.1 | Funtzionarioa | Osoa | B | C1 euskara maila | Oposizio-lehiaketa |
Administrari laguntzailea | 5.2 | Lan-kontratudun finkoa | %50 | D | C1 euskara maila | Oposizio-lehiaketa |
Haur-hezitzailea | 9.5 | Lan-kontratudun finkoa | Aldakorra | C | C1 euskara maila | Oposizio-lehiaketa |
Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta interesdunei ohartarazten zaie ezen, administrazio bideari amaiera ematen dion ebazpen horren aurka, honako errekurtso hauek jar daitezkeela:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Administrazio Auzitegiari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi ondotik.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
Altsasun, 2025eko maiatzaren 19an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2507209