117. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Xehetasun-azterketa 6. poligonoko 63. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren maiatzaren 16ko 221. Ebazpenaren bidez (217113X espedientea), hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat, 6. poligonoko 63. lurzatian (La Harinera kalea 7), Ruben Soria Alberdik sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Los Arcosen, 2025eko maiatzaren 19an.–Alkatea, Eduardo García de Galdiano Baños.

Iragarkiaren kodea: L2507184