2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERRIOBEITI
25-00650 gora jotzeko errekurtsoa, administrari-ofizialen lau lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren aurka
Jaso dugu Nafarroako Langile Batzordeen Herritarrentzako Zerbitzuen Federazioak Nafarroako Administrazio Auzitegian jarri duen 24-00650 gora jotzeko errekurtsoa Berriobeitiko Udaleko Gobernu Batzarrak 2025eko otsailaren 25ean hartutako erabakiaren aurka. Erabakia administrari-ofizialen lau lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiari buruzkoa da.
Interesdun diren pertsonak edo entitateak epatzen dira, auzitegi horretara ager daitezen interesdun gisa, hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aurrera, Iruñeko Iturrama kaleko 10ean. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea toki entitateen egintza eta erabakiak aurkaratzeari dagokionez garatzen duen Erregelamenduari, zehazki, 12.2 artikuluari, maiatzaren 24ko 173/199 Foru Dekretuak eman zion idazketa berriaren arabera (6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Berriobeitin, 2025eko maiatzaren 23an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.
Iragarkiaren kodea: L2507566