Iragarkia
117. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 12a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
172/2025 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Justiziako zuzendari nagusiaren apirilaren 8ko 128/2025 Ebazpenean atzemandako akatsa. Ebazpen horren bidez onesten da irabazi-asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntzen deialdi bat, 2025. urterako, Iruñeko espetxeko presoekin eta preso ohiekin gizarte eta hezkuntza arloan esku hartzeko proiektuetarako. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 817827. Zuzenketaren bidez, deialdiaren II. eranskina sartu da, sartu gabe gelditu baitzen.
2025eko 82. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 28koan, honako ebazpen honen iragarkia argitaratu zen: 128/2025 EBAZPENA, apirilaren 8koa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita irabazi-asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntzen deialdi bat, 2025. urterako, Iruñeko espetxeko presoekin eta preso ohiekin gizarte eta hezkuntza arloan esku hartzeko proiektuetarako. Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren identifikazioa: 817827.
Argitaratu ondoren, ebazpenean akats bat atzeman da, ez baita argitaratu II. eranskina: "Balorazio irizpideak, preso eta preso ohiekin gizarte eta hezkuntza arloan esku hartzeko proiektuetarako".
Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluak xedatzen du administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzaketela, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak; eta, hori horrela, bidezkoa da ebazpen hori zuzentzea eta II. eranskina sartzea, eta berriro argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Aldaketarik gabe mantentzen dira I. eranskinean jasotako deialdiaren oinarriak.
Atzemandako akatsa zuzentzen duen ebazpen berri honek eskaerak aurkezteko epeari eragiten dio. Beste epe bat irekiko da, 15 egun baliodunekoa, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Horregatik guztiagatik, honako hau EBAZTEN DUT:
1. Zuzentzea Justiziako zuzendari nagusiaren apirilaren 8ko 128/2025 Ebazpenean atzemandako akatsa, eta sartzea deialdiaren II. eranskina, sartu gabe gelditu baitzen. Ebazpen horren bidez onesten da irabazi-asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntzen deialdi bat, 2025. urterako, Iruñeko espetxeko presoekin eta preso ohiekin gizarte eta hezkuntza arloan esku hartzeko proiektuetarako.
2. Onestea Nafarroako Aldizkari Ofizialean honako hauek argitaratzea: Iruñeko espetxeko presoekin eta preso ohiekin gizarte eta hezkuntza arloan esku hartzeko proiektuetarako irabazi-asmorik gabeko entitateei dirulaguntzak emateko 2025eko deialdia, haren oinarri arautzaileak (I. eranskina) eta balorazio irizpideak (II. eranskina).
3. Irekitzea eskaerak aurkezteko beste epe bat, 15 egun baliodunekoa, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, I. eranskineko zazpigarren oinarrian xedatutakoarekin bat.
4. Deialdi honen, oinarrien eta haren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearekin bat.
5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Gizarteratzeko, Bitartekaritzako eta Justizia Errestauratiboko Zerbitzura eta Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Zerbitzura, eta baita Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera (DDBN) ere.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 8an.–Justiziako zuzendari nagusia, Maite Arenaza Sarasola.
I. ERANSKINA.–IRABAZI-ASMORIK GABEKO ENTITATEENTZAKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA, 2025. URTERAKO, PRESO ETA PRESO OHIEKIN GIZARTE ETA HEZKUNTZA ARLOAN ESKU HARTZEKO PROIEKTUETARAKO. OINARRIAK
Lehena.–Xedea eta helburuak.
1. Justizia Zuzendaritza Nagusiak dirulaguntzen deialdi bat egin du 2025erako, xede honekin: irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateek espetxe arloan egiten dituzten gizarte-inklusioko proiektuak finantzatzea. Proiektu horiek Nafarroan gizarte-bazterketa pairatzeko arriskuan dauden presoen eta preso-ohien bizi baldintzak hobetzea izanen dute helburu, eta txirotasunaren aurkako borrokan lagunduko dute, baita pertsona horien sustapena, ahalduntzea eta autonomia sustatzen ere. Halaber, gizarte desberdintasunak sortzen dituzten arrazoiak desagerrarazten lagunduko dute, eta sistemako eta egiturazko aldaketak sortzen, gizarte inklusiboago, ekitatiboago eta kohesionatuago bat lortzeko.
2. Diruz laguntzen diren proiektuen helburua izanen da presoen eta preso ohien gizarte-inklusioa lortzea.
Proiektu guztiek genero ikuspegia jaso beharko dute, hala prestatzean nola gauzatzean.
Proiektu guztiak Nafarroako Zigor Betearazpenerako ereduaren ildo estrategikoei egokituko zaizkie.
3. Dirulaguntzen deialdi honetatik kanpo daude beste deialdi publiko batzuen bidez berariaz finantzatzen diren proiektu eta jarduketak edo beste administrazio publiko batzuen eskumenekoak direnak. Era berean, berariaz baztertzen dira eraikuntza edo birgaitze lanak egitea helburu duten proiektuak.
4. Deialdi honetatik kanpo utzi dira, berariaz, Gizarte Zerbitzuen Zorroan oinarrizko laguntzako prestazio bermatu gisa jasotako jarduketak.
Bigarrena.–Aurrekontu-baliabideak.
Xede horietarako bideratutako zenbatekoa 304.582,00 eurokoa izanen da, 2025eko gastu aurrekontuko partida hauen kontura:
"F20001 F2400 4819 112104 (%0,7ko funtsa). Gizarte entitateentzako dirulaguntzak presoekin eta/edo preso ohiekin gizarte eta hezkuntza arloan esku hartzeko jarduketak garatzeko" (224.582,00 euro) eta "F20001 F2400 4819 112112 (E) Gizarte entitateentzako dirulaguntzak presoekin eta/edo preso ohiekin gizarte eta hezkuntza arloan esku hartzeko jarduketak garatzeko" (80.000,00 euro).
Diru zenbateko guztia jarduketa-modalitate hauen arabera banatuko da:
A.–Jarduketak presoekin eta/edo preso ohiekin gizarte eta hezkuntza arloan. Horretarako 289.582,00 euro gorde dira.
B.–Prestakuntza, kirol, arte eta kultura jarduketak, presoentzat edo preso ohientzat. Modalitate honetarako 15.000 euro gorde dira.
Eskatzen den gehieneko zenbatekoa, proiektu bakoitzeko, ez da izanen 140.000 euro baino handiagoa A modalitatearen kasuan. Proiektu bakoitzeko gehieneko zenbatekoa, B modalitatearen kasuan, 5.000 euro izanen da.
Modalitateren baten kreditua bukatu ezean, gerakina bestera igaroko da.
Hirugarrena.–Entitate onuradunek bete beharreko baldintzak.
Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzen onuradun izateko, entitateek baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Legez eratutako pertsona juridikoak izatea, bakoitzaren izaera juridikoaren arabera, eta, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, erregelamenduz dagokien administrazio erregistroan inskribatuta egotea.
b) Irabazi-asmorik ez edukitzea.
c) Bere estatutuetan jasota izatea, berariazko helburuen artean, esku-hartze sozialeko lana egitea, proiektua zer modalitaterako eskatzen den, modalitate horrekin lotura duen esparruan.
d) Zerga arloko eta Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean izatea, baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari edo haren erakunde autonomoei zorrak ordaintzeko betebeharrak ere.
e) Ebazpen irmo baten bidez ezarritako zehapenaren ondorioz, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko legeetan edo zergei buruzko lege orokorretan xedatutakoaren arabera dirulaguntzak lortzeko aukeraz gabeturik ez egotea.
f) Dirulaguntzen onuraduna izateko gainerako debeku-egoeretan ez egotea, zeinak jasotzen baitira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan.
Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintza guztiak, eta, orobat, diruz laguntzen den jarduerak irauten duen bitartean.
Laugarrena.–Proiektuek bete beharreko baldintzak.
Dirulaguntza jasotzeko, proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Deialdi honen 1. oinarrian jasotako xede eta helburuetarako egokiak izatea.
b) Jarduerak 2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 arte gauzatzea. Ordainketa aurreraturik ez duten entitateentzat izan ezik, haientzako epea urtarrilaren 1etik azaroaren 30era artekoa izanen baita.
c) Bigarren oinarriak ezartzen dituen eskaeraren gehieneko mugak ez gainditzea.
d) 6. oinarrian aipatzen diren zeharkako kostuak, dirulaguntzaren kargura aplikatu eta aurrekontuan sartzen direnak, ezin izanen dira haren %15etik gorakoak izan.
Bosgarrena.–Dirulaguntzen bateragarritasuna.
1. Deialdi honetan ezarritako dirulaguntzak bateragarriak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaz aparte beste administrazio publiko batzuek, beste entitate publiko zein pribatu batzuek edo norbanakoek, nazionalek edo atzerrikoek, jarduera bera garatzeko ematen dituztenekin.
2. Ematen diren dirulaguntzen zenbatekoak ez du sekula gaindituko, bakarrik edo beste erakunde edo instituzio pribatu zein publiko batzuen laguntzekin edo dirulaguntzekin batuta, diruz lagundutako jardueraren kostua. Horretarako, entitate onuradunak III. eranskinean jasotako erantzukizunpeko adierazpena bete beharko du.
Seigarrena.–Gastu diruz lagungarriak.
1. Gastu diruz lagungarriak dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak, behar-beharrezkoak izanik, oinarriotan ezarritako epean egiten badira. Gastu horien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.
2. Ondasun-emateak edo zerbitzu-prestazioak izanen dira, 2025eko abenduaren 31n eginak eta 2026ko otsailaren 10era arte ordainduak, salbu eta ordainketa aurreratua ez duten entitateen kasuan, halakoetan, epea urtarrilaren 1etik azaroaren 30era bitartekoa izanen baita.
3. Honako kontzeptu hauek jasotzen ahal dute dirulaguntza:
A) Proiektuko jarduerak egiteko beharrezkoak diren zuzeneko gastuak:
a.1) Higiezinen alokairuak eta haiek erabiltzeak ekartzen dituen gastu arruntak. Entitatearen egoitzan egiten diren jardueren kasuan, hura alokatuta badago, entitatearen jarduera guztien aldean jarduera horrek betetzen duen zati proportzionala besterik ezin izanen da egotzi zuzeneko kostu gisa. Aipatutako gastu arruntak zuzeneko gastu gisa diruz lagundu ahal izateko, jarduera horretarako bakar-bakarrik erabiltzen den lokal batean egin beharko da.
a.2) Jarduera egiteko zuzenean behar diren materialak eta hornidurak.
a.3) Pertsonal gastuak, haien barnean egonda soldatak, entitatearen kargura diren gizarte aseguruak eta jarduerak koordinatzeaz arduratzen diren langileen beste lan karga batzuk, eta/edo entitate onuradunak jarduerak gauzatzeko izendatutako gainerako langileenak. Entitateko langileek egindako jardueren kasuan, baldin eta beste eginkizun eta lan batzuk egiten badituzte diruz lagundutako jardueraren ondoriozkoez gainera, dagozkien lan guztien aldean jarduera horrek betetzen duen zati proportzionala besterik ezin izanen da egotzi zuzeneko kostu gisa.
Langileria gastuen dirulaguntza, gehienez ere, Nafarroako Ekintza eta Esku-hartze Sozialaren Sektoreko hitzarmen kolektiboan ezartzen dena izanen da.
a.4) Bidaiak eta dietak. Langileen mugigarritasunari lotutako gastuak dira, jarduerak egitearekin lotura zuzena dutenak, betiere gainditu gabe Gobernuak 2012ko azaroaren 28an hartutako Erabakian kostu errealaren gainean ezarritako muga. Erabaki horren bidez onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileek joan-etorriengatik egiten dituzten gastuak (2012ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 17koa). Bankuko transferentziaren bidez justifikatuko dira bidaietarako eta dietetarako gastuak.
a.5) Zerbitzu teknikoak eta profesionalak. Entitateaz kanpoko profesionalen kontratazioari dagozkion gastuak dira, diruz lagundutako proiektuan jasotzen den jarduera jakin bat egiteko. Bankuko transferentziaren bidez justifikatuko dira.
a.6) Finantza gastuak. Sail honetan sartuko dira entitateak izanen lituzkeen gastuak, baldin eta bere jarduera ez eteteagatik hirugarrenei kalte egin eta bankuari mailegu bat edo kreditu lerro bat eskatzea beharrezkoa balitz. Kontzeptu horren barnean egozten ahalko dira, bakar-bakarrik, dirulaguntzaren aurrerakina pagatu arte sortutako interesak eta, orobat, mailegua ireki eta ixteko gastuak. Banku kontuetako interes zordunak salbuetsita daude (kontu korronteetako zorpekoak).
Kreditu lerroa edo mailegua deialdi honetan aurkezten den proiekturako eskatu beharko da, zalantzarik gabe; horretarako, gehienez ere, 2.000 euroko zenbatekoa izanen da diruz lagungarria. Entitateak dirulaguntzaren aurrerakinik eskatzen ez badu, finantza gastuak ez dira aintzat hartuko.
Dirulaguntzari dagozkion finantza gastuak kalkulatzeko, kontuan hartuko da banku erakundeari eskatutako mailegua edo kreditua ez izatea proiektuaren guztirako kostuaren %70etik gorakoa. Bestela, portzentaje horretarainoko hainbanaketa eginen da.
a.7) Balio erantsiaren gaineko zergaren (BEZa) zenbatekoa ez da sartuko jasanarazten ahal bada, hau da, berreskuratu edo konpentsatzen ahal denean.
B) Zeharkako gastuak.
Dirulaguntzaren %15eko edo hortik beherako zenbatekoa egotz dakieke zeharkako kostuei. Zeharkako kostu horiek entitate onuradunaren funtzionamendu gastu orokorrak izanen dira, alegia: bestelako langileria gastuak, lokalenak, bulegoko materialenak eta bestelako gastu arruntak. Zeharkako gastuen %75 gutxienez Nafarroan egindako gastuak izanen dira.
4. Ez dira inola ere gastu diruz lagungarritzat hartuko ekipamendu eta ondasun inbentariagarriak, ez eta eraikuntzako materialak, protokoloko eta luxuzko gastuak (otorduak, harrerak, opariak, loreak, ikuskizunetarako sarrerak, etab.) eta amortizazioak ere.
Zazpigarrena.–Eskaerak aurkeztea.
1. Entitate eskatzaile bakoitzak bigarren oinarrian ezarrita dagoen jarduketa modalitate bakoitzerako dirulaguntza-eskaera bat eskatzen ahalko du bakarrik. Hau da, gehienez ere bi eskaera aurkezten ahalko ditu, bat modalitate bakoitzeko.
2. Eskaerak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
3. Eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan.
Erregistroaren funtzionamendu okerrak aurkezpen telematikoa egitea eragozten duen kasuetan bakarrik onartuko dira aurkezpen ez telematikoak Justizia Zuzendaritza Nagusiaren Erregistroan (Iratxeko monasterioa 22, 31011 Iruña) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako tokietan, behin eragozpen hori gertatu dela frogatuta.
Horrez gain, eskaerak Nafarroako Gobernuarenak ez diren beste erregistro ofizial batzuetan aurkezten badira, aurkezpen horren berri eman beharko diote unitate kudeatzaileari, mezu elektronikoa bidalita ejecucionpenal@navarra.es helbidera, aurkezpenaren egunean berean.
Posta bulegoen bitartez aurkezten diren eskaeren kasuan, Posta zerbitzuak arautzen dituen abenduaren 3ko 1829/1999 Errege Dekretuan ezarritako zehaztapenak bete beharko dira. Entitate eskatzaileek ejecucionpenal@navarra.es helbidera egun berean mezu elektroniko bat bidaliz iragarriko dute eskaera bidali dela.
4. Eskaerak adierazitako epetik kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.
Zortzigarrena.–Aurkeztu beharreko agiriak.
1. Entitate eskatzaileek Nafarroako Gobernuaren eskaera-orri orokorra aurkeztu beharko dute, telematikaren bidez aurkeztuko diren honako agiri hauekin batera (agiri horiek jatorrizkoak edo fotokopiak izan beharko dira):
A) Entitate eskatzailearen dokumentazioa:
a.1) Entitatearen estatutuak.
a.2) Entitatea erregelamenduz dagokion erregistroan inskribatuta dagoela frogatzen duen ziurtagiria edo beste frogagiri bat.
a.3) Identifikazio fiskaleko txartela.
a.4) Erantzukizunpeko adierazpena, entitatearen ordezkariak emana, erakusten duena entitateak, haren administratzaileek eta ordezkariek ez dutela inolako debekurik urratzen dirulaguntzen onuradun izateko (debeku horiek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan jasota daude) eta, orobat, ez direla zehatuak izan ez emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan, ezta zerga arloan ere.
a.5) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak emandako ziurtagiria, gehienez hilabete lehenago egina, frogatzen duena egunean dituela indarra duten xedapenek Gizarte Segurantzaren aurrean ezartzen dizkion eginbeharrak. Ez da dokumentazio hori aurkeztu beharko, baldin eta baimena ematen bada Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuak egiaztapen hori zuzenean egiteko (IV. eranskina).
a.6) Nafarroako Gobernuak edo Espainiako Zerga Agentziak emandako ziurtagiria, gehienez hilabete lehenago egina, frogatzen duena zerga arloko betebeharrak egunean dituela. Ez da dokumentazio hori aurkeztu beharko, baldin eta baimena ematen bada Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuak egiaztapen hori zuzenean egiteko (IV. eranskina).
a.7) Transferentzia bidez ordaintzeko eskabidea, Nafarroako Gobernuari dirulaguntza eskatzen dion lehenbiziko aldia baldin bada edo aurreko dirulaguntzak jasotzeko emandako bankuko kontua aldatu bada; Nafarroako Gobernuaren webgunean egiten ahal da izapidea: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/kontuen-eta-ordainketen-kontsulta.
a.8) Hala behar izanez gero, eta 14. oinarrian xedatutakoari dagokionez, dirulaguntzaren helburuak betetzeko diru funtsak aurretiaz behar direla frogatzeko txostena, baita seigarren oinarriko "finantza gastuak" izeneko a.6 puntuan xedatutakoaren ondorioetarako ere.
a.9) Entitate eskatzaileek, nahi izanez gero, dirulaguntza eskaerarekin batera aurkezten ahal dute deialdi honen hemezortzigarren oinarrian araututa dagoen gardentasun betebeharra betetzeko behar den informazioa. Informazio hori eskaerarekin batera aurkezten ez badute, dirulaguntza jasotzen duten entitateek 10 eguneko epea izanen dute informazio hori aurkezteko, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten edo, kasua bada, argitaratzen den egunetik hasita.
B) Balorazioa egiteko dokumentazioa:
b.1) Proiektuaren memoria inprimaki ofizialean, euskarri informatikoan aurkeztuta. Eredua interesdunen eskura egonen da Nafarroako Gobernuaren webguneko zerbitzuen katalogoan (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/) eta helbide elektroniko honetan: ejecucionpenal@navarra.es. Memoria horrek 50 orrialde hartuko ditu gehienez ere, 11 neurriko Arial letra motan idatzia.
b.2) Agiri grafiko, tekniko eta ekonomikoak (proformako fakturak, aurrekontu profesionalak eta abar), eta proiektua behar bezala ulertzeko beharrezkotzat jotzen diren bestelako agiriak. Agiri horiek guztiak memoriaren eranskintzat hartuko dira.
2. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.8 artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoari jarraituz, ez da beharrezkoa izanen oinarri honen lehen ataleko a.1), a.2) eta a.3) letretan eskatutako dokumentuak aurkeztea horiek dagoeneko administrazioaren esku badaude edo beste edozein administraziok egindako dokumentuak badira, baldin eta interesdunak adierazi badu haiek kontsultatu edo eskuratzeko adostasuna.
Aurreko paragrafoan ezarritakoari begira, dokumentazioaren bost urteko antzinatasuna errespetatuko da, kasuan kasuko espedientea bukatzen denetik. Kasu horietan, agirietan aldaketarik izan ez bada, berriz aurkeztu beharrean, entitatearen ordezkariak adierazpen bat aurkezten ahal du inguruabar hori azaltzeko; entitateek pertsonifikatzeko formula juridikoa baizik ez badute aldatu, alderdi horrek entitatearen estatutuetan frogatuta egon beharko du.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, ulertuko da ematen ez diren datuak eta agiriak kontsultatzea edo eskuratzea baimendua dela, non eta prozeduran ez den espresuki interesdunaren aurkakotasuna jasotzen edo aplikatzekoa den lege bereziak ez duen eskatzen berariazko adostasuna ematea.
Bederatzigarrena.–Dirulaguntza emateko prozedura eta instrukzioa.
1. Dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagokakoa izanen da, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluarekin.
2. Justizia Zuzendaritza Nagusiak tramitatuko ditu eskaerak, eta, instrukzio organo gisa, Gizarteratzeko, Bitartekaritzako eta Justizia Errestauratiboko Zerbitzua arituko da. Horrexek egiaztatuko du dirulaguntzak hartzeko betebeharrak betetzen diren, eta eskaerak baloratuko ditu ofizioz, II. eranskinean ezarritako irizpideen arabera.
3. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluan ezarritakoarekin bat, ondotik aipatzen diren kasuetan interesdunari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean hutsegiteak zuzendu edo aginduzko agiriak aurkez ditzala, eta ohartaraziko zaio hori egin ezean eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, espedientea artxibatzeko ebazpena eman ondoren, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan aurreikusita dagoenari jarraikiz:
a) Eskabidean identifikazio daturik ez dagoenean, dela eskatutako dirulaguntzari dagozkionak, dela entitate eskatzaileari buruzkoak.
b) 8. oinarriaren A ataleko dokumentazioan akatsak edo hutsak daudenean.
c) Aurrekontua aldatu beharra dakarten arazoak daudenean (akats aritmetikoak, okerreko datuak, oso errealistak ez diren kostuak edo hautagarriak ez diren beste kostu batzuk). Horren ondorioz, gauzak argitzeko eskatzen ahalko da, eta instrukzio organoak aldaketak edo murrizketak ezartzen ahalko ditu akats edo datu zehaztugabe horiei aurre egiteko.
d) Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66. artikuluan ezarritako kasuetako edozeinetan.
Bestelako kasuetan, eta, bereziki, baloratzeko aurkezten den dokumentazioari dagokionez, ez da zuzentzeko aukerarik izanen.
Hamargarrena.–Eskaeren balorazioa eta dirulaguntzaren zenbatekoa zehaztea.
1. Eskaerak banan-banan eta zein bere aldetik baloratuko dira, 0tik 100 puntura arteko eskala baten arabera, II. eranskinean adierazitako irizpide objektiboak eta haien ponderazioa kontuan hartuta.
2. Dirulaguntza jaso ahal izateko, proiektuek gutxienez 60 puntu lortu beharko dituzte. Horietatik 50, gutxienez, II. eranskineko B atalean.
3. Dirulaguntzaren zenbatekoa eskatu eta onartzen den aurrekontuaren %100 adinakoa izanen da.
4. Modalitateren batean positiboki baloratzen diren eskaeretako guztirako zenbatekoak aurrekontuetan modalitate horretarako ezarritako dirua gainditzen badu, lehentasun hurrenkera bat ezarriko da, balorazioan lorturiko puntuazioaren arabera, eta dirulaguntzak muga horretaraino banatuko dira. Gerta daiteke prozedura horren arabera dirulaguntza jaso dezakeen azken proiektuan eskatutako zenbatekoa handiagoa izatea hura finantzatzeko erabilgarri dagoena baino. Horrelakoetan, dirulaguntza proposatuko da baldin eta hura ematea efizientea bada, eta, horretarako, 11. oinarrian azaltzen den tramiteari jarraituko zaio.
5. Proiektu batek baino gehiagok puntuazio bera lortzen badute eta aurrekontuan denentzako kreditu aski ez badago, II. eranskineko B atalean puntuazio handiena lortzen duena izanen da entitate onuraduna. Berdinketak irauten badu, proiektuak baloratzeko irizpideen B1 atalean lortutako puntuazioaren arabera ebatziko da.
6. Modalitateren batean ez bada agortzen modalitate horretarako ezarri den kreditua, soberakina beste modalitatean banatuko da kreditua agortu arte. Ezarritako aurrekontu-kontsignazioaren kreditua agortzen ez bada, deialdia egiten duen entitateak eskatzen ahal du hobekuntzak egin daitezela aurkeztutako proiektuan, aurrekontu-kontsignazioa agortzeko falta den kopurua adinakoak. Deialdia egiten duen entitateak hobekuntza horiek baloratu beharko ditu, eta, kasua bada onartu.
Hamaikagarrena.–Berregitea.
Baldin dirulaguntzaren proposamenaren zenbatekoa txikiagoa bada aurkeztutako eskaeran ageri dena baino, instrukzio organoak eskatzen ahal du eskaera berregiteko, konpromisoak eta baldintzak egokitu daitezen ematen ahal den dirulaguntzaren arabera, betiere hasierako xedea eta ezaugarriak errespetaturik. Berregindako eskaeraren aurrekontua ez da txikiagoa izanen bi hauen arteko batura baino: proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoa eta, halakorik badago, hasieran aurreikusitako kofinantzaketaren zenbatekoa, modu homogeneoan (eskaeran ageri den kofinantzaketaren ehuneko bera mantenduko da).
Hamabigarrena.–Prozeduraren ebazpena.
1. Prozeduraren instrukzioa eginda, eta aurkeztutako eskaerak ebazteko proposamena egin ondoren, Justiziako zuzendari nagusiari dagokio ebazpena ematea, honako hauen bidez esleitutako ahalmenak erabiliz: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 254/2023 Foru Dekretuaren bidez.
2. Ebazpena eman eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita. Epe hori bukatuta, berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi ez bada, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da.
3. Ebazpen horretan honako hauek agertuko dira: dirulaguntzak zer eskatzaileri esleitu zaizkien, laguntzen helburua, zenbatekoa, ordaintzeko eta justifikatzeko modua eta epea; horrez gainera, gainerako eskaerak ezetsi direla aipatuko da, Dirulaguntzei buruzko arazoaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 21. artikuluan xedatu bezala.
Hamahirugarrena.–Jakinarazpena eta publizitatea.
Deialdiaren ebazpena administrazio prozedura arautzen duen legedian ezarri bezala jakinaraziko zaie entitate interesdunei.
Hamalaugarrena.–Dirulaguntza ordaintzea.
1. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluan ezarritakoari jarraikiz ordainduko da dirulaguntza, hau da, ordainketa aurreratu bakar batean, ebazpenarekin batera, irabazi-asmorik gabeko entitateek edo horien federazio, konfederazio edo taldeek aski baliabiderik ez dutenean diruz lagundutako jarduera behin-behinekoz finantzatzeko, baldin eta hori behar bezala frogatzen badute.
Horretarako, eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa aurkeztean edo ondoren, entitateak funtsen beharra frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du, honako hauek erantsita: behar hori frogatzen duen txostena; ordezkariaren ziurtagiri bat, agertzen dituena entitatearen izenean dauden banku kontuak; bankuko kontuetako uneko saldoak agertzen dituen bankuko ziurtagiri bat –banku elektroniko bidez lortutakoak ere onartuko dira–, eta diruzaintzako fluxuen hileroko aurreikuspen bat, kobrantzak, ordainketak, maileguak eta abar zehazten dituena, edo dirulaguntzaren xedeak betetzeko funtsak behar direla frogatzen duen beste edozein ziurtagiri.
2. Dirulaguntzaren ordainketa aurreratua egitea zilegi ez den kasuetan, dirulaguntza ordainduko da jarduera egin dela justifikatu ondoren, 15. oinarrian adierazitakoari jarraikiz. Ordainketa partzialik egotera, kasuan kasuko gastuak eta kofinantziazioa –halakorik balego– justifikatu ondoren eginen dira, proportzionalki betiere.
Hamabosgarrena.–Justifikazioa.
1. Entitate onuradunek, eskabidearekin batera, diruz lagundutako proiektuaren gauzatzeari buruzko txosten teknikoa eta ekonomikoa aurkeztu beharko dute (partziala edo azkenekoa, zer dagokion), inprimaki ofizialean eta euskarri informatikoan. Eredua Nafarroako Gobernuaren webgunearen Zerbitzuen katalogoan eskura daiteke, baita helbide elektroniko honetan ere: ejecucionpenal@navarra.es.
2. Azken txostenak justifikazio kontuaren itxura izanen du, eta gastua justifikatzen duten agiriekin batera aurkeztuko da. Hurrengo alderdi hauek jasoko ditu, kasua zein den:
a) Tarteko ordainketak egiteko txosten partzialak:
a.1) Proiektuaren bilakaerari buruzko tarteko txosten laburra, ezarritako ereduaren araberakoa, kronograma batean diruz lagundutako jardueren exekuzioa adieraziz, finkatutako helburuen (orduak, parte-hartzaile kopurua, etab.) eta gastatutako diru kopuruaren arabera. Tarteko txosten horiek aurkezturik ere, programaren memoriak osorik aurkeztu beharko dira hura bukatutakoan.
Gizarteratzeko, Bitartekaritzako eta Justizia Errestauratiboko Zerbitzuak proiektuaren bilakaerari buruzko txosten bat aurkezteko eskatzen ahalko du, ekitaldiko edozein unetan, diruz lagundutako jarduerak zenbateraino gauzatu diren azalduko duena.
a.2) Diruz lagundutako proiektuari aplikatutako gastuen zerrenda, honako hauek zehaztuta: agiri zenbakia, kontzeptua, jaulkitzailea, igorri zeneko data, zenbatekoa eta egiazki noiz pagatu den. Zerrenda horrekin batera, gastuaren eta ordainketaren frogagiriak modu digitalean aurkeztu beharko dira, lehen aipatutako gastuen zerrendan deskribatutako ordenari jarraikiz. Entitatearen ordezkariaren zinpeko aitorpena gehituko da, non jasoko baita egotzitako datuak dirulaguntza honetara baizik ez direla aurkezten.
Gastuen frogagiri gisa, ordainagiriak eta fakturak onartuko dira bakarrik, eta horietan emailearen eta hartzailearen datuak, data, kontzeptua, prezioa eta ordaintzeko modua adierazi beharko dira, apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, horren bidez onetsi baitzen fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua.
Ordainketen frogagiri gisa, diruz lagundutako jarduketak ordaindu izana justifikatzen duten banku agiriak bakarrik onartuko dira (eskudiruzko ordainketak ez dira onartuko).
Organo kudeatzaileak posta elektronikoz bidali beharko die entitateei onartutako gastuen zerrenda, haiei dagozkien aldaketak barne, baldin badaude, eta sinadura digitalaren bitartez sinatu beharko du onartu den dokumentazioa Justizia Zuzendaritza Nagusiaren aurrean aurkeztu dela egiaztatuz, jasotako dirulaguntza justifikatzeko.
a.3) Konpentsatutako BEZik bada, haren aitorpena.
a.4) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak emandako ziurtagiria, gehienez hilabete lehenago egina, frogatzen duena egunean dituela indarra duten xedapenek Gizarte Segurantzaren aurrean ezartzen dizkion eginbeharrak.
a.5) Nafarroako Gobernuak edo Espainiako Zerga Agentziak emandako ziurtagiria, gehienez hilabete lehenago egina, frogatzen duena zerga arloko betebeharrak egunean dituela.
a.6) Dirulaguntzaren bidez finantzaturiko langileen lan-kontratuak eta dagozkien ikasketa tituluak, aurkeztutako proiektuaren arabera, baldin eta Gizarteratzeko, Bitartekaritzako eta Justizia Errestauratiboko Zerbitzuak ez baditu.
a.7) Entitateak egindako ziurtagiria, proiektuan benetan aritu diren langileen gastua egiaztatzeko.
a.8) Proiektuari atxikita dauden entitateko langileen hileko nominen laburpenak.
a.9) Entitateak egindako ziurtagiria, justifikazioko kontuan egotzitako zeharkako gastuen portzentajea egiaztatzeko.
b) Azken txostena, eredu ofizialaren araberakoa, proiektua bukatu ondoan:
b.1) Proiektuaren gauzatzeari buruzko txosten teknikoa, eredu ofizialaren arabera prestatua, gutxienez honako atal hauek jasoko dituena, aurkeztutako proiektuan adierazitakoarekin bat:
–Lortutako helburuen zehaztapena.
–Lortutako emaitzak.
–Egindako jarduerak.
–Egindako jarduerak egiaztatzeko iturriak.
b.2) Proiektuaren emaitzen kontua (diru-sarrerak eta gastuak), kontzeptuen arabera xehakatuta.
b.3) Diruz lagundutako proiektuaren justifikazio ekonomikoa, oinarri honen 2.a) atalean hurrengo ordainketak egiteko ezarritako baldintza beretan.
b.4) Onetsitako aurrekontua eta gauzatutakoa erkatzen dituen taula, izan diren desbideratzeak adierazita.
b.5) Entitateko arduradunak sinatutako ziurtagiria, non frogatuko baita justifikazioko kontuan zeharkako gastuei egotzitako portzentajea eta jarduera garatzeko diru-sarrerek ez dituztela gastuak gainditu.
b.6) Entitateko arduradunak sinatutako ziurtagiria, non frogatuko baita finantzatutako programetan proiektuko langileek egin dituzten lanaldien egozpena, eta langileria gastua benetan erabili dela proiektuan aritu diren langileei ordaintzeko.
b.7) Proiektuari atxikita dauden entitateko langileen hileko nominen laburpenak.
b.8) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak emandako ziurtagiria, gehienez hilabete lehenago egina, frogatzen duena egunean dituela indarra duten xedapenek Gizarte Segurantzaren aurrean ezartzen dizkion eginbeharrak.
b.9) Nafarroako Gobernuak edo Espainiako Zerga Agentziak emandako ziurtagiria, gehienez hilabete lehenago egina, frogatzen duena zerga arloko betebeharrak egunean dituela.
b.10) Urteko 190 eredua (lan atxikipenak, zenbait enpresa eta lanbide jarduerarenak eta sarienak), eta urteko 180 eredua (errentamenduengatiko atxikipenak).
b.11) Justifikatzen den gastua ez bada iristen aurreratutako guztizko zenbatekora, frogagiri bat aurkeztu beharko da erakusteko diru-sarrera bat egin dela Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren alde, aurreratutako zenbatekoaren eta justifikatutako zenbatekoaren arteko aldea adinakoa, deusetan galarazi gabe dirulaguntzaren espedientea ixten duen ebazpenean ezartzen dena. Diru-sarrera hori egiteak berekin ekarriko du entitateak berariaz uko egitea itzulitako zenbatekoari.
Entitate onuradunak organo kudeatzaileari eskatuko dion ordainketa-gutunaren bidez eginen da diru-sarrera hori.
b.12) Beste edozein dokumentazio grafiko nahiz idatzi, borondatez eman nahi dena, finantzatutako proiektuaren gauzatzearen edo bilakaera onaren berri emateko.
3. Aurreko puntuetan aipatutako agiri guztiak telematika bidez aurkeztuko dira.
4. Jarduerak, dirulaguntzaz gain, funts berekiekin edo bestelako dirulaguntza edo baliabideekin finantzatu direnean, azken justifikazioan –edo justifikazio partzialetan, hala badagokio– dirulaguntza horien zenbatekoa eta jatorria frogatu beharko dira, eta, orobat, funtsak diruz lagundutako jarduerei aplikatu zaizkiela. Bestela, ordaindutako zati proportzionala itzuli beharko da.
5. Dirulaguntzaren aldez aurreko ordainketa aukeratzen duten entitateen kasuan izan ezik, dirulaguntzaren azken zatia kobratzeko eskubidea ematen duen azken txosten partziala 2025eko abenduaren 10ean aurkeztuko da beranduenez.
6. Azken txostena, beranduenez, 2026ko otsailaren 10ean aurkeztu beharko da, egun hori barne.
7. Ondoko taulan, "egoerak, epeak eta aurkeztu beharreko agiriak" laburbiltzen dira:
JUSTIFIKAZIO PARTZIALAK EDO OSOAK | JUSTIFIKAZIOA / AZKEN MEMORIA | |||
Egoera / Agiriak aurkezteko epeak | Aurkezteko epea | Aurkeztu | Muga-eguna | Aurkeztu |
Dirulaguntza aurrerakinarekin | 2026/02/10 | –Azken memoria teknikoa –Azken justifikazio ekonomikoa | ||
Aurreratu gabeko dirulaguntza eta justifikazio partzialen aukera | 2025eko ekainaren 30ean eta abenduaren 10ean | –Azken memoria teknikoa –Azken justifikazio ekonomikoa | ||
Aurreratu gabeko dirulaguntza eta azken justifikazio bakarraren aukera | 2025eko abenduaren 10ean | –Azken memoria teknikoa –Azken justifikazio ekonomikoa | ||
Hamaseigarrena.–Hornitzaileak hautatzea eta azpikontratatzea.
1. Entitate onuradunak hirugarrenekin azpikontratatzen ahalko du dirulaguntzaren xede den jardueraren zati baten gauzatzea, diruz lagundutako aurrekontuaren %50era arte gehienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Dirulaguntzaren xede den jarduera onuradunak berak egin ahal izateko egin behar dituen gastuen kontratazioa kontzeptu horretatik kanpo gelditzen da.
2. Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 36. artikuluan ezarritako portzentajeekin eta zehaztapenekin bat, azpikontratazioa egitean, gehienbat desgaitasuna duten langileek edo gizarte-bazterketa egoeran daudenek osatutako enpresei edo entitateei emanen diete lehentasuna entitate onuradunek, baldin eta entitate horiek egiten ahal dituzten prestazio edo jarduerak badira, nolakoak diren ikusita. Entitate onuradunak ez badu lehentasun hori aplikatzen, arrazoibidez justifikatu beharko du dirulaguntza kudeatzen duen zerbitzuan.
3. Hala xedatzen baitu bere 28.3 artikuluan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak, diruz lagundutako gastuak aholkularitza edo laguntza enpresek zerbitzu emateko baldin badira eta 12.000,00 euro baino handiagoak badira, organo emaileari frogatu beharko dio enpresa edo entitate hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu duela. Horretarako, helburua lortzeko gai diren hiru enpresarekin edo gehiagorekin kontsultatu eta negoziatu beharko ditu kontratuaren baldintzak, eta eskaintzarik hoberena egiten duenarekin sinatuko du. Entitate onuradunak kontsulta-tramite horren gaineko agiriak eta dagozkion eskaintzak gorde beharko ditu, eta kontu horiek guztiak agiri bidez frogatu dirulaguntza ematen duen organoaren aurrean, kontratuak indarra hartu bezain laster. Agiri horiekin batera, egindako hautapena arrazoitzeko txosten labur bat aurkeztuko da.
4. Ez da beharrezkoa izanen enpresa bati baino gehiagori kontsulta egitea baldin eta, gastu diruz lagungarrien ezaugarri bereziengatik, behar adina ez badira merkatuan hornidura edo zerbitzu hori egiten duten enpresak.
Hamazazpigarrena.–Entitate onuradunen betebeharrak.
Proiektu baterako dirulaguntza jasotzen duten entitateek honako betebehar hauek izanen dituzte:
a) Dirulaguntza ematea eragin duten proiektua eta jarduerak gauzatzea deialdi honetako oinarri arautzaileen eta baldintza eta betebehar formal eta materialen arabera, eta dirua zer helburutarako eman zen, hartarako baino ez erabiltzea. Gauzatze horretan sartzen da, betiere, proiektua osatzen duten jarduerak kudeatzea eta zuzentzea, baita beharrezkoak diren baliabideak eta bitartekoak jartzea ere.
b) Oinarri arautzaile hauetan adierazitako frogagiriak aurkeztea (tartekoak eta azkenak), baita proiektuaren exekuzioari buruz Gizarteratzeko, Bitartekaritzako eta Justizia Errestauratiboko Zerbitzuak eskatzen dion beste edozein txosten ere, diruz lagundutako programan parte hartu duten pertsonei buruz.
Nolanahi ere, pertsonei buruzko datuak (programen azken onuradunenak eta esku hartzen duten profesionalenak, etab.) sexuaren arabera bereizita eman beharko dira.
c) Gizarteratzeko, Bitartekaritzako eta Justizia Errestauratiboko Zerbitzuari jakinaraztea proiektuari esleitutako langile taldean egiten diren aldaketa guztiak, eta, bereziki, laneko bajak. Baja kasuetan, langileak gehienez ere hilabeteko epean ordeztu beharko dira, dirulaguntza ematean aintzat hartutako langile gastuak osatzeko behar den lanaldiaren portzentajean.
d) Laguntza ematen duen organoak eta indarra duen antolamendu juridikoaren arabera eskudun diren bestelako organoek egin beharreko egiaztapen lanak onartzea.
e) Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko eskatutako edo lortutako bestelako laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea dirulaguntza eman duen organoari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta betiere jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.
f) Entitatearen izaera dela-eta kontabilitatean eskatzen ahal zaizkion betebeharrak betetzea.
g) Justifikazio kontuak aurkeztea ezarritako ereduaren arabera.
h) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izan daitezkeen bitartean.
i) Deialdi honetan eta aplikatzekoa den legerian ezarritako kasuetan, jasotako funtsak itzultzea.
j) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak onuradunei ezartzen dizkien gainerako betebeharrak.
k) Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren baimena eskatu eta eskuratzea diruz lagundutako proiektuan funtsezko aldaketak egiteko, baldin proiektua gauzatzea nabarmen aldarazten edo zailtzen duten inguruabarrak gertatzen badira. Funtsezko aldaketatzat jotzeko, helburuetan, emaitzetan, onura hartzen duen populazioan edo lurralde kokapenean eragina izan beharko du, edo, hasierako aurrekontuarekin alderaturik, partida multzo bakoitzaren %10eko desbideratze ekonomikoa gertatu beharko da. Aldatzeko eskaeretan aldaketa edo zailtasun horren gainean behar adina arrazoi eman beharko dira, eta inguruabar horiek gertatu eta berehala azaldu, betiere aurtengo azaroaren 30a baino lehen. Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan edozer aldatuz gero, Administrazioak onartu ala ez, dirulaguntza emateko ebazpena aldatzea ekartzen ahalko du, edo, hala badagokio, kasuan kasuko zenbatekoa itzuli beharko da. Proiektua gauzatu bitartean gertatzen diren gainerako gorabeherak eta aldaketa ez-funtsezkoak arrazoituta adieraziko dira justifikazioko txosten partzialean edo amaierakoan, barnean dela Nafarroako Gobernuarenak ez diren finantzabideak handitzeagatik guztirako kostua handitzea.
l) Nafarroako Foru Komunitatean ordezkaritza bat izatea diruz lagundutako programa gauzatzeko.
Hemezortzigarrena.–Gardentasun betebeharra.
1. Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3.c) artikuluan aipatutako entitate pribatuak behartuak daude arau honetan ezartzen diren gardentasun betebeharrak betetzera, baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko diru-sarrera guztien %20 edo gehiago badira eta, gutxienez, 5.000 euro.
2. Foru lege horren 12.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharrak dituzten entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute 10 eguneko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik zenbatzen hasita:
a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.
b) Kargudunen zerrenda eta haien dedikazio araubidea.
c) Entitateak kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu.
d) Entitate onuradunaren urteko kontuak.
3. Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta aurkeztuko da, telematikoki, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, eta dirulaguntza kudeatzen duen administrazio unitateari zuzenduko zaio. Adierazpenaren ereduak Nafarroako Gobernuaren webguneko zerbitzu katalogoan eta posta elektronikoko ejecucionpenal@navarra.es helbidean daude.
Entitateak gardentasun betebeharra bete behar ez badu, aurreikusitako inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko adierazpena aurkeztu beharko du.
Entitateak dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu ekitaldi berean, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatu badira. Horretarako, entitateak adierazi beharko du Foru Komunitateko Administrazioaren zein organoren aurrean aurkeztu zuen, eta noiz.
4. Aurrekoa galarazi gabe, entitate onuradun guztiak behartuak daude unitate kudeatzaileari behar den informazio guztia ematera, aurretiazko errekerimendua eginda eta hamar eguneko epean, hark bete ahal ditzan Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluan ezarritako gardentasun betebeharrak.
Errekerimenduan emandako epea bukatzen bada eskatutakoa bete gabe, hertsapen isunak ezartzea erabakitzen ahalko da, 500 eurotik 5.000 eurora bitartekoak, interesdunari ohartarazpena egin ondoren eta entzunaldia emanda. Isuna hamabost egunetik behin errepikatuko da, errekerimendua bete arte. Isunaren zenbateko osoa ez da izanen dirulaguntzaren zenbatekoaren ehuneko bost baino handiagoa. Zenbatekoa zehazteko, ez-betetzearen astuntasuna eta proportzionaltasunaren printzipioa hartuko dira kontuan.
Galarazi gabe entitate onuradunak informazioa emateko betebeharrak ez betetzeak ekar ditzakeen zehapenak, entitateak azkenean ez badu betebehar hau betetzen, jasotako diru kopuruak itzuli beharko dira, jarraikiz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari.
Hemeretzigarrena.–Ez-betetzeak.
1. Oinarri hauetan ezarritako betebeharrak betetzen ez badira, edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan aurreikusitako gainerako kausak gertatzen badira, emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da, edo, hala badagokio, dagokion zenbatekoa osorik edo zati batean itzuli beharko da, 35. artikulu horretan ezarritakoaren arabera.
2. Gardentasunari buruzko betebeharrak betetzen direla frogatzeko informazioa eman beharra bete ezean, ez zaie emandako dirulaguntza ordainduko, ezta aurrerakinak ere, eta, hala bada, kobratutako zenbatekoak itzuli beharko dira, Dirulaguntzei buruzko Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
3. Ez-betetzeak mailakatzeko irizpide hauek hartuko dira kontuan bereziki, eman beharreko dirulaguntza edo, hala badagokio, itzuli beharreko zenbatekoa zehazteko:
–Esku-hartzea noraino bete den, arlo teknikoari eta aurrekontuari dagokienez.
–Zenbat aldaketa egin diren, eta nolakoak, aurretik baimen administratiboa izan gabe.
–Azken justifikazioan ez-betetze formal hutsak eginez gero, epemugatik zenbat egun pasa diren kasuan kasuko agiriak aurkeztu arte.
4. Aurreko ataletan xedatutakoa gorabehera, arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan araututakoari jarraikiko zaio, edo, bestela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean ezarritakoari.
Hogeigarrena.–Administrazio errekurtsoak.
1. Oinarri arautzaile hauen kontra bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoari jarraikiz.
2. Oinarri arautzaile hauek aplikatuz Justiziako zuzendari nagusiak ematen dituen ebazpenen kontra bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoari jarraikiz. Errekurritutako egintza berariazkoa ez bada, noiznahi jartzen ahalko da gora jotzeko errekurtsoa, isiltasun administratiboaren ondorioak hasi eta biharamunetik aurrera.
Hogeita batgarrena.–Datuen tratamendua.
1. Deialdi honetan parte hartzeak berekin ekarriko du Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuak entitate parte-hartzaileen datuen tratamendua egitea, eta tratamenduaren arduraduna Justiziako Zuzendaritza Nagusia izanen da.
2. Datuen tratamendua justifikatuta dago deialdiaren parte-hartzea kudeatu behar delako, eta dirulaguntza ematen denean, alderdien artean sortzen den harreman juridikoa kontrolatu eta gauzatu behar delako. Helburu hori interes publikoko edo ahal publikoko legitimazioa da, Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) artikuluan zehazten den moduan, eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea da oinarri juridikoa.
3. Dirulaguntzen onuradun diren entitateen datuak, tratamenduaren helburukoak, mota honetakoak dira: identifikaziokoak, harremanetarakoak, bankukoak, profesionalak eta ekonomiko-finantzarioak, edo helburu horretarako behar den beste edozein.
4. Entitate parte-hartzaileei buruzko datuak zein xedetarako bildu diren, halako xedea lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta xede horren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko ere. Zehazki, gordetzeko aurreikusitako epea izanen da Nafarroako Gobernuaren agiriak gordetzeko indarreko egutegiak adierazten duena.
5. Interesdunek Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuan erabiltzen ahal dute datu pertsonaletan sartzeko eskubidea, bai eta haiek zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko, tratamenduari aurka egiteko eta datuak eramatekoa ere, sgt.interior.funcionpublica.justicia@navarra.es helbide elektronikora mezu bat bidaliz, gaian "datuen babesa" idatzita. Erantzunarekin ados egon ezean, Nafarroako Gobernuko Datuak Babesteko Ordezkaritzara (dpd@navarra.es) jo daiteke, edo Datuak Babesteko Espainiako Bulegora: https://www.aepd.es/.
Hogeita bigarrena.–Aplikatu beharreko araudia.
Oinarri arautzaile hauetan ezarritakoaz gain, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen xedapenak aplikatuko dira.
II. ERANSKINA.–BALORAZIO IRIZPIDEAK, PRESO ETA PRESO OHIEKIN GIZARTE ETA HEZKUNTZA ARLOAN ESKU HARTZEKO PROIEKTUETARAKO
A.–Egokitasun instituzionala (%18) (18,00 puntu).
a.1. | Oinarri soziala eta ezarpena Nafarroan | (3,00 puntu gehienez) |
a.1.1. | Jarduera urteak, erregistroko inskripzioaren arabera (0,10 puntu urteko) | (1,00 puntu gehienez) |
a.1.2. | Bazkide kopurua, eskala honen arabera | (1,00 puntu gehienez) |
> 300 bazkide | 1,00 puntu | |
50-300 bazkide | 0,50 puntu | |
< 50 bazkide | 0,00 puntu | |
Fundazioen kasuan | 0,50 puntu | |
a.1.3. | Entitateko zuzendaritza edo ardura karguetan dagoen emakume kopurua, eskala honen arabera: | (1,00 puntu gehienez) |
%50 eta hortik gora | 1,00 puntu | |
%20 edo gehiago baina %50etik behera | 0,50 puntu | |
< %20 | 0,00 puntu | |
a.2. | Gaitasun finantzarioa | (7,00 puntu gehienez) |
a.2.1. | Aurreko urteko emaitza ekonomikoen azterketa (entitatearen diru-sarreren eta gastuen arteko aldea) | (3,00 puntu gehienez) |
Superabita (Diru-sarr. > Gast.) | 3,00 puntu | |
Oreka (Diru-sarr. = Gast.) | 2,00 puntu | |
Defizita %10etik beherakoa [(Diru-sarr.- Gast.)/Gast. < -%10] | 1,00 puntu | |
Defizita %10etik gorakoa | 0,00 puntu | |
a.2.2. | Entitatearen aurreko urteko finantzaketa-iturrien azterketa | (4,00 puntu gehienez) |
Finantzaketa pribaturik bada, eskala honen arabera | (2,00 puntu gehienez) | |
Diru-sarrera guztien %30 baino gehiago | 2,00 puntu | |
Diru-sarrera guztien %15 baino gehiago | 1,00 puntu | |
Gainerakoa | 0,00 puntu | |
Finantzaketa-iturri asko badaude, eskala honen arabera | (2,00 puntu gehienez) | |
4 finantzatzailetik gora, Nafarroako Gobernuaz bestelakoak | 2,00 puntu | |
2 finantzatzailetik gora, Nafarroako Gobernuaz bestelakoak | 1,00 puntu | |
Gainerakoa | 0,00 puntu | |
a.3. | Gaitasun operatiboa eta esperientzia gizarte-inklusioaren arloan | (8 puntu gehienez) |
a.3.1. | Azkeneko 4 urteotan gizarte-inklusioaren arloan egindako jarduera-proiektuen kopurua (0,50 puntu proiektu bakoitzeko; 0,00 puntu, proiekturik ez bada) | (2,00 puntu gehienez) |
a.3.2. | Entitateak kontratatzen dituen pertsonak (0,50 lanaldi osoko kontratu bakoitzeko; lanaldia laburragoa bada, proportzioan dagokiona) | (2,00 puntu gehienez) |
a.3.3. | Prestakuntzako praktiketan ari diren pertsonak | (2,00 puntu gehienez) |
a.3.4. | "Auditoretza soziala" egiten dute edo kalitate sistema homologatua dute | (1,00 puntu gehienez) |
a.3.5. | Genero berdintasunerako plan bat ezarria du. | (1,00 puntu gehienez) |
B.–Proiektuaren kalitate teknikoa (%82) (82,00 puntu).
b.1. | Proiektuaren koherentziaren azterketa | (33,00 puntu gehienez) |
b.1.1. | Zigor-betearazpeneko ildo estrategikoekiko funtsa eta koherentzia. | (5,00 puntu gehienez) |
Guztiz koherentea da | 5,00 puntu | |
Koherentzia partziala baino ez | 3,00 puntu | |
Inkoherentea da, edo oso gutxi zehaztuta dago | 0,00 puntu | |
b.1.2. | Helburuak | (5,00 puntu gehienez) |
Guztiz koherenteak dira eta ongi zehaztuta daude | 5,00 puntu | |
Inkoherenteak dira, edo oso gutxi zehaztuta daude | 3,00 puntu | |
Atal hori ez da bete | 0,00 puntu | |
b.1.3. | Jardueren deskribapena | (5,00 puntu gehienez) |
Zehatz deskribatuta daude | 5,00 puntu | |
Hala-holakoa. Ez daude zehatz deskribatuta | 3,00 puntu | |
Ez daude deskribatuta (zerrendatuak besterik ez) | 0,00 puntu | |
b.1.4. | Espero diren emaitzak | (5,00 puntu gehienez) |
Zehatz deskribatuta daude | 5,00 puntu | |
Hala-holakoa. Ez daude zehatz deskribatuta | 3,00 puntu | |
Behar diren atalak ez dira bete | 0,00 puntu | |
b.1.5. | Jardueren egutegia | (5,00 puntu gehienez) |
Zehatz deskribatuta dago | 5,00 puntu | |
Hala-holakoa. Ez dago zehatz deskribatuta | 3,00 puntu | |
Behar den atala ez da bete | 0,00 puntu | |
b.1.6. | Helburuen, emaitzen eta jardueren arteko koherentzia aztertzea | (8 puntu gehienez) |
Hau da, helburuen, jardueren eta emaitzen artean koherentziarik dagoen aztertuko da: jarduera horiek eginez emaitzak lortuko diren eta emaitza horiek lortuz helburuak beteko diren, kontuan hartuz, batetik, ingurunea, eta bestetik, helburuak eta jarduerak diseinatzeko oinarriak: 0 puntutik 8ra arteko eskala kualitatibo batean neurtuko da, sailkapen honen arabera: | ||
Erabateko koherentzia dago helburuen, emaitzen eta jardueren artean: | 8,00 puntu | |
Jardueren eta emaitzen artean bakarrik dago koherentzia: | 6,00 puntu | |
Jardueren eta helburuen artean bakarrik dago koherentzia: | 4,00 puntu | |
Helburuen eta emaitzen artean dago koherentzia: | 2,00 puntu | |
Inkoherentea da: | 0,00 puntu | |
b.2. | Ebaluazioaren azterketa (adierazleak, egiaztatzeko iturriak, ebaluazio eta jarraipen prozesua) | (6,00 puntu gehienez) |
b.2.1. | Adierazleak | (2,00 puntu gehienez) |
Oso egokia | 2,00 puntu | |
Egokia | 1,00 puntu | |
Hala-holakoa | 0,50 puntu | |
Desegokia | 0,00 puntu | |
b.2.2. | Egiaztapen iturriak | (2,00 puntu gehienez) |
Oso egokia | 2,00 puntu | |
Egokia | 1,00 puntu | |
Hala-holakoa | 0,50 puntu | |
Desegokia | 0,00 puntu | |
b.2.3. | Ebaluazio eta jarraipen prozesu bat izatea | (2,00 puntu gehienez) |
Oso egokia | 2,00 puntu | |
Egokia | 1,00 puntu | |
Hala-holakoa | 0,50 puntu | |
Desegokia | 0,00 puntu | |
b.3. | Giza baliabideen eta baliabide tekniko eta ekonomikoen azterketa | (12,00 puntu gehienez) |
b.3.1. | Giza baliabideen egokitasuna (profil teknikoen definizioa eta esleitutako eginkizunak baloratuko dira) | (3,00 puntu gehienez) |
Oso egokia | 3,00 puntu | |
Egokia | 2,00 puntu | |
Hala-holakoa | 1,00 puntu | |
Desegokia | 0,00 puntu | |
b.3.2. | Boluntarioak izatea, eta esleitu zaizkien eginkizunen azterketa | (2,00 puntu gehienez) |
Oso egokia | 2,00 puntu | |
Egokia | 1,00 puntu | |
Hala-holakoa | 0,50 puntu | |
Desegokia | 0,00 puntu | |
b.3.3. | Baliabide teknikoen egokitasuna (materialak, lokalak) | (2,00 puntu gehienez) |
Oso egokia | 2,00 puntu | |
Egokia | 1,00 puntu | |
Hala-holakoa | 0,50 puntu | |
Desegokia | 0,00 puntu | |
b.3.4. | Aurrekontuaren xehakatze egokia | (3,00 puntu gehienez) |
Oso egokia | 3,00 puntu | |
Egokia | 2,00 puntu | |
Hala-holakoa | 1,00 puntu | |
Desegokia | 0,00 puntu | |
b.3.5. | Kofinantzaketa izatea, eskala honen arabera | (2,00 puntu gehienez) |
NGtik kanpoko ekarpena >%10 | 2,00 puntu | |
NGtik kanpoko ekarpena %10 arte | 1,00 puntu | |
Ez dago NGtik kanpoko ekarpenik | 0,00 puntu | |
b.4. | Proiektuaren osagarritasuna eta koordinazioa beste entitate batzuekin eta beste gizarte baliabide batzuekin | (10,00 puntu gehienez) |
b.4.1. | Oinarrizko Osasun Laguntzako oinarrizko gizarte zerbitzuekin eta/edo auzoko unitateekin, espetxe zerbitzuekin edo beste baliabide publiko batzuekin aldian aldiko koordinazio egitura planteatzen du | (5,00 puntu gehienez) |
Oso egokia | 5,00 puntu | |
Egokia | 3,00 puntu | |
Hala-holakoa | 2,00 puntu | |
Desegokia da edo ez dago halakorik | 0,00 puntu | |
b.4.2. | Aldian aldiko koordinazio-egitura planteatzen du entitate eskatzailearen antzeko ezaugarriak dituzten entitateekin | (5,00 puntu gehienez) |
Oso egokia | 5,00 puntu | |
Egokia | 3,00 puntu | |
Hala-holakoa | 2,00 puntu | |
Desegokia da edo ez dago halakorik | 0,00 puntu | |
b.5. | Pertsona onuradunen parte-hartzearen azterketa | (17,00 puntu gehienez) |
b.5.1. | Profilaren azterketa eta zenbatespen kuantitatiboa | (4,00 puntu gehienez) |
Oso egokia | 4,00 puntu | |
Egokia | 3,00 puntu | |
Hala-holakoa | 2,00 puntu | |
Desegokia | 0,00 puntu | |
b.5.2. | Pertsonak proiektuan sar daitezen erabilitako prozedura | (3,00 puntu gehienez) |
Nagusiki espetxeko gizarte zerbitzuen bidez, oinarrizko gizarte zerbitzuen bidez, auzoko unitateen bidez edo beste baliabide publikoen bidez | 3,00 puntu | |
Beste zerbitzu batzuen bidez gehienbat | 2,00 puntu | |
Ez dago halakorik | 0,00 puntu | |
b.5.3. | Proiektuaren onuradun diren pertsonek parte hartzeko bideak izatea (akordio idatziak, gogobetetasun inkestak) | (5,00 puntu gehienez) |
Ongi. Bide egokiak eta zehatzak ditu. | 5,00 puntu | |
Hala-holakoa. Baditu bideak, baina ez dira egokiak edo ez dira zehatzak | 3,00 puntu | |
Ez du halakorik | 0,00 puntu | |
b.5.4. | Jardueretan parte hartzen duten emakumezkoak, batez beste | (5,00 puntu gehienez) |
%75 eta gehiago | 5,00 puntu | |
%50 eta %75 artean | 2,00 puntu | |
< %50 | 0,00 puntu | |
b.6. | Proiektua zer lurralde eremutan gauzatzen den | (4,00 puntu gehienez) |
(Esku-hartzearen dibertsifikazioa Nafarroako Foru Komunitateko lurralde osoan, proiektua gauzatzen den kokagunearen arabera): | ||
Iruña eta Iruñerria ez den Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean bakarrik | 4,00 puntu | |
Iruñean edo Iruñerrian eta Nafarroako Foru Komunitateko gainerako lurraldean | 3,00 puntu | |
Bakar-bakarrik Iruñean eta/edo Iruñerrian | 2,00 puntu | |
Bakar-bakarrik Iruñean | 1,00 puntu | |
Iragarkiaren kodea: F2506841
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
