117. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Azpilkuetako (Baztan) taldekatzaile /alderdien alta eta karrika-izendegia aldatzea

Baztango Udalak, 2025eko maiatzaren 22an egin ohiko osoko bilkuran, 11. puntuan

ERABAKI ZUEN:

1.–Azpilkuetako karrika-izendegian honako taldekatzaile/alderdiei alta ematea onestea, katastroko, erroldako eta Helpbideko aplikazioetan sartzeko:

–Apaioa.

–Arribiltoa.

–Mugalde.

–Orabidea.

–Urbialde.

–Urrasun.

–Zuaztoi.

2.–Karrikaren aldaketa, "Calle Mayor / Karrika Nagusia" izen ofizialaren ordez "Karrika Nagusia" onestea.

3.–Erabaki honen berri Tracasa enpresari eta Estatistikako Institutu Nazionalari igortzea, dagozkion ondorioak izan ditzan.

4.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.a) artikuluan eta aplikatu beharreko gainerako legerian ezarritako ondorioetarako.

Baztanen, 2025eko maiatzaren 22an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2507653