117. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

63/2025 EBAZPENA, maiatzaren 23koa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez okupatu aurreko aktak egiten baitira, goi tentsioko instalazio elektriko batenak, Carcarko udal mugartean.

Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 11ko 170/2024 Ebazpenaren bidez Carcarko udal mugartean goi tentsioko instalazio elektriko baterako aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena eman ziren, eta instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratu zen (SAT11630).

Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen.

Adierazitakoarekin bat, eta martxoaren 11ko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dei egitea proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Carcarko alkateari, edo hark eskuordetzen duen zinegotziari, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egitera ager daitezen, Carcarko udaletxean, 2025eko uztailaren 17an.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau jakinaraztea i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresa onuradunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Carcarko Udalaren iragarki taulan argitaratzea.

Iruñean, 2025eko maiatzaren 23an.–Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Garbiñe Basterra Oloriz.

Iragarkiaren kodea: F2507604