2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLIN
Arbeitzako UNC-2 unitatearen birpartzelazio proiektua. Behin betiko onespena
Udalak, 2025eko apirilaren 29an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Arbeitzako UNC-2 unitatearen birpartzelazio proiektuaren testu bategina. Promatavi SLk eta Verduricas Antona SLk sustatu dute. Proiektua aldatu egin zen akats baten zuzenketarengatik, akats bat baitzegoen birpartzelazioaren ondoriozko lurzatien azaleretan.
Argitara ematen da, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuari, zehazki, 79.1. eta 152. artikuluei (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Amillaon, 2025eko maiatzaren 16an.–Alkate udalburua, M.ª Lourdes Lana Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2507145