2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZA
Deialdia, laguntzak emateko 2025ean nekazaritza eta abeltzaintzako instalazioetarako. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 835451.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/835451).
Laguntzen deialdia, inbertsioak egiteko Itzako udalerriko nekazaritza eta abeltzaintzako instalazioetan. Laguntzok erabiltzen ahal dira instalazio berriak jartzeko edo egun daudenak hobetzeko eta handitzeko. Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko maiatzaren 26ko bilkuran onetsia.
Inbertsio diruz lagungarriak. Nekazaritzako edo abeltzaintzako instalazioak eraikitzeko, hobetzeko eta handitzeko inbertsioak, baldin eta horiek egiteko obra-lizentzia eskuratu bada 2024ko urtarrilaren 1etik 2025eko azaroaren 14ra bitartean (eskabideak aurkezteko epearen azken eguna).
Onuradunak. Itzan nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategietan titular, kotitular edo bazkide gisa hasten diren pertsona fisikoak edo Itzan jada badauden nekazaritzako edo abeltzaintzako ustiategietan titular gisa agertzen diren pertsona fisikoak. Ustiategiok Nafarroako Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroan inskribatuta egon behar dute, edo inskribatzeko moduan. Onuradunak udalerriko udal erroldan inskribatuta egon behar du eskaera egiten duen egunean (bi urte lehenagotik gutxienez). Orobat, eskatutako hasierako baldintzak bete behar ditu, eta hitz eman behar du oinarri arautzaile hauetan ezarritako konpromisoei eutsiko diela.
Eskatzeko epea 2025eko azaroaren 14an amaituko da.
Deialdiaren: http://www.municipiodeiza.es/.
Itzan, 2025eko maiatzaren 27an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.
Iragarkiaren kodea: L2507694