2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIANGO, AZAGRAKO, ANDOSILLAKO ETA CARCARKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
25-00506 gora jotzeko errekurtsoa, 2025eko plantilla organikoaren behin betiko onespenaren aurka
Teresa Blanco Pellejerok 25-00506 gora jotzeko errekurtsoa jarri du San Adriango, Azagrako, Andosillako eta Carcarko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak 2025eko plantilla organikoa behin betiko onesteko hartutako erabakiaren aurka (Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2025eko martxoaren 3an). Hala, interesdunei dei egiten zaie, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen.
Espedientean interesa duen orori aditzera ematen zaio ezen hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogileen uziei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; hori guztia, ikusirik zer dagoen xedatua urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak haren II. kapituluari eman zion testuaren arabera.
Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean, San Adrianen.
San Adrianen, 2025eko maiatzaren 15ean.–Mankomunitateko burua, José Luis Alcalde Echarri.
Iragarkiaren kodea: L2507052