117. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko administrari-ofizialen hamaika lanpostu huts. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Alkatetzaren apirilaren 9ko 1421/2025 Ebazpenaren bidez onetsi ziren administrari-ofizialen hamaika lanpostu huts (C maila) lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarriak. Deialdiaren oinarriak argitaratu ziren 2025eko 86. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 2an.

Bukatu da epea aipatutako hautapen-prozesuan onartua izateko eskabidea erregistratzeko, eta ez dago izangai bazterturik.

Hortaz, honako hau EBATZI DUT, maiatzaren 27ko 2152/2025 Ebazpenaren bidez:

Lehendabizikoa.–Onestea aipatu deialdiko izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda:

Izangai onartuak:

CASTELLANO CÓRDOVA, MARTA

DE MIGUEL SAN MARTÍN, ESTHER

ZUECO SÁNCHEZ, JESÚS MIGUEL

Bigarrena.–Aldatzea kalifikazio epaimahaiaren osaera, zeina 7.1 oinarrian zehazten baita, halako moduz non honako hauek osatuko baitute:

Epaimahaiburua: Fernando Ferrer Molina, Tuterako Udaleko zinegotzia.

Ordezkoa: Laura Casanova Sainz-Ajá, Tuterako Udaleko zinegotzia.

Epaimahaikidea: Francisco Javier Arriazu Fernández, Tuterako Udaleko Langileen Batzordeko ordezkaria.

Ordezkoa: María Paz Urdániz Hernández, Tuterako Udaleko Langileen Batzordearen ordezkaria.

Epaimahaikide-idazkaria: Miriam Mendoza Jiménez, Tuterako Udaleko Giza Baliabideetako goi mailako teknikaria.

Ordezko mahaikide-idazkaria: Ana Carmen Gárate Martínez, Tuterako Udaleko giza baliabideetako erdi mailako teknikaria.

Hirugarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tuteran, 2025eko maiatzaren 28an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2507723