Iragarkia
117. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 12a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
VIANA
Deialdia, gizarte-langilearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko
Alkatetzak 2025eko maiatzaren 22an emandako 399. Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zen:
Kontuan izanik abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 33.1. artikuluan xedatutakoa (dekretu honen bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina) eta ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoa (dekretu honen bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua), bidezkoa da lanpostu huts hauek oposizio-lehiaketaren bidez betetzea.
Deialdiaren oinarriak eta espedientean dauden eranskinak ikusirik, honako hau,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Vianako Udalean aritzeko gizarte-langilearen lanpostu bat (03-13 lanpostua) oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarriak onestea. Halaber, izangaien zerrenda bat osatzea, plazarik lortzen ez duten izangaiekin, aldi baterako kontratatzeko.
Bigarrena.–Agintzea deialdiaren oinarriak eta haren eranskinak argitara daitezela Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea udaleko osoko bilkurari, organo kolegiatu horrek egiten duen hurrengo ohiko bilkuran.
OINARRIAK
1.–Deialdiaren xedea.
1.1. Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea Vianako Udalaren zerbitzuko gizarte-langilearen lanpostu bat, lan-kontratudun finkoen araubidean jarduteko, 3-13 zenbakia duena Vianako Udalaren plantilla organikoan.
1.2. Izendapenak Vianako Udaleko lan-kontratudun finko bilakatuko du izendatua, ondorio guztietarako, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean kidetuko da eta, kasua bada, hartan izena emanen, lanpostuaren jabetza hartzen duenetik aurrera.
1.3. Plazak izanen ditu B mailako ordainsariak, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileei dagozkienak. Plantilla organikoan ezarrita dauden osagarriak ere izanen ditu.
1.4. Lanaldi erdia izanen du (%50), luzatzeko aukerarekin.
1.5. Lanpostuaren titular bilakatzen denak Vianako Udalaren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak antolakuntzaren, administrazioaren eta alderdi exekutiboaren aldetik behar bezala funtzionatzen duela bermatu beharko du, zerbitzuak aurrera eramaten dituen gizarte-programak barne. Zeregin eta lan guztiak lan-taldearen barnean antolatuko dira, arlo horren ardura duen zinegotziaren oniritziarekin, eta ez zaio esleituko zeregin edo lan zehatz bat taldeko profesional jakin bati soilik.
1.6. Oporren araubidea Vianako Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko gainerako udal-langileen berbera izanen da.
1.7. Halaber, deialdi honen xedea da zerrenda bat egitea, hautapen-prozesuan plazarik eskuratzen ez dutenekin, aldi baterako kontratatzeko, jarraikiz deialdiaren 9. oinarriari.
2.–Baldintzak.
2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:
2.1.1. Izangai guztiek bete beharrekoak:
a) Izatea Espainiako nazionalitatea, edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa, jarraikiz Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuei.
Parte hartzen ahal dute, orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko bertze estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, baldin zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, baldin zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.
b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina.
c) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, edukitzea Gizarte Laneko diplomadunaren edo gradudunaren unibertsitate-titulua, edo balio bereko bertze bat, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.
Tituluak atzerrian lortu badira, eduki beharko dira baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten agiriak. Baldintza hori ez da aplikatuko baldin izangaiek beren lanbide kualifikazioaren aitorpena lortu badute, lanbide arautuen esparruan, Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean.
d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.
e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik kendua ez izatea.
2.1.2. Adingabeekin ohiko harremana duten gizarte langilearen lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere; hori dena, jarraikiz uztailaren 28ko 26/2015 Legeari (lege horren bidez aldatu zen haurrendako eta nerabeendako babes sistema).
Betebeharra egiaztatzearren, Vianako Udalari baimena eman beharko zaio ziurtagiri hori eska diezaion Sexu Delitugileen Erregistro Zentralari, zeina arautu baitzen abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez, edo, bertzela, aurkeztu beharko da erregistro horrek emandako ziurtagiri negatiboa.
2.1.3. Genero Indarkeriari buruzko 1/2004 Lege Organikoaren eta Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egiteko 14/2015 Foru Legearen arabera, baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea emakumeen aurkako biolentzia delitu batengatik.
2.2. Baldintza horiek guztiak agiri bidez frogatu beharko ditu bai plaza betetzeko izendatutakoak, bai aldi baterako kontrataziorako deia jasotzen dutenek, adierazten zaien unean, kontratua formalizatu aurretik.
Aski justifikaturik dauden ezinbertzeko kasuetan izan ezik, aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenak edo Udalari baimena ematen ez diotenak horiek kontsultatzeko ezin izanen dira funtzionario izendatu, plaza bete behar badute, edo kontratatu. Ordura arteko haien jarduketa guztiak baliorik gabe geldituko dira, deusetan galarazi gabe legokiekeen erantzukizuna parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik.
Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira aurreko baldintzak, eta bete beharko dira hautaketa-prozesuak, izendapenak eta kontratazioak iraun bitartean ere.
3.–Eskabideak, tasak eta dokumentazioa.
3.1. Eskaerak aurkezteko epea.
Deialdian parte hartzeko eskabideak hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu. Azken eguna baliogabea bada, hurrengo lehen egun baliodunera arte luzatuko da epea.
3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.
Hautaketa-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek eskabidea aurkeztu behar dute Vianako Udalaren Erregistroan (Foruen Plaza 1), 10:00etatik 14:00etara, edo, bertzela, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako edozein erabiliz (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), jarraikiz I. eranskinean jasotzen den eskabide ereduari.
Halaber, parte hartzeko eskabidea telematika bidez aurkezten ahalko da, Vianako Udalaren Erregistro Orokor Elektronikoan. Erregistro hori Udalaren egoitza elektronikoan dago (https://sedeelectronica.viana.es/). Kasu horretan, parte hartzeko berariazko eskabideak eta behar diren gainerako agiriak aurkezteko, erabil daiteke erregistro orokor elektronikoan artxiboak eransteko ezarritako formatuetatik edozein.
Eskabidea aurkezten bada urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bertze erregistroren batean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea), eta eskabideak aurkezteko ezarritako epearen barnean, ayuntamiento@viana.es helbide elektronikora igorriko da deialdian parte hartzeko eskabidea, adieraziz zer erregistrotan aurkeztu den dokumentazio osagarria.
Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean aurkeztu behar da, postako langileek data eta zigilua jar diezazkioten eskabideari, hura ziurtatu aurretik.
Eskabidean izangaiek adierazi beharko dute betetzen dituztela eskatzen diren baldintza guzti-guztiak hautapen-prozesuan parte hartzeko. Vianako Udalaren erregistro orokorrean eskuratuko da eskabidearen eredua; bertzela, Interneten, https://www.navarra.es/appsext/DescargarFichero/default.aspx?CodigoCompleto=Portal@@@epub/BON/IMPRESOSG/005C_Local_concurso_oposic_E.pdf.
Desgaitasuna duten izangaiek eskatzen ahalko dute epeak eta moduak egokitzeko, ariketak egiteko, hala behar izanez gero. Kasu horietan, eskabidean, bertze orrialde batean, adierazi beharko dute zer nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horretarako, izangaiak egokitzat jotzen duen dokumentazioa aurkeztuko du, eskabidea aurkeztearekin batera, 4.3 apartatuan ezarritakoari jarraikiz.
3.3. Tasak.
Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik 7,20 euroko tasa ordaindu beharko da.
Tasa udal diruzaintzan ordaindu beharko da.
Azterketa eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera aurkeztu beharra behar den epean eta moduan.
3.4. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Behar bezala betetako eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
–NANaren fotokopia, edo horren baliokidea den agiriarena.
–Deialdi honen 2.c) oinarrian eskatutako titulazioaren fotokopia arrunta, edo ziurtagiri bat, frogatzen duena hura lortzeko moduan egotea, parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako.
–Alegatzen diren merezimendu guztien zerrenda eta haien egiaztagirien jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak, deialdiaren 6. oinarrian ezartzen denari jarraikiz.
–%33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua duten izangaiek aurkeztu beharko dute hura frogatzeko agiria, organo eskudunak emana, parte hartzeko eskabidearekin batera. Denborak eta baliabideak egokitzea eskatzeko, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek hori frogatu beharko dute, agiri hauetako baten kopiaren bidez:
- IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.
- Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.
–Azterketarako eskubideak izateko, udalaren diruzaintzan 7,20 euro ordaindu izanaren frogagiria. Eskaerak aurkezteko epean azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.
Zenbateko hori ordaintzeko, diru-sarrera edo banku-transferentzia egin beharko da honako kontu hauetako batean:
Caixabank: ES 30 2100 4105 19 2200044759.
Nafarroako Rural Kutxa: ES 64 3008 0061 52 0702366329.
Banco Santander: ES 26 0049 2878 04 1710021880.
Ordainagirian datu hauek adierazi beharko dira nahitaez:
–Izangaiaren izen-deiturak.
–Kontzeptua: gizarte-langilearen deialdia.
Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
4.–Izangaien onarpena.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, alkate udalburuak ebazpen bat emanen du, izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, https://www.viana.es/oferta-publica-de-empleo/.
Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko dira onartuen behin betiko zerrendak.
4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko, idazkia aurkezturik Vianako Udaleko Erregistro Orokorrean.
4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta haiek ebatzi ondoan, alkate udalburuak ebazpena emanen du, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du argitara dadila Aldizkari Ofizialean, eta Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian (https://www.viana.es/oferta-publica-de-empleo/).
4.4. Azterketa eskubideak ez dira itzuliko, baldin izangaiak bazterturik gelditzen badira izangaiei berei egozten ahal zaien arrazoi batengatik.
4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du erran nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen-prozesua gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean, egiaztatzen baldin bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak, galarazi gabe faltsukeria dela-eta dagozkien erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
5.–Kalifikazio-epaimahaia.
5.1. Kalifikazio-epaimahaia honako hauek osatuko dute:
Epaimahaiburua: B. Yolanda González García, Vianako Udaleko alkatea.
Ordezkoa: Aitana Duque Martínez, Vianako Udaleko lehen alkateordea.
Lehen mahaikidea: Cristian Virto Carrero, Vianako Nuestra Señora de Gracia zahar-etxeko gizarte-langilea.
Lehen epaimahaikidearen ordezkoa: Ana Isabel Cadarso García, Los Arcos aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte-hezitzailea.
Bigarren epaimahaikidea: Nekane Bárbara Induráin, Andosillako, Azagrako, Carcarko eta San Adriango Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte-langilea.
Bigarren epaimahaikideren ordezkoa: Rosana Ruiz Martínez, gizarte-langilea / Nafarroako Gobernuaren Gizarte eta osasun arloko arreta integraleko zerbitzu soziosanitarioen (PAISS) koordinazio taldeko koordinatzailea (ECOSS Lizarra).
Hirugarren epaimahaikidea: Vianako langileen ordezkari bat, Vianako Udaleko langileen ordezkariek izendatua.
Hirugarren epaimahaikidearen ordezkoa: Vianako langileen ordezkari bat, Vianako Udaleko langileen ordezkariek izendatua.
Epaimahaikide idazkaria: Asunción Gil Barnó, Vianako Udaleko idazkaria.
Epaimahaikide idazkariaren ordezkoa: Vianako Udalaren edo bertze administrazio publiko baten zerbitzuko langilea, Zuzenbideko lizentziaduna.
5.2. Hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da epaimahaia.
Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.
Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak egon beharko dute bertan, edo haien ordezkoek.
5.3. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari horren berri eman, baldin eta abstenitzeko egoera batean badaude, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluaren arabera (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).
Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaiko kideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.
5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.
Hautaketa-prozesua bi urratsetan gauzatuko da, hurrenez hurren; lehenbizi, lehiaketaldia, eta bigarrenik, oposizioaldia. Oposizio-lehiaketan, guztira, 100 puntu lortzen ahal dira.
6.1. Lehiaketaldia.
6.1.1. Merezimendu guztiak agiri bidez frogatu behar dituzte izangaiek, deialdian parte hartzeko eskabidea aurkeztean, 3. oinarriak dioen bezala, horretarako erabiliz jatorrizko agiriak edo behar bezala konpultsatuak. Bertzela, ez dira kontuan hartuko.
Egindako zerbitzuen apartatuan alegaturiko merezimenduak dagokion administrazio publiko, gobernuz kanpoko erakunde (aurrerantzean GKE), elkarte edo irabazi asmorik gabeko fundazioaren ziurtagirien bidez egiaztatuko dira, eta ziurtagiri horietan lan egindako denbora, lanbide-kategoria eta lanaldiaren iraupena jaso beharko da.
6.1.2. Alegatu eta frogatutako merezimenduak kalifikazio-epaimahaiak sailkatuko eta puntuatuko ditu, deialdi honetako baremoaren arabera.
6.1.3. Agiriek eduki beharko dute aipatutako baremoa aplikatzeak eskatzen duen informazio guztia. Ez dira kontatuko justifikatzen ez diren merezimenduak. Epaimahaiak noiznahi eskatzen ahal ditu lehiakideek alegatutako merezimenduen gaineko azalpenak eta datu osagarriak.
6.1.4. Lehiaketaldiak 20 puntuko balorazioa izanen du gehienez. Honela banatuko dira puntuak:
a) Izangaiak zenbat denbora eman duen gizarte-langile gisa (20 puntu gehienez):
–Administrazio publikoetan, xede den lanpostuaren antzeko ezaugarriak dituzten lanpostuetan, B mailan, emandako zerbitzuak: 2 puntu lan-urte bakoitzeko, eta 10 puntu gehienez.
–GKE, elkarte, fundazio eta irabazi asmorik gabeko erakundeetan eta enpresa pribatuetan, xede den lanpostuaren antzeko ezaugarriak dituzten lanpostuetan, emandako zerbitzuak: 1 puntu lan-urte bakoitzeko, eta 10 puntu gehienez.
6.1.5. Epaimahaiak bere iritzia arrazoituz baloratuko ditu izangai bakoitzaren kasuan egokitzat jotzen dituen merezimenduak. Epaimahaiak ez du inoiz aintzat hartuko izangaiak alegatu eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du eman atal bakoitzerako ezarritako puntuazioa baino handiagorik.
6.1.6. Merezimenduen balorazioa egindakoan, emaitzak argitara emanen dira udaletxeko iragarki-taulan, eta Interneten ere kontsultatzen ahalko dira, web-orrian (https://www.viana.es/oferta-publica-de-empleo/).
6.2. Oposizioaldia.
6.2.1. Alkatetzak ebazpen bat emanen du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta ebazpen horretan zehaztuko dira oposizioko lehenbiziko proba egiteko tokia, eguna eta ordua, eta egun bakarrean edo gehiagotan egin ahalko dira. Epaimahaiak, aurkezturiko izangaien kopurua kontuan hartuz, dagokiona erabakiko du eta behar den denborarekin argitaratuko du.
Oposizioko proba bakoitzaren kalifikazioa amaitu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du gainditu duten izangaien zerrenda Vianako Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan, lortutako kalifikazioekin.
Oposizioaldiko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek aldean eraman beharko dute nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena.
Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egunetan, orduetan eta tokietan agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.
6.2.2. Oposizioko probak oinarri honetan zehaztutakoak izanen dira, eta galdetuko da deialdiko II. eranskinean zehazten den gai-zerrendako gaiei buruz.
Gai guztiak eskatuko dira deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarrean den araudiaren arabera.
Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenendako, denbora eta baliabideen aldetik, eskabidean hala eskatu badute.
6.2.3. Oposizioan 80 puntu lortzen ahalko dira gehienez, eta ariketa hauek izanen ditu:
–Lehenbiziko ariketa.
Proba teorikoa izanen da, eta test motako 50 galdera erantzun beharko dira gehienez ere, idatziz, II. eranskinean agertzen diren gaiei buruz. Galdera bakoitzari erantzuteko hiru aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Ongi erantzundako galdera bakoitzari 1 puntu emanen zaio, eta erantzun okerrek ez dute punturik kenduko.
Kalifikazioa: ariketan gehienez ere 50 puntu lor daitezke.
Bazterturik geldituko dira ariketan gutxienez 25 puntu lortzen ez dituztenak.
–Bigarren ariketa.
Hiru kasu praktiko izanen dira. Epaimahaiak proposatuko ditu II. eranskineko gaiekin lotutako arazo batzuk, eta horiek garatu eta ebatzi egin beharko dira, eta baloratuko da izangaiak daukan gaitasuna egituratzeko, sintetizatzeko, argumentatzeko eta egoki aplikatzeko.
Ariketa honetan gehienez ere 30 puntu emanen dira, eta ariketa gainditzeko gutxienez ere 15 puntu erdietsi behar dira.
Lehenbiziko atala (proba teorikoa) gainditzen ez dutenei ez zaie zuzenduko bigarrena (kasu praktikoari buruzko ariketa).
Halaber, bazterturik geldituko dira bi kasu praktikoetako batean 0 puntuko kalifikazioa lortzen dutenak.
6.3. Ariketa guztiak eginen dira plika sistemaren bidez.
6.4. Epaimahaiak ariketa hasterakoan adieraziko du izangaiek zenbat denbora izanen duten proba bakoitza egiteko.
6.5. Genero-indarkeriaren biktima izan direnek arriskurik izan ez dezaten, eta bete beharrez abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoa (lege horrek hizpide ditu genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriak), bermatuko da biktimen datu pertsonalak babesten direla administrazioko egintzak argitaratzean eta jakinaraztean, eta, oro har, hautaketa-prozesu osoan.
6.6. Hiru egun baliodun izanen dira proben edukiari buruzko alegazioak jartzeko, zenbatzen hasita ariketa egin den egunaren biharamunetik edo, test motako ariketaren kasuan, erantzun zuzenen plantilla argitaratzen den egunaren biharamunetik. Test motako ariketari buruzko alegazioei dagokienez, epaimahaiak aztertuko ditu, eta ebatzitzat eta erantzuntzat joko dira aldatutako erantzunen txantiloia argitaratzearekin bat edo, hala badagokio, probaren kalifikaziotik ondorioztatzen den erabakiarekin.
6.7. Soilik hiru egun balioduneko epean onartuko dira azterketak berrikusteko eskabideak, ariketako kalifikazioak argitaratu eta biharamunetik hasita.
6.8. Berdinketarik gertatuz gero, joko da oposizioaldiko bigarren ariketan puntuazio handiena lortu dutenen alde. Berdinduta jarraituz gero, kontuan hartuko da deialdi honen 6. oinarriko bigarren eta lehen ariketetan ateratako puntuazioa (ordena horretan), eta, azkenik, berdin jarraituz gero, jendaurreko zozketa eginen da.
7.–Gainditu dutenen zerrenda eta izendapen proposamena.
7.1. Hautaprobak bukaturik, kalifikazio-epaimahaiak Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian (https://www.viana.es/oferta-publica-de-empleo/) jarriko du probak gainditzen dituztenen zerrenda, oposizio-lehiaketan lortutako kalifikazioekin, eta lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik. Gero, zerrenda hori Alkatetzari igorriko dio, probak puntuazio altuenarekin gainditu dituen izangaia izendatzeko proposamenarekin eta espediente osoarekin batera.
Halaber, probak gainditu dituzten izangaien zerrenda igorriko dio, aldi baterako kontratazioetarako zerrenda eratzeko. Izan ere, zerrenda hori erabiliko da, indarrean dagoen bitartean, egitekoak diren kontratazioetarako. Urtebeteko indarraldia izanen du, eta 4 urtez luzatzen ahalko da gehienez.
Izendatzeko proposamen hori argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarki-taulan eta Udalaren webgunean (https://www.viana.es/oferta-publica-de-empleo/).
7.2. Proposatzen den izangaiak honako dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu, izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 30 egun naturaleko epearen barnean:
–Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta identitatea frogatzen dituen bertze agiri baliokideren batena.
–Deialdiaren 2. atalean eskatzen diren tituluetako baten fotokopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.
–Txosten medikoa, frogatzen duena ez duela eritasun nahiz akats fisiko edo psikikorik, eragozten dionik karguaren eginkizunak betetzea.
–Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela kendua izan administrazio publiko baten zerbitzutik.
–Zin egitea edo hitzematea errespetatuko duela Nafarroako Foru Araubidea, men eginen diela Konstituzioari eta legeei, eta zuzen beteko dituela karguari dagozkion eginkizunak.
–Desgaitasuna alegatu duten izangaiak. Desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria, balorazio eta orientazio talde eskudunek ofizioz egina. Frogagiri hori espedienteari erantsiko zaio.
7.3. Epe horren barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbertzeko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituena ezin izanen da izendatu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, galarazi gabe bere eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiokeen erantzukizuna.
7.4. Aurreko apartatuan ezarritako kasuan, Alkatetzak hutsunea beteko du prozesua gainditu duten izangaien zerrendan hurrengoa den izangaiarekin, eta aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera erabiliko da harekin.
7.5. Deialdi honen xede diren lanpostuetarako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Alkatetzak bertzeren bat eskatu nahi izanez gero, proposatzen den izangaiari eskatu beharko dio, eta horrek deialdi honetan ezarritako moduan aurkeztu beharko du.
8. oinarria.–Izendapena, lanpostu hutsaren esleipena eta jabetza hartzea.
8.1. Alkateak kontratua eginen dio izangaiari, gizarte-langilearen lanpostuan ari dadin, aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duen izangaiari.
8.2. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako lan-kontratudun finkoa bilakatuko du izendatua, indarrean dauden xedapenek Vianako Udaleko lan-kontratudunen arloan ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak dituela. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean inskribatu eta kidetuko da, araubide horretan ezarritakoaren babesean.
8.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek izanen dituela jakinarazpenaren ondorio berberak, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
8.4. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean hartu beharko du lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazten zaionetik hasita.
Emandako epean, eta ezinbertzeko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez badu, eskubide guztiak galduko ditu Vianako Udaleko lan-kontratudun finko izateko. Halakorik gertatuz gero, jarraituko zaio deialdiaren 7.4 apartatuan ezarritakoari.
9.–Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak kudeatzeko arauak.
9.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan xedatuarekin bat, eta deialdi honen 1.7 oinarrian ezarritakoarekin bat, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda eratuko da, probak gainditu baina lanposturik lortu ez duten izangaiekin.
Lortutako azken puntuazioaren arabera ezarriko da zein den ordena aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan.
Kontratazio zerrendek bortz urteko indarraldia izanen dute, salbu eta epe laburragoan agortzen badira edo bertze deialdi bat egiten bada.
Erran beharra dago, administrari-lanpostua aldi baterako betetzeko izangaiei deitzeko, kontuan hartuko dela Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren zazpigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa. Xedapen horren arabera, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendetan, hiru lanpostutik lehena gordeko da %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonek betetzeko, baldin eta zerrenda horretan badaude eta dagozkien hautaprobak gainditu badituzte eta dagozkien zeregin eta eginkizunak betetzearekin bateragarria dela egiaztatzen badute.
9.2. Deitzea.
9.2.1. Zerbitzuaren beharren arabera kontratatuko dira probak gainditu dituzten izangaiak, oro har, aurretiaz banakako deiak eginik.
9.2.2. Izangaiek, azkar lokalizatuak izateko, ematen ahalko dituzte harremanetarako zenbait telefono, posta helbide edo fax-zenbaki, eta eguneraturik izan beharko dituzte beti.
Izangaiei dei eginen zaie zerrenda bakoitzean dagoen lehentasun ordenaren arabera.
Dei bakoitzaren idatzizko oharra jasoko da, adierazita gorabeherak, eguna eta ordua.
Izangai batekin harremanetan jartzerik ez bada, zerrendan hurrengo denari deituko zaio, harik eta eskaintzen den lanpostua bete arte.
Izangaiekin harremanetan jartzerik izan ez bada, izangai horiek zerrendan zuten postuari eutsiko diote.
9.3. Uko egiteak.
9.3.1. Izangairen batek eskaini zaion lanpostuari uko egiten baldin badio, zerrendaren bukaerara pasatuko da, ez bada frogatzen honako egoera hauetakoren batean dagoela:
a) Horretara behartua egotea, indarrean dagoen izendapen, kontratu administratibo edo lan kontratu batengatik.
b) Baja-egoeran egotea, gaixotasun baten ondorioz.
c) Izendatua edo hautatua izatea kargu politiko baterako edo ordezkaritza kargu baterako, eta, horren ondorioz, bateraezintasuna izatea bere eginkizunetan aritzeko; aukeratua izatea administrazio publiko batean aritzeko, izendapen libreko plaza batean; edo Gorte Nagusiek edo parlamentu autonomiko batek aukeratu izana, konstituzio organoetan parte hartzeko, edo bertze postu batean aritzeko, ganbera batek hautatu behar duenean.
d) Ezkontzearen edo bikote egonkor izatearen ondorioz dagokion lizentzia gozatzen ari izatea, arau honekin bat: otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretua, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen erregelamendua.
e) Bigarren gradura arteko odol edo ezkontza bidezko ahaideren bat hil izana, edo gaixotasun larri bat izatea, otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretuan ezarritako epean.
f) Amatasun, aitatasun edo adopzio nahiz harrera kasuetan, otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretuan ezarritako epean.
g) Hiru urtetik beherako haur bat zaintzea, edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea.
h) Legezko zaintza dela eta, zuzenean zaintzea desgaitasun fisikoa, psikikoa edo sentsoriala duen pertsona bat, %33ko edo hortik gorako minusbaliotasuna duena, eta lan ordaindurik ez duena. Hori frogatzeko, egoki diren frogagiriak aurkeztu beharko ditu.
i) Bere kargura izatea bigarren gradura arteko odol edo ezkontza bidezko ahaide bat, bere kasa bizitzeko gauza ez dena adinagatik (65 urtetik gorakoa), istripuagatik edo gaixotasunagatik, eta lan ordaindurik egiten ez duena. Hori frogatzeko, egoki diren frogagiriak aurkeztu beharko ditu.
j) Izangaiak hala erabakitzea, urtebeteko epearen barnean genero-indarkeriaren biktima izatearen ondorioz.
k) Erakunde ofizial baten beka bat jaso izana.
9.3.2. Aurreko apartatuan adierazitako egoeretako batean dauden izangaiek edo pareko egoeretan daudenek (kontratazio arloan eskumena duen organoak baloratuko du egoera hori) hamar egun balioduneko epea izanen dute, onartu gabeko lanpostua eskaintzen zaien egunetik hasita, hori egiaztatzeko agiriekin eta modu frogagarrian. Hala bada, zerrendan zuten toki berean jarraituko dute.
9.3.3. Lehen aipatutako kasuetan, izangaiek komunikatu beharko dute noiz dauden berriz zerbitzurako prest. Horretarako, aurkeztu beharko dituzte uko egitea ekarri zuen egoera noiz bukatu den adierazten duten agiriak. Komunikazio hori egiten ez den bitartean, ez zaie lanposturik eskainiko.
Alegatutako egoera frogatzen ez badu horretarako ematen zaion epean, ulertuko da eskainitako kontratuari uko egiten diola, bidezko arrazoirik gabe, deiaren egunetik hasita.
Era berean, hautagaiak edozein unetan jakinarazi ahalko dio Vianako Udalari prestasunik ez izateko edozein kausatan dagoela, eta jakinarazpena egiten den unean egiaztatu beharko du.
9.4. Zerrendatik kanporatzea.
9.4.1. Deia eragin duen zerrendatik kanpo geldituko dira honako egoera batean dauden izangaiak:
a) Ez betetzea baldintza orokorrak eta titulazioari lotutakoak, ez eta lanpostuan jarduteko beharrezkotzat jotzen diren gainerakoak ere.
b) Desgaitua egotea lanbidean jarduteko edo eginkizun publikoetan aritzeko, edo edozein administrazio publikotatik kendua izatea diziplinako espediente baten bidez, egoera horrek irauten duen bitartean.
9.4.2. Honako hau izanen da zerrendatik kanporatzeko prozedura:
Kanporatzeko kausaren bat dagoela jakinez gero, kasuan-kasuan eskumena duen organoak aginduzko txostena eginen du, eta, 10 egun balioduneko entzutea eman ondoren, bidezkoa denean, izangaia kanporatzeko proposamena eginen dio Vianako alkateari.
Alkateak izangaiak kanporatzeko ebazpen bat emanen du, aurreko apartatuetan ezarritako arrazoiekin bat.
Kanporatzeko ebazpena interesdunari jakinaraziko zaio 10 eguneko epean gehienez, eta espresuki adieraziko zaio kanporatzearen arrazoia.
Kanporatzeko prozedura izapidetu bitartean, ulertuko da izangaia ez dagoela kontratatzeko moduan.
9.4.3. Honako hauetakoren bat egin duten izangaiek galdu eginen dute zerrendan zeukaten tokia, eta igaroko dira zerrendetako azken tokira:
a) Uko egitea, justifikatu gabe, eskainitako lanpostuari edo bi lan-eskaintzari.
b) Dei egin eta lanpostua onartu ondotik, kontratua ez sinatzea.
c) Sinatutako kontratuari uko egitea.
d) Kontratatzeko deitzea eta ezinezkoa izatea izangaiarekin harremanetan jartzea hark emandako bitartekoen bidez, gutxienez 6 aldiz saiatuta 2 hilabeteko epean.
10.–Datuen babesa.
Bat etorriz 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluan ezarritakoarekin (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, DBEO), izangaiei honako hauek jakinarazten zaizkie:
Vianako Udala da parte-hartzaileek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna.
Datuak tratatuko dira xede honekin: langileak hautatzea eta Udalaren zerbitzura arituko den gizarte-langilearen lanpostu bat betetzea.
Hona hemen tratamendua ahalbidetzen duen oinarri juridikoa: DBEOren 6.1.c) artikulua (tratamendua beharrezkoa da tratamenduaren arduradunari aplikagarri zaion legezko betebehar bat betetzeko), eta DBEOren 6.1.b) artikulua (tratamendua beharrezkoa da kontratu bat gauzatzeko, interesduna kontratu horren alderdi bat denean, edo tratamendua beharrezkoa da kontratu aurreko neurriak aplikatzeko, berak eskatuta).
Datuak zein helburutarako bildu diren, halako helburua lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko ere. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Nafarroako toki-erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).
Datuak komunikatuko dira legeak ezarritako kasuetan (5/2015 Errege Lege Dekretua, urriaren 30ekoa), gardentasunaren atarian argitaratzea barne, bat etorriz 5/2018 Foru Legearen 19.2.f artikuluarekin.
Titularrek eskubidea izanen dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko, tratamendua mugatzeko, aurka egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetara joz, egoitza elektronikoaren bidez, edo datuak babesteko ordezkariaren helbidearen bidez (dpd@Viana.es).
Halaber, uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari (aepd.es) edo, bertzela, aldez aurretik, datuak babesteko ordezkariari, lehen adierazitako helbidean.
11.–Errekurtsoak.
Errekurtso hauek para daitezke deialdi honen aurka, baita oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka ere:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio egoki den Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vianan, 2025eko maiatzaren 22an.–Alkate udalburua, B. Yolanda González García.
I. ERANSKINA.–ESKABIDEA
II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA
1.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. Atariko titulua. Xedapen orokorrak. I. titulua. Prozeduran interesdun direnak. II. titulua. Administrazio publikoen jarduera.
2.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, hizpide duena Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa. Atariko tilulua, II. kapitulua; 1., 2., 3. (1. azpiatala) eta 4. atalak. IV kapitulua; 1. eta 2. atalak, eta V. kapitulua.
3.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Nafarroako Kontratu Publikoei buruzkoa. I. titulua. Xedapen orokorrak. II. kapitulua. Kontratistak. 1. atala. Gaitasuna eta kaudimena. III. kapitulua. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa. 1. eta 2. atalak. IV. kapitulua. Kontratu-kudeaketarako printzipioak eta arauak. V. kapitulua. Adjudikazio baldintzak eta prozedurak. 2. eta 3. atalak.
4.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. I. titulua: I. kapitulua (2. eta 8. atalak) eta II. kapitulua (4. atala). III. titulua: I. kapitulua (2. atala) eta II. kapitulua. VII. titulua: I. kapitulua. IX. titulua: I. kapitulua (2. eta 3. atalak).
5.–251/93 FD. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileriaren estatutua. IV. titulua. I. eta II. kapituluak.
6.–11/2012 Foru Legea, ekainaren 21ekoa, Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzkoa. Xedapen orokorrak. Gardentasuna jarduera publikoan: publizitate aktiboa eta gardentasuna kudeaketa administratiboan. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: edukia, mugak, prozedura eta hura gauzatzeko bermeak. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.
7.–15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalen Babesari buruzkoa. Datuen babesaren printzipioak, pertsonen eskubideak. Datuak Babesteko Agentzia.
8.–Etxeko laguntza programa ELZ. Arau fiskala, arautzen dituena Vianako etxeko laguntza zerbitzuen prezio publikoak.
9.–15/2006 Foru Legea, abenduaren 14koa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa: eskubideak eta betebeharrak.
10.–48/2020 Foru Dekretua, uztailaren 15ekoa, zeinaren bidez arautzen baitira gizarte zerbitzuen oinarrizko programak eta finantzaketa sistema.
11.–69/2008 Foru Dekretua, ekainaren 17koa, gizarte zerbitzu orokorren zorroa onesten duena.
12.–15/2016 Foru Legea, azaroaren 11koa, Gizarteratzeko eta errenta bermaturako eskubideak arautzen dituena.
13.–26/2018 Foru Dekretua, apirilaren 25ekoa, Gizarteratzeko eta errenta bermaturako eskubideen garapenari buruzkoa.
14.–39/2006 Legea, abenduaren 14koa, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa.
15.–1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 29koa, Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onesten duena.
16.–1/1996 Lege Organikoa, urtarrilaren 15ekoa, Adingabeen Babes Juridikoari buruzkoa.
17.–8/2015 Lege Organikoa, uztailaren 22koa, haurrendako eta nerabeendako babes sistema aldatzen duena.
18.–26/2015 Legea, uztailaren 28koa, haurrendako eta nerabeendako babes sistema aldatzen duena.
19.–15/2005 Foru Legea, abenduaren 5ekoa, haurren eta nerabeen sustapenari, laguntzari eta babesari buruzkoa.
20.–7/2009 Foru Dekretua, urtarrilaren 19koa, Haurren eta nerabeen sustapenari, laguntzari eta babesari buruzko abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legea hein batean garatzeko erregelamendua onesten duena.
21.–1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, Genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzkoa.
22.–14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egitekoa.
23.–Genero-berdintasuna. 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarriari buruzkoa: berdintasun-printzipioa eta bazterkeriaren kontrako babesa. Berdintasunaren aldeko politika publikoak.
24.–33/2002 Foru Legea, azaroaren 28koa, Nafarroako emakumeen eta gizonen aukera berdintasuna sustatzekoa. Genero eraginaren txostena.
25.–130/1999 Foru Dekretua, apirilaren 26koa, Laguntza ekonomikoak arautzen dituena, gizartetik baztertuta daudenak gizartean eta lanean txertatzeko programetarako.
26.–61E/2020 Foru Agindua, apirilaren 6koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita, 2020. urterako, toki entitateei dirulaguntzak emateko enplegu sozial babestuko proiektuak gara ditzaten.
27.–50/2004 Foru Agindua, apirilaren 5ekoa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak emana, Gizarteratu eta Lan Munduan Sartzeko Zerbitzua sailkatzen duena.
28.–Nafarroako Foru Komunitatean haurren babesaren esparruko prozeduraren II. eskuliburua. 1. eta 2. liburukiak: Haurrak babesteko egoeretan jarduteko gidaliburua Nafarroako Foru Komunitateko Oinarrizko Laguntzako Gizarte Zerbitzuetarako.
29.–Gizarte lanaren oinarrizko tresnak. Historia, txosten soziala. Elkarrizketa gizarte lanean eta haren aplikazioak.
30.–Akonpainamendu soziala, esku-hartzearen metodologia gisa.
31.–Bitartekaritza, esku-hartze sozialaren metodologia gisa.
32.–Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa (2019-2023).
33.–Nafarroako gizarte-zerbitzuen oinarrizko laguntzari buruzko esparru-dokumentua.
34.–Gizarte-lan komunitarioa: kontzeptua, metodologia eta aplikatzekoak diren teknikak. Parte-hartze komunitarioa.
35.–Adineko pertsonaren babes juridikoa. Ezgaitzea, tutoretza, kuradoretza eta defendatzaile judiziala.
36.–Gizarte-langileen kode deontologikoa. Gizarte Laneko Diplomadunen Kontseilu Ofiziala.
37.–Etxebizitzarako eskubide subjektiborako laguntzak (DaVid, EmanZipa).
Iragarkiaren kodea: L2507538
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
