2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Deialdia, dirulaguntzak emateko kontzejuei, kontzejuarenak diren bideak hobetzeko, konpontzeko edo berreskuratzeko. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 835124.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatzen ahal da (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/835124).
Berriobeitiko udalerriko kontzejuetarako dirulaguntzak, kontzejuarenak diren bideak hobetzeko, konpontzeko edo berreskuratzeko.
–Deialdiaren xedea. Deialdi honen xedea da ezartzea zer baldintzatan emanen zaizkien dirulaguntzak Berriobeitiko udalerriko kontzejuei, kontzejuarenak diren eta landa interesa duten bide azpiegiturak hobetzen laguntzeko. Azken batean, Berriobeitiko kontzejuenak diren bideak hobetu eta berreskuratu nahi dira.
–Dirulaguntzak jasoko dituzten jarduerak. Diruz lagungarriak dira dirulaguntza deialdi bakoitzari dagokion epean kontzejuek egiten dituzten jarduerak, kontzeju-mugartean egiten badira eta lotuta badaude kontzejuarenak diren bideak berreskuratzeko, konpontzeko eta hobetzeko lanekin. Diruz laguntzen ahalko dira honako hauei lotutako proiektuak:
a) Herriko oinarrizko zerbitzu edo azpiegituretara iristeko bideetako jarduketak. Deialdi honetatik kanpo gelditzen dira basoko pistak, horietarako beste deialdi bat dago eta.
b) Ingurumena zaintzen laguntzen duten jarduketak eta herritarren gozamenerako direnak.
c) Bide zaharrak zati batean edo osorik berreskuratzeko jarduketak.
d) Guztira, 10.000 eurotik beherako kostua duten proiektuak.
–Dirulaguntzak emateko honako irizpide hauek beharrezkoak izanen dira:
a) Jarduketek kontzejuaren eskumenekoak izan behar dute.
b) Kontzeju bakoitzak proiektu bakar baterako eskatzen ahalko du dirulaguntza.
c) Azken 7 urteetan dirulaguntzarik jaso ez izana jarduketa berbererako.
Dirulaguntza jasotzen ahalko dute arestian aipatutako jarduketek baldin eta egiten badira 2024ko abenduaren 1etik 2025eko azaroaren 30era bitartean.
–Eskaerak aurkezteko epea. Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren eta kontzejuen iragarki-tauletan argitaratzen denetik aurrera.
–Eskaerak eta dokumentazioa. Kontzeju eskatzaileek honako agiri hauek aurkeztu behar dituzte:
a) Eskaeraren inprimaki espezifikoa.
b) Erantzukizunpeko adierazpena, entitateko buruak sinatua, dirulaguntzen onuradun izateko debeku-egoeretan ez dagoela dioena.
c) Transferentzia bidez ordaintzeko eskabidea, banku kontuko zenbakia jarrita.
d) Obrak proiektu teknikoa behar badu, agiri hori ere aurkeztu beharko da.
Obrak exekuzio proiekturik behar ez badu, egin beharreko obra deskribatzeko txostena edo proposamena aurkeztuko da. Edonola ere, bi kasuetan aurkeztu beharko da plano bat, erakusten dituena bidearen geolokalizazioa eta obraren bidez lortu nahi diren helburuak.
e) Obraren aurrekontu osoa eta xehatua.
Berriobeitin, 2025eko maiatzaren 26an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.
Iragarkiaren kodea: L2507643