64. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 30a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

30/2023 FORU DEKRETUA, martxoaren 15ekoa, zeinaren bidez aldatzen baita urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretua, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena.

1.1.3. Foru Aginduak

15/2023 FORU AGINDUA, martxoaren 8koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuan helduentzako Batxilergoko irakaskuntzen ordenamendua, antolaketa, ezarpena eta ordutegia arautzen dituena araubide presentzialean eta urrutiko araubidean.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

500/2023 EBAZPENA, 2023ko martxoaren 16koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, izenburu hau duen ebazpenaren I. eranskinean atzemandako akatsak zuzentzen dituena: "2337/2022 Ebazpena, 2022ko azaroaren 23koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Adar Juridikoko OLko teknikari izateko bi lanpostu huts (A maila) sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdiak onesten dituena. Lanpostuetako bat oposizio-lehiaketaren sistemaren bidez beteko da, eta beste lanpostua oposizioaren sistemaren bidez".

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

45E/2023 EBAZPENA, martxoaren 15ekoa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez hasiera batez onesten baita "Sarrigurengo Ekohiria" Udalez gaindiko Plan Sektorialeko Berrikuntzaren Hiriko 10.2 lurzatiaren xehetasun-azterketaren aldaketa, Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAk sustatua.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

8E/2023 FORU AGINDUA, otsailaren 15ekoa, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak emana, "Nafarroako erregio-etxeentzako" 2023ko dirulaguntzak emateko deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 676310.

14E/2023 FORU AGINDUA, otsailaren 20koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, Nafarroako museoen eta bilduma museografiko iraunkorren funtzionamendurako laguntzen 2023ko deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 677517.

18E/2023 FORU AGINDUA, otsailaren 25ekoa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita "Generazinema Jaialdiak" izeneko dirulaguntzaren deialdia. DDBN identifikazioa: 679002.

19E/2023 FORU AGINDUA, otsailaren 28koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita "Generazinema Sustapena" izeneko dirulaguntzaren deialdia. DDBN identifikazioa: 679058.

42E/2023 EBAZPENA, martxoaren 13koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdi bat onesten baita 2023rako, txikizkako merkatarien taldeak sustatu eta kudeatzeko. DDBN identifikazioa: 681321.

52/2023 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez 2023rako gastua baimentzen baita desgaitasuna duten pertsonek lan-merkatu arruntean enplegu lagundua lortzeko dirulaguntzetarako. DDBN identifikazioa: 674101.

445E/2023 EBAZPENA, otsailaren 21ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez 2023rako gastua baimentzen baita toki entitateei eta haien menpeko edo haiei loturiko entitateei dirulaguntzak emateko deialdirako, enpleguko eta toki garapeneko agenteak kontratatzeko, ekintzailetza bultzatzeko zerbitzuak eman ditzaten. DDBN identifikazioa: 673968.

480E/2023 EBAZPENA, otsailaren 22koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimentzen baita 2023ko gastua, langile autonomoek eta mikroenpresek beren ekoizpena ekonomia berde eta digitalerantz eraldatzea errazteko jarduketetarako dirulaguntzak emateko, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. Dirulaguntza horiek Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 31ko 5628E/2021 Ebazpenaren bidez arautu ziren. DDBN identifikazioa: 674111.

559E/2023 EBAZPENA, otsailaren 24koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimentzen baita 2023ko gastua, kontratazio bidez, langile autonomoei, laneko eta familiako bizitza bateragarri egiten laguntzeko, dirulaguntzak emateko deialdirako, eta aldatzen baitira deialdiaren oinarri arautzaileak, irailaren 18ko 964/2019 Ebazpenaren bidez onetsiak. DDBN identifikazioa: 677440.

135/2023 EBAZPENA, martxoaren 14koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita 2023ko uzta heldugaberako laguntzen deialdia, Nafarroako Foru Komunitatean, bat etorriz azaroaren 2ko 1363/2018 Errege Dekretuaren II. kapituluko 5. atalean xedatutakoarekin.

155/2023 EBAZPENA, martxoaren 21ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez oinarri arautzaileak ezartzen baitira abeltzaintzaren sektoreari laguntzak eman dakizkion 2023-2029 aldian liburu genealogikoak mantentzeko eta arraza ez-autoktonoetako abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzeko, eta 2023ko laguntzen deialdia onesten baita. DDBN identifikazioa: 683128.

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2023ko martxoaren 15ean hartua, "N-121-B errepiderako sarbide berria Elizondotik, 50+040 MI KPan" izeneko proiektuko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzen duena, nahitaez desjabetzeko.

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2023ko martxoaren 15ean hartua, zeinaren bidez deklaratzen baita presakoa dela Iruñeko ARS-1 eta ARS-3 banaketa-areetan (Magdalena) GSA-S sistema orokor atxikia (parkea) eta S-1 unitatea urbanizatzeko obrak egikaritzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzeko.

29/2023 EBAZPENA, martxoaren 10ekoa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena ematen baitira Corellako udal mugartean energia elektrikoa ekoizteko 2,806 MW-eko potentzia instalatuko "Hibridación PV Corral del Molino I" izeneko eguzki instalazio fotovoltaikoa ezartzeko.

30/2023 EBAZPENA, martxoaren 10ekoa, Industriaren, Energiaren eta S4 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio baimena ematen baita energia elektrikoa ekoizteko "Joluga" haize-parkea jartzeko Eslaba, Ezporogi, Zare, Leatxe, Oibar eta Irunberriko udal mugarteetan.

52/2023 EBAZPENA, otsailaren 28koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, aurretiazko administrazio baimena ematen duena Nafarroako Foru Komunitateko zenbait udalerri eta hirigunetan gas natural kanalizatuaren sareak hedatzeko 2023an.

73E/2023 EBAZPENA, martxoaren 7koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onartzen baita Tuterako udal mugartean beira laua fabrikatzeko dagoen instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Jardueraren titularra Guardian Industries Navarra SL da.

210E/2023 EBAZPENA, martxoaren 6koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, Akaborro industrialdean (Irurtzun) aluminioa galdatu eta estrusioa egiteko jarduera aldatzeko proposamenaren ingurumen-inpaktuaren adierazpena ematen duena, Hydro Extrusión Spain SAU enpresak sustatua.

211E/2023 EBAZPENA, martxoaren 6koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, ingurumen eraginaren adierazpena ematen duena proiektu honetarako: Sesmako udal-mugarteko Somarroyo parajean 2.496 plazako zerri gizendegi bat instalatzeko proiektua. María Morrás Beak sustatu du Sesmako udal-mugartean.

239E/2023 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Ingurumeneko Zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ematen baita Serena Solar 1, Serena Solar 3 eta Amaya Solar 4 eguzki-planta fotovoltaikoen eta energia kanporatzeko azpiegituraren ingurumen-inpaktuaren adierazpena, Adios, Muruzabal, Eneritz, Ukar, Biurrun-Olkotz eta Tebas-Muru Artederreta udal mugapeetan, Solaria Promoción y Desarrollo Fotovoltaico SL-k sustatuta.

528/2023 Ebazpena, 2023ko martxoaren 21ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitaratzeko "Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Doktoretzaren araudiaren aldaketa onesten duena", Gobernu Kontseiluak 2023ko martxoaren 21ean hartutako erabaki baten bidez onetsia.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AIEGI

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko. Onartuen behin betiko zerrenda

MURCHANTE

Deialdia, izangaien zerrenda bat hautaproben bidez eratzeko, kirol-instalazioetako atezainaren eta mantentze-lanetako enplegatuaren lanpostuan aldi baterako lan-kontratuarekin aritzeko

OLAZTI
–ERBURUA OLAZTI SL–

Aldaketa, 2022rako lan publikoaren eskaintzan

IRUÑA

Deialdiak, 12 izangai-zerrenda -6 prestakuntzarako, eta beste 6 aldi baterako kontratazioetarako- hautaproben bidez osatzeko, hiri kontserbazioko ofizial ikuskatzaileen eta hiri kontserbazioko arduradunaren lanpostuetan aritze aldera

Deialdia, bi izangai-zerrenda -bat prestakuntzarako, eta bestea aldi baterako kontrataziorako- hautaproben bitartez osatzeko, udal instalazioen funtzionamenduko ofizial lanpostuan aritze aldera

PUIU

Lan publikoaren 2023ko eskaintza

UHARTEKO ETA ESTERIBARKO UDALEN ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Akats zuzenketa, 2022rako lan publikoaren eskaintzan

ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, hautaproben bitartez izangai zerrenda bat osatzeko, Etxeko Laguntza Zerbitzuan aldi baterako kontratazioaren bitartez familia-langile lanpostuan aritzeko

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 1072. lurzatian. Hasierako onespena

AMESKOABARRENA

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena Artatzako UE 5 unitatean, 9. poligonoko 730. lurzatian. Hasierako onespena

ANTSOAIN

Dirulaguntzen deialdia, Antsoaingo elkarte eta establezimenduetan euskarazko edo elebiko kartelak eta errotuluak jartzeko. Laburpena

ANUE

Aldaketa xehatua, Eraikingintza ordenantza orokorraren 75. artikuluan. Hasierako onespena

ARAITZ

Zuntz optikoaren sarea zabaltzeko plana. Hasierako onespena

ARAKIL

Urritzolako UE 1 unitatea birpartzelatzeko eta urbanizatzeko proiektuak. Hasierako onespena

ARIZKO KONTZEJUA

Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren behin betiko onespena

ARTAXOA

Deialdia, 2023an etxebizitzak birgaitzeko laguntzak emateko. Laburpena

ATETZ

Gora jotzeko errekurtsoa, erabaki honen aurka: aldaketa xehatuaren behin betiko onespena, etxebizitza bat egin ahal izateko Beuntzan

BARAÑAIN

Deialdia, bono-taxia erabiltzeko 2023. urtean banakako laguntzak emateko. Laburpena

BERA

«Ura banatzeko sarea berritzea Zalaingo biltegiko giltzen ganberatik Berako Foru plazara» proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Behin betiko onespena

BERRIOBEITI

Deialdia, dirulaguntzak emateko Berriobeitiko merkataritza establezimenduetako irudi publikoan euskararen erabilera sustatzeko, 2023. urtean. Laburpena

OLTZA ZENDEA

Deialdi publikoa, dirulaguntza eman dadin jarduerak egin daitezen 2023an kultura, kirol, hezkuntza, berdintasun, euskara eta gazteria arloetan. Laburpena

ZIZUR

Gazolazko UE-8.8 exekuzio unitatearen borondatezko birpartzelazio proiektua. Hasierako onespena

Finken normalizazio proiektua, Astraingo 11. poligonoko 125. lurzatian. Behin betiko onespena

GALAR

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 536. eta 537. lurzatietan. Hasierako onespena

GESALATZ

Xehetasun-azterketa, Gesalazko 14. poligonoko 47. lurzatian. Hasierako onespena

IGANTZI

Aldaketa Lur ez-urbanizagarriaren araudian. Hasierako onespena

IRURTZUN

Ordenantza fiskalen aldaketa 2023rako. Behin betiko onespena

ITZA

Deialdia, kontzejuei laguntzak emateko, 2023an kontzejuen intereseko inbertsioak egin ditzaten. Laburpena

Deialdia, laguntzak emateko, ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak instalatzeko. Laburpena

LAKUNTZA

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 1164. lurzatian. Hasierako onespena

MENDABIA

Industrialdearen 0 fasea urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena

METAUTEN

Xehetasun-azterketa, Ollobarrengo 3. poligonoko 55. lurzatian. Hasierako onespena

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa xehatua Udalaren Hirigintza Planaren 17., 19., 24., 31. eta 46. artikuluetan, eta 19 bis eta 38 bis artikuluak sartzea. Hasierako onespena

IRUÑA

Udal Planeko ARZ-6 6 banaketa eremua (SG VII/GZA-3, SG VII/GZA-4 eta XIX/ZN-10 gunea) birzatitzeko proiektuaren behin betiko likidazio kontua. Hasierako onespena

GARES

2023rako zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak. Behin betiko onespena

SUBITZAKO KONTZEJUA

Ikerketa, 7. poligonoko 16., 107., 124., 250. eta 565. lurzatiei buruz. Jendaurrean jartzea

Ikerketa, 7. poligonoko 16., 107., 124., 250. eta 565. lurzatiei buruz. Informazio publiko osagarria

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 73. lurzatian (UOR-1). Hasierako onespena

Hiri-jarduketarako plan berezia aldatzea, 1. poligonoko 117. lurzatian (UO1). Hasierako onespena

TUTERA

Aldaketa birpartzelazio proiektuan, 4. unitate integratuko 1. sektorean, U3.11-1 lurzatian. Jendaurrean jartzea

Deialdia, 2023an dirulaguntzak emateko parte-hartze sozialeko eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei. Laburpena

Desafektazioa, herri-lurren 184,5 metro karratu / 205 metro linealena, erabilera lagatzeko, lurpeko zuntz optikoko linea instalatzeko (13. euskarria, La Serna-Magallón lineatik PLDI ADIFera). Jendaurreko aldia

Desafektazioa, herri-lurren 225 metro karratu / 250 metro linealena, erabilera lagatzeko, lurpeko zuntz optikoko linea instalatzeko ("Zuntz optikoko zerbitzurako sare azpiegitura Canraso industrialean" proiektua). Jendaurreko aldia

Deialdiaren laburpena, peñei eta bestelako elkarteendako diru laguntzena, 2023ko herriko bestak direla eta

UHARTE ARAKIL

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

ULTZAMA

Alkatearen eskumenak eskuordetzea, Belateko eta Almandozko tunelak bikoizteko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko ekitaldira joateko

UNTZITIBAR

Aldaketa Udal Plan Orokorrean, paisaia babestuko eremuak mugatzeko

EGUESIBAR

Deialdia, lana eta familia bateragarri egiteko aparteko laguntzena. Laburpena

Hiri-jarduketarako plan berezia, Altzuza-2 Plan Partzialeko 55B eta 86. lurzatietan. Hasierako onespena

Udal Planeko aldaketa Azpako UC-8an. Hasierako onespena

VIANA

23-00233 gora jotzeko errekurtsoa, honi buruzkoa: behin betiko likidatzea UTC-2-ko lanak subsidiarioki egiteagatiko tasak

ALESBES

2. poligonoko 153. eta 980A lurzatien erabilera lagatzea. Hasierako onespena

Desafektazioa, 2. poligonoko 795. lurzatian. Hasierako onespena

2. poligonoko 341. lurzatiaren erabilera lagatzea. Hasierako onespena

ATARRABIA

Deialdia, Atarrabian 2023. urtean emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasuna sustatzen dituzten proiektuak eta ekimenak diruz laguntzekoa. Laburpena

ZIZUR NAGUSIA

Zuntz optikoa zabaltzeko plana. Hasierako onespena

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Iruñerrian taxi zerbitzua batera emateko lurralde esparruko taxi zerbitzua arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Irurreko eta Lerateko goi-horniduran tutuak berritzeko proiektua. Jendaurrean jartzea

Proiektua: Muniain Gesalatzen (Nafarroa) ura erregulatzeko biltegia eta konexioak egitea. Informazio publikoa