64. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Deialdia, laguntzak emateko, ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegiturak instalatzeko. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 682267.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/682267).

Alkatetzaren 2023ko martxoaren 16ko 35/2023 Ebazpenaren bidez onetsia.

Lehena.–Onuradunak.

Pertsona fisiko partikularrak, Itzan erroldatuta daudenak eta zerga-egoitza Itzan duen ibilgailu bat dutenak beren izenean, 2023ko urtarrilaren 1ean. Data horren ondoren erositako ibilgailuen kasuan, ibilgailuaren altaren zerga-egoitzak Itzan egon beharko du.

Bigarrena.–Xedea eta helburuak.

Udalerrian karga-puntuak jar daitezen sustatzea.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

http://www.municipiodeiza.es/

Laugarrena.–Eskabideak aurkezteko epea: 2023ko abenduaren 11ra arte egonen da irekia eskabideak aurkezteko epea, edo kreditu erabilgarria agortu arte.

Itzan, 2023ko martxoaren 16an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2304554