64. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Hiri-jarduketarako plan berezia, Altzuza-2 Plan Partzialeko 55B eta 86. lurzatietan. Hasierako onespena

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Tokiko Gobernu Batzarraren 2023ko martxoaren 14ko bilkuran hasiera batez onetsi dela hiri-jarduketarako plan berezi bat, JDV Aparejadores y Obras 2021 SLk sustatuta, helburu duena etxebizitzen tipologia eta sarbidea aldatzea Altzuza-2 Plan Partzialeko 55B eta 86. lurzatietan, Altzuzan; zehazki, etxebizitza multzokatuak izatetik etxebizitza bakartuak izatera igaroko dira. Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez udal bulegoetan, kontsultatu eta alegazioak jarri ahal izateko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2023ko martxoaren 14an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2304683