64. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUBITZAKO KONTZEJUA

Ikerketa, 7. poligonoko 16., 107., 124., 250. eta 565. lurzatiei buruz. Jendaurrean jartzea

Subitzako Kontzejuak, 2022ko azaroaren 17an egin bilkura berezian, erabaki hauek hartu zituen, besteak beste:

1. Bost ikerketa-espediente hastea Subitzako katastroko 7. poligonoko 16., 107., 124., 250. eta 565. lurzatien egoerari buruz, titulartasun pribatukoak edo jabari publikokoak diren jakiteko. Izan ere, ikerketa egitea nahitaezkoa da, Nafarroako toki-erakundeen eskumen horren gaineko lege araubidean ezarritakoaren arabera.

2. Espedientearen tramitazioa has dadin xedatzea, Toki Entitateen Oinarriei buruzko Erregelamenduaren 40., 41. eta 42. artikuluetan ezarritako tramiteekin, eta erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratzea, 15 egunean.

3. Erabaki hau banan-banan jakinaraztea ikerketa espedienteak ukitutako ezagunei eta identifikatutakoei.

4. Interesdunei aditzera ematea beren eskubideen alde egoki juzgatzen dutena alegatzen ahalko dutela eta, kasua bada, probak aurkeztu, hilabeteko epean, erabaki honen jendaurreko epea bukatu eta biharamunetik hasita.

Subitzan, 2022ko abenduaren 16an.–Alkatea, Ismael Amatriain Goyeneche.

Iragarkiaren kodea: L2304279