64. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Udal Planeko aldaketa Azpako UC-8an. Hasierako onespena

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 77. artikuluetan ezarritakoa aplikatzeko, aditzera ematen da, Tokiko Gobernu Batzarrak, 2023ko martxoaren 14an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuela aldaketa egitea Udal Planean, Zandra Consuelo Méndez Palaquibayk sustatuta. Aldaketaren xedea da Azpako hirigune historikoa berriz mugatzea, eta UC-8ko okupazioa eta lerrokadurak aldatzea. Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez udal bulegoetan, kontsultatu eta alegazioak jarri ahal izateko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2023ko martxoaren 14an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2304717