64. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Deialdia, 2023an etxebizitzak birgaitzeko laguntzak emateko. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 681613.

Azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluei jarraikiz (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra), argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/681613).

Artaxoako Udalak, 2023ko martxoaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Artaxoako udalerrian etxebizitzak birgaitzeko laguntzen 2023ko deialdia.

Interesdunek 2023ko azaroaren 30era arte aurkezten ahal dituzte eskabideak, horretarako onetsitako oinarriei jarraikiz.

Artaxoan, 2023ko martxoaren 8an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2304326