64. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUBITZAKO KONTZEJUA

Ikerketa, 7. poligonoko 16., 107., 124., 250. eta 565. lurzatiei buruz. Informazio publiko osagarria

Subitzako Kontzejuak, 2023ko martxoaren 12an egin bilkura berezian, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

SUBITZAKO KONTZEJUAREN ERABAKIA,
IKERKETA ESPEDIENTEAK HASTEKO

Ikusirik Subitzako Kontzejuko herri-ondasunen eta/edo jabari publikoko ondasunen mugaketa administratiboari buruzko espedientea; bat etorrita idazketa-taldeak espedienteari erantsi dizkion txostenekin;

Ikusirik espedienteari erantsi zaion txosten juridikoa, zeinaren arabera, eta esku artean dugun dokumentazioa aztertuta, esan daitekeen zantzu sendoak daudela pentsatzeko espediente honetan aipatzen den ondasunaren zati bat herri-lurretakoa dela;

Ikusirik Subitzako Kontzejuak, 2022ko azaroaren 17ko osoko bilkura berezian, erabaki zuela honako hauen gaineko ikerketa espedienteak hastea:

1.–Erabakia, ikerketa espedientea hasteko indarrean dagoen katastroko 7. poligonoko 16. lurzatiaren gainean. Lurzati horren titularrak dira María Concepción, María Soledad, María Teresa eta Agustina Echechipía Aristu ahizpak, bakoitzak zatitu gabeko laurdena duela.

2.–Erabakia, ikerketa espedientea hasteko indarrean dagoen katastroko 7. poligonoko 107. lurzatiaren gainean. Lurzatiaren titularra María Carmen Aranguren Cía da.

3.–Erabakia, ikerketa espedientea hasteko indarrean dagoen katastroko 7. poligonoko 124. lurzatiaren gainean. Lurzatiaren titularrak Eider Irazoqui Gonçalves eta Weyster Irazoqui Gonçalves anai-arrebak dira.

4.–Erabakia, ikerketa espedientea hasteko indarrean dagoen katastroko 7. poligonoko 250. lurzatiaren gainean. Lurzatiaren titularra Jorge Luis Labiano Zabalza da.

5.–Erabakia, ikerketa espedientea hasteko indarrean dagoen katastroko 7. poligonoko 565. lurzatiaren gainean. Lurzatiaren titularra Juan Ramón Labiano Zabalza da.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 110. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 25etik 29ra bitarteko artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, Kontzejuak herri-ondasunak eta eskubideak zaindu, defendatu, berreskuratu eta hobetzen saiatu behar du, eta beharturik dago horiek defendatzeko behar diren ekintzak gauzatzera, besteak beste aipatu Erregelamenduaren 37.a) artikuluko ikertzeko ahalmena, 30-46 artikuluek (biak barne) ezarritako prozeduraren arabera,

Horiek horrela, bada, Kontzejuak adostu du 2022ko azaroaren 17an hartutako erabakia zuzentzea eta osatzea. Eta, hortaz,

ERABAKITZEN DU:

1. Ikerketa espedientea hastea indarrean dagoen katastroko 7. poligonoko 16., 107., 124., 250. eta 565. lurzatien gainean, eta espediente horri eranstea eskura dagoen dokumentazio guztia, helburua baita irizpide bat sortzea eta, kasua bada, ekintzak gauzatzea eztabaidan den lekua berreskuratu ahal izateko.

2. Eskatzea Jabetza Erregistroari espedienteak ukitutako higiezinen erregistro egoera egiaztatzea.

3. Nafarroako Gobernuko Herri-lurren Atalari edo Lur-ondasunen Atalari eskatzea txostena egin dezala espediente hauen xede diren lurrei buruz (7. poligonoko 16., 107., 124., 250. eta 565. lurzatiak), haiei buruz dauden lehenengo datuetatik abiatuta eta artxiboetan dagoen dokumentazio idatzia eta grafikoa aurkeztuta.

4. Ikerketa espedientea hasteko erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Kontzejuko iragarki-taulan jendaurrean jartzea hamabost egunez, bai eta ikerketa espediente honek ukitutakoei pertsonalki jakinaraztea ere, toki-erakundearen aurrean idatziz alegatu ahal izan dezaten beren eskubideen alde egokitzat jotzen dutena. Horretarako, hilabeteko epea izanen dute, argitaratu eta biharamunetik aurrera, eta alegatutakoa oinarritzeko agiri guztiak aurkeztu beharko dituzte.

Subitzan, 2023ko martxoaren 13an.–Alkatea, Ismael Amatriain Goyeneche.

Iragarkiaren kodea: L2304511