64. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Deialdia, dirulaguntzak emateko Berriobeitiko merkataritza establezimenduetako irudi publikoan euskararen erabilera sustatzeko, 2023. urtean. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 681984.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/681984).

Xedea. Udalerrian kokatutako establezimenduei beren irudi publikoan euskara erabiltzen badute dirulaguntzak ematea. Deialdi honetan, kontuan hartuko dira komertzioen kanpoko eta barneko errotulazioa, baita ibilgailuena ere. Halaber, aintzat hartuko dira komertzioen proiekziorako Interneten erabil daitezkeen euskarriak: webguneak, blogak, aplikazioak eta abar.

Kopurua. Berriobeitiko Udalak euskara erabiltzeko euskarri berriak sortzeagatik edo euskarriak egokitzeagatik eragindako gastuaren %50 diruz lagunduko du, gehienez ere 300,00 euro.

Eskaerak egiteko epea. Deialdi hau irekita egonen da onartzen den datatik aurtengo abenduaren 2ra arte.

Berriobeitin, 2023ko martxoaren 15ean.–Alkatea, Raul Julio Bator Perez.

Iragarkiaren kodea: L2304405