64. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

42E/2023 EBAZPENA, martxoaren 13koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez dirulaguntzen deialdi bat onesten baita 2023rako, txikizkako merkatarien taldeak sustatu eta kudeatzeko. DDBN identifikazioa: 681321.

Hurbileko Txikizkako Merkataritza Bultzatzeko Planaren (2022-2025) 3. helburu estrategikoak Nafarroako merkataritzaren irudia indartzea eta haren eskaintza sendotzea planteatzen du, tokiko merkataritzan konfiantza irudia areagotze aldera.

Bestalde, "Tokiko merkataritza eta sektorearen irudia indartzea" izeneko L.3.2 ildo estrategikoaren barruan, 3.2.2 neurriak tokiko merkataritzako eta bezeroen leialtasuneko kanpainak egiteko laguntza aurreikusten du.

Dirulaguntzen deialdi honen bidez merkatarien elkarteen bidez egindako merkataritza jardueraren garapena sustatu nahi da, enpresen integrazioa eta sektoreko prestakuntza espezializatua sustatuz, hurbileko txikizkako merkataritzaren lehiakortasuna hobetze aldera.

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak zehazten dira portzentaje bat aplikatuz jarduketa diruz lagungarrietarako zenbatekoari, oinarri arautzaileetan ezarritako irizpideen arabera. Aurrekontuan dagoen dirua ez bada aski portzentaje horren ondoriozko dirulaguntzen guztirakoa ordaintzeko, onetsiriko jarduketak hainbanatu eginen da.

Adierazitakoagatik guztiagatik, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, honako hau,

EBAZTEN DUT:

1. Txikizkako merkatarien taldeak sustatu eta kudeatzeko dirulaguntzen 2023ko deialdia onestea.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea, zeinak ebazpen honen I. eranskinean baitaude jasota.

3. 520.000 euroko gastua baimentzea deialdi honen ondoriozko konpromisoak betetzeko; Nafarroako 2023ko gastuetarako Aurrekontu Orokorretako partida hauen kargura finantzatuko da:

AURREKONTUKO PARTIDAK

ZENBATEKOA

830001 83100 4819 431400 Merkataritzako dirulaguntzak. Kolektiboak sustatu eta kudeatzea

500.000

830001 83100 7819 431400 Merkataritzako dirulaguntzak. Inbertsio berritzaileetarako kolektiboak

20.000

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Deialdi honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2023ko martxoaren 13an.–Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari Artieda.

I. ERANSKINA

TXIKIZKAKO MERKATARIEN TALDEAK SUSTATU ETA KUDEATZEKO DIRULAGUNTZEN 2023KO DEIALDIAREN OINARRI ARAUTZAILEAK

1. oinarria. Xedea.

Oinarri arautzaile hauen xedea da dirulaguntza batzuk emateko araubidea erregulatzea, sektoreko enpresa txiki eta ertainen (ETEak) enpresa integrazioa eta haien arteko lankidetza sustatzearren. Helburua da hiriko eta hurbileko merkataritzarekin konprometiturik dagoen merkataritza ehuna bultzatzea.

Dirulaguntza honek dakarren onura publikoa da txikizkako merkataritzaren lehiakortasuna hobetzea, eta horretarako, laguntza ekonomikoa emanen zaie merkataritza elkarteei berariazko jarduera batzuk gauzatu ditzaten, helburu hauekin:

–Merkatarien elkarteek hurbileko merkataritza dinamizatzeko eta sustatzeko garatzen dituzten jarduketak bultzatzea taldeko estrategiak garatzea posible den udalerrietan eta merkataritza zonetan.

–Txikizkako merkataritzako ETE-en elkartegintza handitzea, elkartegintza horrek lehiakortasunean dituen abantailak indartzearren.

–Laguntza ematea merkatarien elkarteen kudeaketa profesionalizatzeko, proiektu komunak sortzeko eta enpresa elkartuei eta bezeroei ematen zaien zerbitzua hobetzeko.

–Teknologia berrien sarrera eta erabilera sustatzea, horien bidez hobetzearren txikizkako ETE-en transakzio komertzialak eta berrikuntza digitalerako beste inbertsio batzuk.

–Txikizkako merkataritzako langileen gaikuntza hobetu dadila sustatzea, prestakuntza espezializatuko jarduketen bidez.

2. oinarria. Aurrekontuko zuzkidura.

Deialdi honen ondoriozko konpromisoei erantzuteko baimendutako kreditua 520.000 eurokoa da, honela zehaztuta, jarduketa diruz lagungarri moten arabera:

PROGRAMA MOTA

ZENBATEKOA

AURREKONTUKO PARTIDA

1) Merkataritza elkarteen egiturak sustatzea

500000

830001 83100 4819 431400 Merkata­ri­tzako dirulaguntzak. Kolektiboak sus­tatu eta kudeatzea

2) Merkataritza jarduketa

3) Prestakuntza jarduerak antolatzea

4) Online saltzeko plataforma teknologikoak bultzatzea

5) Webguneak sortu eta garatzeko inbertsioak.

20000

830001 83100 7819 431400 Merkata­ritzako dirulaguntzak. Inbertsio berritzaileetarako kolektiboak

3. oinarria. Jarduketak exekutatzeko epea.

1. Diruz lagungarriak diren gastu eta inbertsioak 2022ko azaroaren 1etik 2021eko urriaren 31ra bitarte (biak barne) exekutatu eta fakturatu beharko dira.

2. Ordainagiriek 2022ko azaroaren 1etik 2023ko azaroaren 8ra bitartekoak izan behar dute, biak barne.

3. Gizarte aseguruei dagozkien 2023ko urriko gastuak onartu eginen dira baldin eta 2023ko azaroaren 30a baino lehen egiten badira dagozkien ordainketak, egun hori barne.

4. PFEZa dela bide egindako atxikipenei dagozkien 2023ko urriko gastuak onartu eginen dira baldin eta 2024ko urtarrilaren 31 baino lehen egiten badira dagozkien ordainketak, egun hori barne.

5. Ulertuko da jarduketak gauzatuta daudela adierazitako epeen barnean exekutatu, fakturatu eta ordaindu direnean.

4. oinarria. Entitate onuradunak.

1. Onuradun izaten ahalko dira merkatarien elkarteak, merkatarien elkarte mistoak (merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak) eta merkatarien elkarteen batasunak, baldin honako baldintza orokor hauek betetzen badituzte:

1.1. Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako debeku egoeretako batean.

Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar baimena ematea organo emaileak zuzenean eskura ditzan behar diren ziurtagiri telematikoak, frogatzen dutenak eskatzaileak egunean dituela tributu betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Interesdunak horri uko egiten badio berariaz eskabidean, berak aurkeztu beharko ditu betebehar horietan egunean dagoela frogatzen duten ziurtagiriak.

1.2. Inolako administrazio zehapen irmorik edo kondena epai irmorik betetzen ez egotea sexu edo genero diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik, eta ez egotea arrazoi horiek direla-eta ezarritako epai edo zehapen bat betetzeko zain.

1.3. 30.000 eurotik gorako dirulaguntzetarako, eskatzaileak merkataritza eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legearen aplikazio eremuan sartzen diren subjektu baino ez direnean, ez dira onuradun edo erakunde laguntzaile izaten ahalko lege horretan aurreikusitako ordainketa epeak betetzen ez dituzten enpresak.

Egoera hori kontabilitate araudiaren arabera galdu-irabazien kontu laburtua aurkezten ahal duten sozietateek egiaztatu beharko dute, erantzukizunpeko adierazpen baten bidez, Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren Araudiaren (887/2006 Errege Dekretua) 26. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz. Kontabilitate araudiari jarraikiz, galdu-irabazien kontu laburtua aurkeztu ezin duten sozietateen kasuan, ordaintzeko legezko epeak bete izana ziurtagiri bidez egiaztatzeko beharra ezarri da. Hori Kontu Ikuskatzaileen Erregistro Ofizialean izena emandako auditore batek eman beharko du, enpresa bezeroaren ordainketen epe eraginkorra aztertu ondotik, enpresa hornitzailearen aurretiazko kobrantzarako edozein finantzaketa egonik ere. Debeku hori automatikoki aintzatetsiko da eta bere horretan jarraituko du hura zehazten duten inguruabarrak gertatzen diren bitartean.

Halaber, eskatzaileak ez badu jarduera independente ekonomiko edo profesionalik gauzatzen eta, beraz, ez bazaio lehen aipatutako 3/2004 Legea aplikatu behar, inguruabar hori adierazi beharko da.

1.4. Baldintza orokorrak betetzen direla frogatzeko, eskabide inprimakian bildutako erantzukizunpeko adierazpena aurkeztuko da.

2. Eskatzaileek, gainera, baldintza hauek bete behar dituzte eskabidea aurkezten duten egunean:

2.1. Beharrezkoa da eskatzailea 2023ko azaroaren 8rako, egun hori barne, inskribaturik egotea (edo ordurako inskribatzeko tramiteak hasiak izatea behintzat) bi erregistro hauetakoren batean: Sindikatuen eta Enpresaburuen Elkarteen Erregistroa (Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentukoa), edo Elkarte, Fundazio eta Lanbide Elkargoen Erregistroa (Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentukoa).

2.2. Helbidea Nafarroan duten merkatari elkarteek eta merkatari elkarte mistoek (betiere irabazi asmorik gabeak) honako hauek bete beharko dute:

a) Gutxienez 20 saltoki elkartu izatea, kasu hauetan izan ezik (erakunde eskatzailearen jarduketa esparruaren arabera):

  • 5 saltoki elkartu izatea, jarduketa esparrua udal azoka bat bada.
  • 15 saltoki elkartu izatea, jarduketa esparrua udalekoa eta hurbilekoa bada (II. eranskinekoak), eta gremioetako elkarteen kasuan ere bai.

Ondorio horietarako, saltoki elkartutzat hartuko dira jarduera nagusia 641. taldetik 659. taldera bitartean (biak barne) eta ekonomia jardueren gaineko zergaren 661. taldetik 662. taldera bitartean duten txikizkako merkataritza jarduerak erregulartasunez egiteko bideraturik dauden saltegiak, eskabidea aurkezten den egunean. Ondorio horietarako, bazterturik gelditzen dira 654. eta 655. taldeak, 6542., 6545. eta 6546. epigrafeak izan ezik.

b) Merkatari elkarte mistoetan (merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak), merkatari diren bazkideek, gutxienez, elkarteko kideen %35 izan behar dute. Ondorio horietarako, halakotzat hartuko dira arestian aipatutako ekonomia jardueren gaineko zergaren epigrafeetan alta emanda dauden bazkideak.

2.3. Merkatarien elkarteen batasunak, helbidea Nafarroan dutenak eta irabazi-asmorik gabeak: gutxienez ere 4 merkatari elkartek (mistoak edo ez) osatuta egon beharko dute eta, aldi berean, aurreko b) apartatuan ezarritako beharkizunak bete beharko dituzte.

2.4. Organo kudeatzaileak egiaztatu eginen du lehen betekizun espezifikoa betetzen dela, eskabide inprimakian aurkeztutako erantzukizunpeko adierazpenean oinarrituta, eta, gainerako betekizun espezifikoak egiaztatzeko, 8. oinarrian ezarritako dokumentazioa aurkeztu beharko da.

5. oinarria. Diruz lagungarriak diren programa, jarduketa eta kontzeptu motak.

Honela sailkatzen dira programa diruz lagungarriak:

1. Merkataritza elkarteen egiturak sustatzeko programak.

Diruz lagungarriak izanen dira helburu hauek dituzten programak: merkatarien elkarteen, merkatarien elkarte mistoen edo merkatarien elkarteen batasunen antolamenduzko egiturak sendotu eta garatzea –sektoreko ETE-en arteko lankidetza enpresariala sendotzea lortzearren–, egitura horien kudeaketa profesionalizatzea, barne funtzionamendua hobetzea eta enpresa elkartuei zein bezeroei zerbitzuak emateko gaitasuna indartzea.

Jarduera mota hauek izanen dira dirulaguntzaren xede:

a) ETE elkartuei zerbitzuak ematea.

a.1) Diruz lagungarriak izanen dira enpresaburuen elkartea modu profesionalizatuan kudeatzeko eta administratzeko egiten diren gastuak, helburu dutenak enpresaren egitura sendotzea eta ETE elkartuei emandako zerbitzuak areagotzea, bai eta beste ataza batzuk ere, hala nola diseinu lan guztiak gauzatzeko gastuak, plangintzakoak, antolaketakoak, koordinaziokoak, kudeaketakoak, abian jartzekoak, jarraipenekoak, gauzatzearen kontrola egitekoak, emaitzak aztertzekoak, aholkularitza teknikoa eta merkataritzakoa ematekoak, nahiz bestelakoak, zerikusia badute deialdiko edozein programatan sartutako jarduerekin.

Ataza horiek jarduera hori betetzeko kualifikatuta dauden erakundeek, enpresek edo profesionalek egin beharko dituzte, eta ez da horrelako gasturik onartuko baldin eta kasuan kasuko erakundeak, enpresak edo profesionalak ezin badu inguruabar hori dokumentu bidez frogatu.

Enpresaburuen elkartearen kudeaketa eta administrazio arruntean ataza hauek sartu behar dira, gutxienez:

–Enpresaburuen elkartearen organoen (zuzendaritza batzordea, batzar nagusia) bilerak deitzea eta dinamizatzea (ohikoak eta bereziak) eta kasuan kasuko aktak egitea, erakundearen estatutuei jarraikiz.

–Dirulaguntzetarako eskabideak enpresaburuen elkartearen izenean kudeatzea, eta hala badagokio, ETE elkartuen dirulaguntzetarako eskabide partikularrak ere bai.

–Enpresaburuen elkartearen gastuen eta diru-sarreren aurrekontuen kudeaketa eta kontabilitate arrunta eramatea.

–Kuotak eta derramak kobratzea eta enpresaburuen elkartearen Diruzaintza kudeatzea, ahalmen hori eskuordetua baldin badu.

–Enpresaburuen elkarteak Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusitik edo bestelako administrazio edo erakunde batzuetatik jasotzen dituen komunikazio guztiak kudeatzea, baita erakundeak berak sortutako barne oharrak ere, eta horiek ETE elkartuei jakinaraztea.

–ETE elkartuei informazioa eta aholkularitza ematea merkataritzako araudiari buruz, bezeroen kexa eta erreklamazioei buruz, sektorerako laguntza publikoei buruz, datuak babesteko lege organikoari buruz, saltokiak irekitzeari buruz eta abarrei buruz.

–Enpresa elkartea dagokion erregistroan inskribatzeko erregularizazioa.

–Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiaren bileretan parte hartzea, horietara joateko dei egin bazaio.

Enpresaren edo profesionalaren eta elkartearen artean formalizatu kontratuan jaso behar da gauzatu beharreko lanen zerrenda zehatza, haien kostua eta zer epetan gauzatuko diren.

a.2) Jarduera mota horren barruan, onartu eta sailkatu egiten dira kanpoko langile espezifikoak kontratatzeari dagozkion gastu guztiak edo bertako langileei edo, hala badagokio, kudeatzaileei dagozkionak, baldin eta beharrezkoak badira aurreko apartatuan adierazitako atazen bat gauzatzeko eta ezinbestekoak badira dirulaguntzaren xede diren jarduerak garatzeko.

b) Bezeroei zerbitzuak ematea.

Diruz lagungarriak dira saltoki elkartuetako bezeroei zenbait zerbitzu emateko xedez egindako kanpoko gastuak, baldin eta helburu badute bezeroak fidelizatzea, merkataritza zonako bezeroen fluxua areagotzea eta produktuak banatzeko prozesuari balio erantsia ematea. Elkarteak zerbitzua kudeatu besterik ez badu egiten (hots, bitartekari soila bada), kontzeptu hori ez da diruz lagungarria izanen.

Elkarte gisa balio erantsi bat ematen dela ulertuko da, eta, beraz, kontzeptu diruz lagungarria dela, baldin eta frogatzen bada elkarte horrek bere enpresa elkartuei eskaintzen dizkien zerbitzuak baldintza onuragarriagoetan eskaintzen zaizkiela banaka baino, zerbitzua ematen duen erakundearen eta elkartearen artean aldez aurreko kontratu bat dagoelako, non eskaintzaren alderdi guztiak argi geratuko baitira.

Zehazki, honako gastu eta jarduketa hauek lagunduko dira diruz:

–Merkataritza zonaren irisgarritasuna.

–Bezeroentzako aparkalekua.

–Erosketa etxera eramateko zerbitzuak edo antzekoak.

–Balio erantsia ekartzen duten bestelako zerbitzuak, jarduketak eta prestazioak.

2. Merkataritza jarduketarako programak (MJP).

Diruz lagungarriak izanen dira hiriko eta hurbileko txikizkako merkataritzaren banaketa komertzialaren prozesuak dinamizatzeko programak, bai eta jarduera eremu edo sektore jakin batzuetan merkataritza suspertzekoak ere, baldin eta komunikazio kanpaina eta ekintza komertzialak, publizitatea, marketin digitala, salmenta sustapenak, aukera azokak, erakusleihoekin lotutako jarduerak eta kontsumoa bultzatzeko bestelako ekintzak baliatuz egiten badira.

Merkataritza jarduketarako programa horiek sustatzen dituzten merkatarien elkarteentzat beharkizun hau izanen da: programa zer eremu edo gremiotan garatuko den, eremu horretan jardun behar dute.

2.1. Merkataritza jarduketarako programak, aplikazio eremuaren arabera, honela sailkatzen dira:

a) Zonako programak; horiek jarraian adierazten den bezala sailkatuko dira, kontuan harturik zer ahalmen duen zona bakoitzak taldeko estrategiak jarraitzeko, zein den jarduketa esparruaren hedadura, zer erakarpen eta eragin duten erakundeek gauzatzen dituzten jarduerek, eta zenbat saltoki dauden Nafarroako toki entitateetan:

–Eskualdez gaindiko merkataritza zonak: Iruñeko erdigunea.

–Eskualdeko merkataritza zonak: Lizarra, Tafalla, Tutera, Sakana.

–Tarteko eremuak hartzen dituzten merkataritza zonak: Altsasu, Zangoza.

–Udalerriko eta hurbileko merkataritza zonak: II. eranskineko zerrendan ageri dira.

Apartatu honetan ezarritako udalerrietan edo hiriguneetan egiten direnak dira diruz lagungarriak diren zonako programak.

b) Udal azoketan garatzen diren programak.

c) Gremioen programak, merkataritzako jardueraren sektore baterako, Nafarroa osoan.

d) Merkatari elkarteen batasunek garatutako programak:

2.2. Jarduera mota hauek izanen dira dirulaguntzaren xede:

a) Merkataritza dinamizatzeko kanpainak antolatzea.

Xedetzat salmentak sustatzea duten jarduketak edo dinamizazio kanpainak kontsumoa pizteko proiektu baten barnean garatu behar dira, non erakutsiko baita saltoki elkartuek zuzenean parte hartu dutela.

Dirulaguntza eskatzen duen erakundeak antolatu eta sustatu behar ditu merkataritza dinamizatzeko jarduketa guztiak, eta horietan sartzeko aukera izan behar dute elkartekoak ez izanik ere jarduketa eremuan dauden saltokiek. Nolanahi ere, erakunde antolatzaileak kondizio desberdinak jartzen ahal ditu batzuek eta besteek parte hartzeko.

Ez dira onartuko merkataritza dinamizatzeko gastuak baldin eta beste administrazio publiko edo toki erakunde batzuek antolatuak eta sustatuak badira.

Salbuespenez, onartu litezke animazio komertzialekotzat jotako jarduketetan parte hartzeagatik erakunde eskatzaileak egindako gastuak, nahiz eta jarduketa horiek aurretik aipatutakoak ez diren beste erakunde batzuek antolatu eta sustatu, baina, horretarako, ezinbestekoa da jarduketa horiek kanpaina bereki bat indartu eta sendotzeko balio izatea, edo merkataritza ardatz nagusietan eginak izatea eta merkataritza jarduera bat sustatzea modu argian, zuzenekoan eta egiaztatzeko modukoan.

Diruz lagungarriak dira hurbileko txikizkako merkataritzaren jarduera sustatu eta indartzen duten jarduketak gauzatzeko beharrezkoak eta ezinbestekoak diren gastuak, bai eta hainbat hirigune edo jarduera sektoreren merkataritza bizkortzekoak ere, haien xedea bada merkataritza sustatzeko jarduketa hauek gauzatzea:

a.1) Salmentak sustatzeko kanpaina berariazkoak, berekin dakartenak aldez aurretik bezeroek erosketak egitea, parte hartzen duten saltokietan egin ere, baita honelakoak lortzea ere: zuzeneko deskontuak, deskontuetarako txartelak, zuzeneko sariak, opariak, promozio opariak edo zozketetan parte hartzeko txartelak.

Gehienbat txikizkako eta hurbileko saltokietan kontsumoa sustatzeko helburua izanen dute, baita bezero eta kontsumitzaileen fideltasuna sendotzekoa ere.

Poltsak sustapen opari gisa ematea onartzen da, soilik horiek biodegradagarriak edo berrerabilgarriak direnean eta plastikozko poltsen kontsumoa murrizteari buruzko eta Ekoizleen Erregistroa sortzeko maiatzaren 18ko 293/2018 Errege Dekretuari jarraikitzen diotenean

Ez dira erakunde eskatzaileak gauzatutako jarduketak onartuko baldin eta horiek lankidetza edo babes lan hutsa edo bigarren mailako laguntza jarduera badira.

Enpresarien elkarte mistoen kasuan, merkataritza dinamizatzen duten jarduketak bideratu behar dira merkataritza enpresa elkartu guztiak sustatzera, eta ez da merkataritza dinamizatzeko jarduketa bakar bat onartuko, baldin txikizkako merkataritzako enpresak ez diren bazkideentzat soilik egiten bada.

Kanpainen xedea baldin bada zuzeneko deskontuak aplikatzea banku erakundeen txartelekin edo bestelako ordainbideekin eta kobrantza bideekin ordaintzen duten bezeroei, horrelako kanpainak onargarriak izanen dira baldin eta ez bazaizkie bakar-bakarrik aplikatzen finantza erakunde bakar batek luzaturikoei; hots, beste banku erakunde batzuetako ordainbideak eta kobrantza bideak dituzten bezeroek ere parte hartzen ahalko dute. Finantza erakunde bakar batek luzatutako txartelen kanpainak onartuko dira soilik baldin eta Nafarroako merkataritza txartelaren erabilera esklusiboa xede badute.

Publizitate helburua duten zozketak dituzten merkataritza sustatzeko kanpaina berariazkoen gastuak onartzeko, honako agiri hauek aurkeztu behar dira, abenduaren 28ko 27/2016 Foru Legean ezarritakoaren arabera (haren bidez arautu ziren Jokoaren gaineko Tributuak Nafarroako Foru Komunitatean):

–Zerga-oinarria 1.800 eurotik gorakoa bada: Nafarroako Zerga Ogasunean (Zerga Berezien eta Bestelako Tributuen Atala) aurkeztutako eskabidearen kopia, jokoaren gaineko zerga tasa likida dadila eskatzeko, eta, gainera, egoki den ordainketa-gutuna.

–Zerga-oinarria 1.800 eurokoa edo hortik beherakoa bada: Nafarroako Foru Ogasunean (Zerga Berezien eta Bestelako Tributuen Atala) aurkeztutako eskabidearen kopia, tasa horren salbuespena eskatzeko.

a.2) Merkataritzako beste sustapen kanpaina batzuk (hala nola merkataritzaren eguna, erakusleihoen lehiaketak, stock azokak, liburu azokak eta antzekoak). Jarduketa hauen barnean sartuko dira, besteak beste, gremioko elkarteek egindako jardunaldiak, azokak edo ekitaldi tematikoak.

a.3) Zuzeneko marketina, bezeroen fidelizazio sistemen bidezkoa, helburu duena harreman komertzialak mantentzea bezero hoberenekin eta estrategiak garatzea bezero errentagarrienei eusteko.

a.4) Informazio, komunikazio eta marketin digitaleko ekintzak.

a.5) Sentsibilizazio kanpainak, agerian jartzen dutenak zein garrantzitsua den hurbileko merkataritza, edo prestigioa ematen diotenak merkatariek jarduera ekonomikoan duten rolari.

b) Elkartegintza sustatzea.

Diruz laguntzen ahalko dira enpresen egitura hedatu eta sustatzeko gastuak, bai eta jarduketa horretarako bakarrik kontratatutako langileengatiko gastuak ere, baldin eta haiek zabaltzea eta enpresa elkartu berriak erakartzea badute xede, baita haien protagonismoa indartu edo beren tamaina eta ordezkagarritasuna handitzeko helburu hori duten kanpaina berariazkoak gauzatzeko behar diren gastuak ere, salbu eta gastu horiek jardunaldi teknikoari edo prestakuntza ikastaroei badagozkie.

3. Prestakuntza jarduerak antolatzeko programak.

Diruz lagunduko da honako hauek antolatzea: prestakuntza espezializatuko ikastaroak, jardunaldi teknikoak, kongresuak edo mintegi monografikoak, sakon aztertzen dituztenak txikizkako merkataritzarako interes berezia duten gaiak, edo banaketa komertzialaren funtsezko alderdiak lantzen dituztenak.

Diruz lagungarriak izanen dira prestakuntza espezializatua emateko –aurrez aurre zein online– beharrezkoak diren gastuak, eta, zehazki, honako hauek:

–Irakasleen, prestatzaileen eta hizlarien ordainsariak.

–Koordinatzaileen ordainsariak, online prestakuntzaren kasuan.

–Irakasleen joan-etorriak eta ostatua.

–Irakasleen mantenua, Nafarroako administrazio publikoetako langileentzat aurreikusitako mugekin.

–Jardueraren sustapena, publizitatea eta kanpo hedapena.

–Prestakuntza ekintzetan erabiltzen diren ondasun suntsigarriak.

–Jardueretan erabiltzen diren ikasmateriala eta bestelako materialak editatu edo erostea.

–Ikasgelak alokatzea (fisikoak nahiz birtualak), baita tailerrak edo antzeko instalazioak ere, prestakuntzan erabiltzen badira. Gastu horiek prestakuntza ekintzen arabera behar bezala xehakatuta aurkeztuko dira eta ekintzak dirauen aldirako egotziko dira.

Jardunaldi teknikoek, kongresuek edo mintegi monografikoek gutxienez 4 orduko iraupena izan behar dute, eta egun bakar batean egin behar dira.

Prestakuntza espezializatuko ikastaroek baldintza hauek bete beharko dituzte:

–Haien edukia txikizkako merkataritzako enpresen kudeaketari edo sektoreko profesionalen espezializazioari lotuta egonen da berariaz, eta bultzatu behar du Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren esparruan ematen den lanerako eta etengabeko prestakuntzaren osagarria den prestakuntza.

–Ez dira onartuko Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren prestakuntza eskaintzaren parte diren edo izan diren ikastaroak (deialdia kudeatzen duen organoak ofizioz kontsultatuko du inguruabar hori), ezta enpresaburuen oinarrizko prestakuntzaren gai edo alderdiei buruzko ikastaroak ere, edozein enpresa sektoretan ematen baitira.

–Jardunean dauden 8 langilek, gutxienez, parte hartu behar dute, eta txikizkako merkataritzako merkatari edo besteren konturako langileak izan.

–Ikastaroaren iraupena 10 ordukoa izanen da, gutxienez.

–Salbuespenez, parte-hartzaile gutxiagoko eta/edo iraupen laburragoko ikastaroak edo jardunaldiak onartzen ahalko dira, gutxieneko kopuru horietara iristea galarazten duten arrazoi objektiboak daudenean. Arrazoi horiek eskabidean zehaztu eta azaldu beharko dira eta, betiere, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak onartu beharko ditu.

–Prestakuntza espezializatuko ikastaroek eta jardunaldi teknikoek irekiak izan behar dute, hau da, prestakuntza ekintzak sustatzen dituen erakunde eskatzailearen bazkideez gain, txikizkako merkataritzako langileek ere parte hartzen ahalko dute, baldin erakunde eskatzailearen jarduketa esparruko saltokietan jardunean badaude eta gaietan interesa badute.

–Nolanahi ere, prestakuntza jarduerak antolatzen dituen erakunde eskatzaileak parte hartzeko baldintza ezberdinak jartzen ahalko ditu parte-hartzaile motaren arabera. Jarduera irekia dela frogatu beharko da jarduketaren justifikazio memorian.

4. Online saltzeko plataforma teknologikoak bultzatzeko programak.

Diruz lagunduko dira market place-ak sustatzeko, sendotzeko eta horien garapen estrategikorako jarduketak, enpresarien elkarteetako txikizkako merkataritzako ETEek merkatuan duten lehiakortasun-gaitasuna handitu ahal izateko.

a) Market place deritzenen funtzionamendurako gastuak.

Laguntza eskabidea aurkezten den egunean operatibo eta martxan dauden onlineko salmenta plataformen mantentze-lanetarako eta aholkularitza teknikorako gastuak diruz lagunduko dira.

Kontzeptu horrengatik, dirulaguntzaren gehieneko aldia 3 urtekoa da.

Denboraldi hori plataforma martxan jartzen den egunetik aurrera hasiko da, eta, nolanahi ere, kontuan hartuko da merkataritza taldeak sustatzeko eta kudeatzeko dirulaguntzen 2021eko eta 2022ko deialdietan kontzeptu horrengatik jada diruz lagundutako aldia.

Lehen aldiz kontzeptu diruz lagungarri horren onuradun diren erakundeek gutxienez ere 50 establezimendu atxikita eduki behar dituzte 2023ko azaroaren 8rako.

b) Market place-en gaineko sustapen, publizitate, zabalkunde eta sentsibilizazio kanpainen gastuak. Gastu mota horiek a.4 apartatuko jarduketatzat hartzen dira (Informazioko, komunikazioko eta marketin digitaleko ekintzak) gehieneko dirulaguntza kontuan hartzeko.

5. Webguneak sortu eta garatzeko inbertsioak.

5.1. Diruz lagungarriak izanen dira webguneak sortzeko edo webguneen funtzionalitateak hobetzeko eta garatzeko inbertsioak.

Dirulaguntzak, zehazki, jarduketa hauetarako izanen dira:

a) Webgune berriak diseinatzea, sortzea eta ezartzea.

b) Lehendik dauden webguneak eguneratzea eta egokitzea, baldin eta jarduketa horiek berrikuntza edo hobekuntza nabarmenen bat badakarte eta balio esanguratsua ematen badute egungo funtzionaltasunen gainean. Hona hemen funtzionalitate horien zenbait adibide:

Irudia hobetzea bideo edo argazki berrien bidez, eduki digitalak sortzea.

Segurtasun eta irisgarritasun baldintzak egokitzea: webgunea irisgarri egitea desgaitasuna dutenentzat (entzuteko desgaitasuna, ikusteko desgaitasuna, etab.), cookien tratamendua, jabetza intelektuala, aholkularitza juridikoa eta abar.

Webguneari bilatzaileetan kokapen hobea emateko planak (SEO, SEM ekintzak).

Webgunea itzultzea.

5.2. Inbertsio diruz lagungarriek bete beharreko baldintzak.

Eguneratzeak eta egokitzapenak ezin dira funtzionamendu gastu soiltzat hartu, eta funtsezko bilakaera garapenekin bat etorri behar dute.

Gutxieneko inbertsio diruz lagungarria 2.000 eurokoa da.

6. oinarria. Gastu eta inbertsio diruz lagungarriak.

1. Honako hauek dira gastu diruz lagungarriak:

1.1. Publizitate berariazkoa eta publizitate materiala egitea, zabaltzea eta banatzea (merkataritza dinamizatzeko edo sentsibilizatzeko helburua dutenak eta arestian ezarritako jarduketei dagozkienak), bakar-bakarrik erakunde eskatzaileak antolatzen dituenean jarduketa horiek. Ez da onartuko publizitate finkoa sartzea edozein euskarritan, baldin erakundearen izena eta logotipoa bakarrik agertzen badira, aipatu egin behar baitira merkataritza dinamizatzeko jarduketa eta kanpaina zehatzak eta jarduketa eremu bakoitzean erakundeak gauzatzen duen sustapen generikoa ere.

1.2. Fidelizazio sistemen bidezko zuzeneko marketina: diruz lagungarriak dira, adibidez, puntuak trukatuz edo zozketen bidez ematen diren sariak, sistemako txartelak ematea eta sistema horien bezeroekin egiten diren komunikazio eta marketin ekintzak, sistema horien bidez eginak.

1.3. Informazio eta komunikazio ekintzak: diruz lagungarriak dira erakunde eskatzaileak sustatzen dituen argitalpenak diseinatu, prestatu eta banatzeko gastuak, hala nola buletinak, aldizkariak, kartelak eta dibulgazioko antzeko beste edozein material edo iragarki tarteak argitalpen edo komunikabideetan, bezeroei zuzendurikoak, helburu dutenak erakunde eskatzaileak hiri merkataritza sustatzea. Ez dira onartuko barne aldizkariak edo antzekoak, ezta enpresa elkartuen arteko komunikaziorako buletinak ere.

1.4. Marketin digitala: online publizitatearekin, sare sozialekin, telefonia mugikorrarekin edo komunikaziorako tresna digitalekin lotutako ekintzen ondoriozko gastuak izanen dira diruz lagungarriak.

1.5. Animazio komertziala: Diruz lagungarriak dira merkataritza dinamizatzeko jarduketak garatzeko behar den animazio komertzialaren gastuak –a1), a2) eta a5) apartatuetan ezarritako jarduketak–, baldin eta jarduketak salmenta orduetan egiten badira, merkataritzarako kale, gune edo zonetan betiere.

Animazio komertzialak hura osatu eta indartzen duen jarduera izan behar du, merkataritza sustatzeko berariazko kanpaina baten barrenean, eta ez dira diruz lagungarriak funtsean horrelako jarduerak edo haiek bakarrik kontuan dituzten merkataritza sustatzeko kanpainak.

1.6. Merkataritza dinamizatzeko jarduerei dagozkien zuzeneko sariak, deskontuak, zozketak, opariak, sustapen opariak, edo deskontu txartelak –a1) eta a3) apartatuetan ezarritako merkataritza dinamizatzeko jarduketei dagozkienak–, eta erakusleihoak atontzeko lehiaketei dagozkien sariak. Azken kasu honetan, ez dira onartzen saltoki irabazleentzako sariak, baizik eta saltoki irabazleak hautatzeko prozesuan parte hartu duten pertsonek lortutakoak.

2. Honako gastu hauek ez dira diruz lagungarriak:

–Erakunde eskatzailearen funtzionamendurako eta mantentze lanetako gastu arruntak.

–Diruz lagungarriak diren jarduerei osorik zuzenean egotzi ezin zaien bulegoko materiala.

–Higiezinen ekipamendua, eta ekipamendu informatikoa eskuratzea.

–Langileentzako kalte-ordainak, dieta, mantenu edo garraio gastuetarako, salbu prestakuntza programetan jasotakoak.

–Higiezinak eta lokalak errentan hartzeko gastuak, salbu eta prestakuntza jardueretarako onartutakoak. Ez dira diruz lagungarriak inongo higiezin motaren amortizazioak.

–Webguneen mantentze-lanetarako gastuak, domeinua edo hosting-a berritzekoak, etab.

–Edozein programa edo aplikazio informatiko mantentzeko lanetarako gastuak, bezeroak fidelizatzeko programak, etab., salbu eta online saltzeko plataformetarako ezarritakoak.

–Dastaketei dagozkien gastuak, salbu eta merkataritza sustatzeko berariazko kanpainen sariei dagozkienean, edo gremioko ekitaldi bat gauzatzeko egindako jarduketen kasuan. Ez da inola ere dirulaguntzarik emanen gastu mota hori besterik ez duten kanpainetarako.

–Dinamizazio edo sustapen kanpainei edo beste edozein jarduketari dagozkien gastuak, baldin eta haien helburu bakarra bada jarduera ludiko edo turistikoei edo antzekoei sostengua edo laguntza ekonomikoa ematea (ekarpena dirutan, gauzatan, erosketa txarteletan edo antzeko jarduketetan), jarduera komertziala zuzenean sustatu gabe, eta saltoki elkartuen zuzeneko parte-hartzerik gabe.

–Balio erantsiaren gaineko zerga eta jokoaren gaineko zerga tasa izanen dira diruz lagungarriak, baldin eta erakunde eskatzaileak berreskuratu edo konpentsatu ezin baditu eta berarentzat kostu erreala badira. Erakundeak hainbanatze arauaren mende badaude, kostua oinarrituko da dirulaguntza eman aurretik amaitutako azken ekitaldiko behin betiko hainbanaketan. Erakunde eskatzaileak hainbanaketa hori frogatu beharko du.

3. Inbertsio diruz lagungarriak dira 5.5.1 oinarrian ezarritako jarduketak egiteko beharrezkoak direnak.

4. Diruz lagundutako jarduketen publizitate betebeharrak.

Nafarroako Gobernuaren logo ofiziala agertu beharko da diruz lagungarriak diren jarduketek sortzen dituzten publizitate eta marketin euskarrietan, poltsa, kamiseta, kartel, argitalpen, iragarki, ikastaroetako gai zerrenda, material didaktiko eta abarretan, honako aipamen honekin batera: "Nafarroako Gobernuak diruz lagundutako jarduketa".

Marka hori ez da jartzen ahalko aldez aurretik baimenik ematen ez badu Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak. Baimen hori eskatzeko, laguntzaren fitxan horretarako egonen den esteka erabiliko da, eta laguntzaren fitxako erabileraren eskuliburua beteko da markaren aplikaziorako.

Irrati iragarki, marketin digitaleko eta sare sozialetako jarduketa eta abarretan agertu beharko du "Nafarroako Gobernuak diruz lagundutako jarduketa" aipamenak.

Erreportajeen, prentsa oharren edo elkarrizketen kasuan, ez da aski izanen iragartzen duen kartela jartzea, eta espresuki aipatu beharko da Nafarroako Gobernuak jarduketa hori diruz laguntzen duela.

Market places eta fidelizazio sistemetan egindako gastuengatiko dirulaguntzen kasuan, 2023ko azaroaren 8rako plataforma digitalean txertatu behar da, eta hurrengo hiru urteetan, data horretatik aurrera, Nafarroako Gobernuaren merkataritza marka, honako aipamen honekin batera: "Nafarroako Gobernuak diruz lagundutako jarduketa".

Informazio eta komunikazio ekintzen kasuan, ez dira onartuko erakunde eskatzailearen logoa edozein sustapen materialetan sartu besterik egiten ez duten publizitate gastuak, edo iragarkiaren edukiak zuzeneko loturarik ez duenean merkataritza dinamizatzeko berariazko kanpaina batekin edo erakunde eskatzailearen jarduketa eremutik hurbileko hiri merkataritzaren sustapenarekin. Ez da inongo kasutan onartuko hesi finkoetako publizitatea, ez eta antzeko egitura eta euskarrietakoa ere.

Merkataritza sustatzeko, prestakuntzako eta komunikazioko ekintzetan, bereziki zainduko da erabiltzen diren irudi eta mezuak lagungarriak direla generoko estereotipoak gainditzeko. Bestetik, testuak idaztean zainduko da hizkera inklusiboa erabiltzen dela.

Web orrietan inbertsioak egiteko dirulaguntzen kasuan, 2023ko azaroaren 8rako eta data horretatik aurrera hurrengo hiru urteetan, Nafarroako Gobernuaren merkataritza marka txertatu behar da, honako aipamen honekin batera: "Webgune honen sorkuntza eta/edo garapena Nafarroako Gobernuak diruz lagundutako jarduera da".

7. oinarria. Dirulaguntzaren zenbatekoa.

Dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, jarraian adierazten diren portzentajeak aplikatuko dira diruz lagungarriak diren gastuen gainean, deialdian ezarritako jardueretako bakoitzean.

1. Merkataritza elkarteen egiturak sustatzeko programak.

Dirulaguntzaren ehunekoak eta gehieneko dirulaguntzak honako hauek dira:

a) ETE elkartuei zerbitzuak ematea.

Merkatarien elkarteak:

ETE elkartuen kopuruaren arabera

Dirulaguntza (%)

Gehieneko dirulaguntza erakunde
onuradun bakoitzeko

20 arte

60

4.500

21-40

5.000

41-60

5.500

61-80

6.000

80 baino gehiago

6.500

Merkatarien elkarteen batasunak

60

10.000

Kontzeptu honetarako lortutako eta ordaindutako gehieneko dirulaguntza ez da izanen merkataritza dinamizatzeko kanpainetarako eman eta ordainduko den dirulaguntzaren % 60 baino handiagoa.

b) Bezeroei zerbitzuak ematea:

Erakunde eskatzaile mota

Dirulaguntza (%)

Gehieneko dirulaguntza jarduketa bakoitzeko

Merkatarien elkarte mistoak eta gremiokoak

70

7.000

Merkatarien elkarteen batasunak

9.000

2. Merkataritza jarduketarako programak (MJP).

a) Merkataritza dinamizatzeko kanpainak antolatzea.

Honako hau da dirulaguntzaren zenbatekoa eta gehieneko dirulaguntza erakunde onuradun bakoitzeko, erakunde eskatzailea eta haren jarduketa esparruaren arabera betiere:

Erakunde eskatzaile mota

Dirulaguntza (%)

Dirulaguntza, gehienez

Eskualdez gaindiko merkatarien elkarteak

70

67.500

Eskualdeko merkatarien elkarteak

45.000

Tarteko eremuak hartzen dituzten merkatarien elkarteak

31.500

Udalerriko eta hurbileko merkatarien elkarteak (deialdiaren II. eranskineko zerrendan ageri dira)

15.000

Udal azoketako merkatarien elkarteak

27.000

Gremioko merkatarien elkarteak, 100 bazkidetik beherakoak

15.000

Gremioko merkatarien elkarteak, 100 bazkidetik gorakoak

30.000

Merkatarien elkarteen batasunak

70

70.000

Kasu espezifiko batzuetan bereziki, hauek dira dirulaguntzaren portzentajeak:

Kasu espezifikoak

Dirulaguntza (%)

Merkatarien bi elkartek edo gehiagok merkataritza sustatzeko elkarrekin antolatu eta egindako berariazko kanpainen kasuan.

75

Salmentak sustatzeko kanpaina espezifikoei dagozkien zuzeneko sariak, deskontuak, zozketak, opariak, sustapen opariak edo deskontu txartelak (a1 apartatua), erakusleihoak atontzeko lehiaketen sariak (a2 apartatua) edo fidelizazio sistemetan aplikatutako deskontuak (a3 apartatua)

60

Gremio elkarteen azokak, lehiaketak eta ekitaldiak, eta stock azokak

50

Gehieneko dirulaguntza ekitaldi bakoitzeko: 8.000

Animazio komertzialeko jarduketetan parte hartzeagatiko gastuak, baldintza hauek betetzen direnean: jarduketak ez izatea erakunde eskatzaileak edo administrazio publiko edo toki erakundeek antolatuak; kanpaina bereki bat indartu eta sendotzeko balio izatea; merkataritza ardatz nagusietan eginak izatea, eta merkataritza jarduera bat sustatzea modu argian, zuzenekoan eta egiaztatzeko modukoan

25

Kanpainetako bakoitzean, jarraian aipatzen diren elementuei dagokien gehieneko gastu diruz lagungarria ezin da izan kanpaina horretako guztizko gastu diruz lagungarrien % 60 baino handiagoa: salmentak sustatzeko kanpaina espezifikoen zuzeneko sari, deskontu, zozketa, opari, sustapen-opari, zozketa edo deskontu txartelak, baita erakusleihoak atontzeko lehiaketen sariak edo fidelizazio sistemak ere.

b) Elkartegintza sustatzea.

Honako hau da dirulaguntzaren zenbatekoa eta gehieneko dirulaguntza erakunde onuradun bakoitzeko erakunde eskatzailea zein motatakoa den:

Erakunde eskatzaile mota

Dirulaguntza (%)

Dirulaguntza, gehienez

Merkatarien elkarteak

70

3.000

Merkatarien elkarteen batasunak

5.000

3. Prestakuntza jarduerak antolatzea:

Honako hau da dirulaguntzaren zenbatekoa eta gehieneko dirulaguntza:

Jarduketa mota

Dirulaguntza (%)

Gehieneko dirulaguntza jarduketa bakoitzeko

Jardunaldi teknikoa, biltzarra edo mintegi monografikoa

70

3.000

Prestakuntza espezializatuko ikastaroak

4.000

4. Online saltzeko plataforma teknologikoak bultzatzeko programak.

Honako hau da dirulaguntzaren zenbatekoa eta gehieneko dirulaguntza erakunde onuradun bakoitzeko:

Gastu mota

Dirulaguntza (%)

Dirulaguntza, gehienez

Komunikazio gastuak eta sustapenekoak

70

"Informazioko, komunikazioko eta marketin digitaleko ekintzak (a4)" delakoaren barruan sartuta daude

Market place deritzenen funtzionamendurako gastuak

70

5.000

5. Webguneak sortu eta garatzeko inbertsioak.

Honako hau da dirulaguntzaren zenbatekoa eta gehieneko dirulaguntza erakunde onuradun bakoitzeko:

Inbertsio mota

Dirulaguntza (%)

Dirulaguntza, gehienez

Webguneak ezartzea/eguneratzea

70

3.000

8. oinarria. Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

1. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Eskabideak aurkezteko modua.

Eskabideak telematikoki aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko tramiteen katalogoko fitxa erabiliz: https://www.navarra.es/eu/merkataritza-eta-artisautza/laguntzak-eta-diru-laguntzak (hemendik aitzina laguntzaren fitxa); fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da.

Eskabidea aurrez aurre aurkezten bada, interesdunari eskatuko zaio zuzentzeko eta baliabide telematikoen bidez aurkezteko. Horretarako, zuzenketa egin zen eguna hartuko da eskabidearen aurkezpen eguntzat.

3. Eskabideak laguntzaren fitxan ageri den inprimakia erabiliz eginen dira, eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiari zuzenduta.

4. Laguntzak eskatzeko behar diren agiriak.

Eskaneatuta aurkeztu behar dira, behar bezala identifikatuta eta bereizita. Agiri hauek aurkeztu behar dira:

4.1. Erakunde eskatzailearen gaineko dokumentazioa.

Eskabide inprimakian honako adierazpen hauek daude:

a) Erantzukizunpeko adierazpen bat, frogatzeko betetzen direla 4.1 oinarrian eskatutako betebehar orokorrak.

b) Erantzukizunpeko adierazpen bat, jasotako beste dirulaguntza batzuei eta de minimis laguntzei buruzkoa (13. oinarrian aipatzen dira).

c) Erantzukizunpeko adierazpen bat, deialdian aurkeztutako jarduketei aplikatzen zaien BEZaren gainekoa. Hartan adieraziko da ea eskatzaileak BEZa berreskuratzen edo konpentsatzen ahal duen. Gainera, hainbanaketa eginez gero, inguruabar hori frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da.

d) Erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena betetzen duela 4.2 oinarrian aurreikusitako erregistroren batean inskribatuta edo inskripzioa erregularizatzeko tramiteetan egoteko baldintza.

Horrez gain, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

e) Transferentzia bidez kobratzeko eskabidea, Ekonomia eta Ogasun Departamentura zuzendua (Diruzaintza Atala), soilik bete behar dena entitate eskatzaileak lehenbizikoz kobratzen dituenean laguntzak, edo abonatzeko kontua aldatu nahi izanez gero.

f) Nortasuna egiaztatzen duten agiriak: merkatarien taldeak sustatu eta kudeatzeko dirulaguntzen deialdira lehen aldiz aurkezten diren erakundeen kasuan, beren nortasuna frogatu beharko dute, gaurkotutako estatutuen kopia aurkeztuz.

g) Akta liburuaren kopia, behar bezala sinatua edo eginbidetua, non adieraziko baita batzarrak edo organo baliokideak honako dokumentu hauek onetsi dituela:

–Aurreko urteko aurrekontuaren likidazioa.

–Kasuan kasuko ekitaldiko aurrekontua.

–Dirulaguntzaren xede den jarduketen plana.

h) Aurreko urteko aurrekontuaren likidazioa.

i) Aurtengo aurrekontua.

j) ETE elkartu bakoitzeko ezarritako kuotak.

k) Berariazko baldintzak betetzen direla frogatzeko, erakunde eskatzailea nolakoa den, honako hau aurkeztuko da:

–Merkatarien elkarteen kasuan (mistoak edo ez): eskabidea aurkezteko datan elkartean dauden enpresa txiki eta ertain guztien zerrenda gaurkotua, ordenatuak jarduera ekonomikoen gaineko zergaren epigrafearen arabera.

–Merkatarien elkarteen batasunen kasuan: batasuna osatzen duten elkarte guztien zerrenda gaurkotua (eskabidea aurkezten den egunean), elkarte motaren arabera ordenatuak (gremiokoa edo zonakoa).

Aipatutako zerrendak aurkeztuko dira laguntzaren fitxaren ereduen arabera.

4.2. Jarduketa diruz lagungarriei buruzko dokumentazioa.

4.2.1. Merkataritza elkarteen egiturak sustatzeko programak:

ETE elkartuei ohiko zerbitzuak emateko laguntzarako eskatzen bada dirulaguntza.

–Enpresak berak edo erakunde eskatzaileak kontratatutako profesional batek egindako edo egin asmo diren jarduketa guztien deskripzio-memoria, 5.1.a.1) oinarrian adierazitako atazei dagokienez; informazioa emanen da aipatu zerrendan ageri diren baina egin ez diren jarduerei buruz, edo zerrendan jaso ez diren baina gauzatu diren jarduerei buruz, baldin eta balio erantsia ekartzen badiete erakundearen kudeaketa eta administrazio atazei.

–Zerbitzua ematen duen enpresaren edo profesionalaren identifikazioa.

–Kontratazio horren kostua deialdian ezarritako aldi diruz lagungarrirako, laguntzaren fitxan eskuragarri dagoen ereduaren arabera aurkeztuko dena.

–Ataza horietarako enpresa edo profesional espezializatuak kontratatzen badira: erakunde eskatzailearen eta enpresa edo profesional horien artean formalizatutako kontratuen kopia.

–Lan horiek langile propioekin edo kudeatzaileekin egiten baditu: erantzukizunpeko adierazpena, zehaztuta lanaldiaren zer portzentaje den eta lan horiek dakarten gastua.

4.2.2. Merkataritza jarduketarako programak (MJP):

a) Merkataritza jarduketarako programaren jarduketa plana, non deskripzio-memoria bat izanen baita, honako hauei buruz: diruz lagungarriak diren gastuen aldian egin diren eta exekutatzekoak diren jarduera guztiak, exekuzio egoera, egutegia eta kostua eta aurreikusita dagoen finantzazioa, programan diruz lagungarria den gastu bakoitzeko.

b) Zerrenda bat, merkataritza jarduketarako programaren jarduketa planean aurreikusita dauden jarduera guztien laburpena jasotzen duena; deialdiaren fitxan dagoen ereduari jarraikiz aurkeztuko da.

c) Merkataritza sustatzeko jarduera eta kanpaina berariazko bakoitzerako, bai egindakoetarako bai aurreikusietarako, dirulaguntza eskabidearen xede badira eta erakunde eskatzaileak antolatu eta sustatu baditu, memoria xehakatu bat aurkeztuko da, eta honako atal hauei buruzko informazioa izanen du:

–Jardueraren izena.

–Jardueraren deskribapena.

–Jardueraren helburuak.

–Jarduera gauzatzeko datak eta zer egoeratan dagoen.

–Gastuen deskribapen xehakatua.

–Diru-sarreren deskribapen xehakatua.

–Parte hartzeko oinarriak, hala badagokio.

–Kanpainak batera antolatzea eta exekutatzea: jarduketak zenbait merkatari elkarteren artean batera egitekoak badira edo egin badira, horren berri eman beharko da, eta argi zehaztuko da zer lan eginen edo egin dituen elkarte bakoitzak, eta zer gastu eta diru-sarrera izanen diren kanpainaren ondorioz, eta, bestetik, haietatik zer parte dagokion elkarte bakoitzari.

4.2.3. Prestakuntza jarduerak antolatzeko programak.

a) Laguntzaren xedeko prestakuntza plana, honako hauek adierazita: gastu diruz lagungarrien aldian egin diren eta egitekoak diren prestakuntza jarduera guztien laburpena, jardueren exekuzio egoera, egutegia, jarduera bakoitzaren gastu eta diru-sarrerak, eta prestakuntza plan osoaren gastu eta diru-sarrerak.

b) Memoria xehakatu bat egindako edo aurreikusitako prestakuntza jarduera bakoitzeko, non atal hauek izanen baitira:

–Prestakuntza ekintzaren izena.

–Programa, deskribapena, edukiak eta helburuak.

–Iraupena.

–Bertaratutako kideen kopurua.

–Irakasleak, hizlariak eta koordinatzaileak, eta haien lanbide kualifikazioa.

–Jarduera gauzatzeko behar diren baliabide materialak edo tresna teknologikoak.

–Gastuen deskribapen xehakatua.

–Diru-sarreren deskribapen xehakatua.

4.2.4. Online saltzeko plataforma teknologikoak bultzatzeko programak.

–Proiektuaren memoria, honako hau zehaztuko duena: lortu beharreko helburuak, parte-hartze maila, atxikita dauden establezimenduen zerrenda, oraingo eta etorkizuneko eragina, ondorengo kudeaketaren aurreikuspena eta dirulaguntzaren xedeko jarduketen azalpen zehatza.

–Aurrekontua, diru-sarreren eta gastuen deskribapen zehatzarekin, laguntzaren fitxan dagoen ereduaren arabera aurkeztuko dena.

–Epe labur eta ertainean jarduteko kronograma, eta finantzaketa koadroa.

4.2.4. Webguneak sortu eta garatzeko inbertsioak.

–Inbertsio proiektuaren memoria, lortu beharreko helburuak eta egin beharreko jarduketen deskribapen zehatza.

–Inbertsioen aurrekontuak eta horien zerrenda zehatza, laguntzaren fitxan dagoen ereduaren arabera aurkeztuko dena.

4.3. Beste agiri batzuk.

Gastu diruz lagungarriaren zenbatekoa 12.000 eurotik gorakoa bada (aholkularitzako edo laguntza teknikoko enpresek ekipamendu ondasunen hornidura edo zerbitzu-emate bat egiten duten kasuetan), eskatzaileak frogatu egin beharko du hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraituz aukeratu dela. Horretarako, gutxienez hiru eskaintza aurkeztu eta aukeratutako eskaintza hautatu izana justifikatu beharko du eskabide inprimakiko "Hornitzailea aukeratzeko justifikazioa" atalean.

Eskatzaileak ez dira beharturik egonen hiru eskaintzak aurkeztera, baldin eta gastu edo inbertsio diruz lagungarrien ezaugarri bereziengatik merkatuan behar adina hornitzaile edo zerbitzu-emaile ez badaude edo dirulaguntza eskatu baino lehen egin bada gastua. Edonola ere, alderdi horiek aipatutako inprimakian frogatu beharko dira.

Eskaintza merkeena hautatzen ez bada, eta, laguntza kudeatzen duen organoaren ustez, justifikazioa nahikoa ez bada, eskaintza merkeenaren zenbatekoa baizik ez da diruz lagunduko.

5. Eskabideak betebehar horiek betetzen ez baditu edo osorik ez badago, eskatzaileari eskatuko zaio 10 egun balioduneko epean zuzentzeko, eta ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, eskabidea bertan behera uzten duela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

9. oinarria. Laguntzak emateko prozedura.

1. Laguntzak kudeatzen dituen organoak eskabideak ebaluatuko ditu, eta, hurrengo puntuan adierazitakoari jarraikiz, organo eskudunari ebazpen proposamena igorriko dio, non adieraziko baita onuradunek betetzen dituztela dirulaguntza lortzeko betebehar guztiak. Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzua da dirulaguntzak emateko prozedura antolatzeko eta instruitzeko kudeaketa organo eskuduna.

2. Azkenean onartzen diren eskabideei dagokien dirulaguntza honela zehaztuko da:

a) Diruz lagungarria diren jarduerei dagokien dirulaguntza kalkulatzeko, 7. oinarrian ezarritako gehieneko ehunekoak eta zenbatekoak –deialdiaren ondoriozko konpromisoak egotzi beharreko aurrekontu partida bakoitzarekin finantzatu beharrekoak– hartuko dira kontuan.

b) Aurrekontuko bi partidetako bakoitzean, aurrekontu erabilgarria aurreko puntuaren arabera eman behar diren dirulaguntzen zenbatekoa baino txikiagoa bada, hainbanaketa orokorra eginen da.

Hori kalkulatzeko, dagokion partidan baimendutako gastuaren zenbatekoa a) apartatuan adierazitako dirulaguntzaren zenbatekoarekin zatituko da.

3. Dirulaguntzak emateari buruz ebazteko eskumena Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiari dagokio.

Ebazpenean honako hauek jasoko dira gutxienez:

a) Entitate onuradunen zerrenda, jarduketa bakoitzeko, eta laguntzaren zenbatekoa.

b) Ezetsi beharreko eskabideen zerrenda, arrazoiak emanda.

4. Ebazpena gehienez ere hiru hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Ezarritako gehieneko epea bukatzen bada berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi gabe, eskabideak administrazio isiltasunez ezetsi direla ulertzen ahalko da. Hala ere, organo eskuduna behartua dago laguntzak eman edo ukatzeko berariazko ebazpena eman eta jakinaraztera, oinarri hauetan xedatutakoari jarraikiz.

Dirulaguntzak emateko edo ukatzeko ebazpenen aurka, berariazkoak izan edo presuntziozkoak, entitate eskatzaileek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendurik eta administrazio prozedura erkideari buruzko legerian xedatutakoari jarraikiz.

10. oinarria. Jarduketen justifikazioa.

1. Justifikazioa aurkezteko epea.

Egindako jardueren frogagiriak epe hauetan aurkeztuko dira:

a) Lehenengo justifikazioa: 2022ko azaroaren 1etik 2023ko ekainaren 30era bitartean (biak barne) gauzatu, ordaindu eta amaitutako jarduerak 2023ko abuztuaren 1era arte aurkeztuko dira (egun hori barne).

b) Bigarren justifikazioa: 2023ko uztailaren 1etik 2023ko urriaren 31ra bitartean (biak barne) egindako jarduerak 2023ko azaroaren 8ra arte aurkeztuko dira (egun hori barne).

c) Gizarte aseguruei eta PFEZa dela bide egindako atxikipenei dagozkien ordainketak –2023ko urrikoak biak– 2024ko otsailaren 10era arte aurkezten ahalko dira, egun hori barne.

2. Justifikazioa aurkezteko modua.

Justifikazioa telematika bidez aurkeztuko da, 8.2 oinarri arautzailean adierazitako moduan, laguntzaren fitxan eskuratzen ahal den justifikaziorako berariazko inprimakia erabiliz, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiari zuzenduta.

Justifikazioa egiteko, laguntzaren fitxa erabiliko da; fitxa horretan esteka bat izanen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren dirulaguntzen justifikaziorako erregistrora joateko.

3. Egindako jarduketak frogatzeko dokumentazioa.

Dokumentazioa eskaneaturik aurkeztu behar da, agiri bereizietan eta behar bezala identifikaturik. Hauxe da:

a) Azken memoria, egindako jarduera guztiak zehatz-mehatz deskribatzen dituena.

Elkarteko lehendakariak edo idazkariak sinatu behar ditu gauzatze memoriak; hark balioztatuko ditu eta ontzat emanen ditu egindako jarduketak.

b) Aurkezten diren fakturen zerrenda zehatza eta sailkatua, fakturak dataren arabera ordenatuta eta zenbakituta, eta datu hauek adierazita: fakturatutako gastuaren edo inbertsioaren kontzeptua, hornitzailearen identifikazioa eta IFZ edo IFK zenbakia, fakturaren zenbakia, igorpen eguna, BEZik gabeko zenbatekoa, guztira ordaindutakoa eta ordaintzeko eguna eta modua, zerbitzuen katalogoko fitxan eskura dagoen ereduari jarraituz.

c) Egindako gastuei edo inbertsioei dagozkien fakturen kopia; fakturazio betebeharrak arautzen dituen Erregelamenduan ezarritakoaren araberakoak izanen dira fakturak, eta, betiere, dirulaguntzaren erakunde onuradunaren izenean jaulki beharko dira; ondorio horietarako, ordainagiriak ez dira onartuko.

d) Bankuko egiaztagiriak, fakturak ordaindu direla frogatzen dutenak.

Ordainketa honako hauen bidez eginen da: banku transferentzia, bankuaren ordainagiria edo erakunde onuradunaren kreditu edo zordunketa txartela. Faktura bakoitza bere ordainketa agiriari lotua egonen da, eta faktura guztiak behar bezala ordenatuak aurkeztuko dira.

Eskudirutan ordaintzea onartuko da, baldin eta hornitzaileak sinatu eta zigilatutako hartu-agiri bat aurkezten badu erakunde onuradunak, non fakturaren zenbakia, ordainketa eta data zehaztuko baitira (sinaduraren azpian, sinatzailearen izena eta Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia jarriko dira), edo hornitzailearen banku-kontu batean egindako eskudiruzko sarrera justifikatzen bada.

Eragiketaren batean parte hartzen duten alderdietako bat enpresaburu edo profesional gisa ari bada eta hango gastuak eskudirutan ordaindu badira, gastu horiek ez dira inoiz kontuan hartuko 1.000 eurokoak edo hortik gorakoak badira, edo balio bera badute atzerriko moneta batean, urriaren 29ko 7/2012 Legean ezarritakoari jarraituz (lege hori Tributu eta aurrekontu arloko araudia aldatzeari eta iruzurra prebenitzeko eta haren aurka borrokatzeko jarduketak indartzeko araudi finantzarioa egokitzeari buruzkoa da).

e) Adierazpen bat, dirulaguntzaren xedeko jardueren finantzaketari buruzkoa: dirulaguntza honetaz aparte jarduketak finantzatu dituzten funtsen zenbatekoa, jatorria eta aplikazioa adierazi behar dira; hona hemen funts horien zenbait adibide: funts berekiak, bestelako baliabideak, derramak, kuotak, kuoten itzulketak, parte hartzen duten elkartekideei egotzitako funtsak, bestelako dirulaguntzak edo diruz lagundutako jarduketak edo babesletzek sortutako diru-sarrerak. Adierazpen hori justifikazio inprimakian bertan eginen da.

f) Merkataritza jarduketarako programako ekintzak (PAC) justifikatzeko kasuan.

Merkataritza sustatzeko berariazko kanpainak:

–Erosketak egiten edo zerbitzuak kontratatzen bazaizkie saltoki elkartuei, horiek emandako fakturetan zehazki adierazi beharko da zer kanpainari dagozkion eta erositako produktuen edo kontratatutako zerbitzuen xehetasuna.

–Diruz lagundutako ekintza bakoitzari lotutako sustapen, publizitate eta komunikazio material guztien kopia bat: iragarkiak, irratiko iragarkiak, webguneetan sartutako informazioaren estekak eta antzekoak, eta, oro har, egindako material edo komunikazio guztien erakusgarri bat.

–Publizitatea helburu duten zozketak dituzten kanpainetan, baldin zerga-oinarria 1.800 eurotik gorakoa bada: jokoaren gaineko zerga tasa likidatzeko eskabidearen kopia, baita tasa horren ordainketa-gutunaren kopia ere.

–Publizitate helburua duten zozketak dituzten kanpainetan, baldin zerga-oinarria 1.800 eurotik beherakoa bada: jokoaren gaineko tasa ordaintzetik salbuesteko eskabidearen kopia.

–Diruz lagungarriak diren kontzeptuei dagozkien zerbitzuak ez dituenean zuzenean kontratatu erakunde eskatzaileak berak, baizik eta agentzia antolatzaile baten bitartez kontratatu baditu, agentzia horrek kontzeptu horiengatik jasotako fakturak eta ordainketaren frogagiriak.

–Fidelizazio sistemen bidez egindako sustapen kanpainen kasuan, sistema ustiatzeari buruzko txostena, honako hauek adierazita justifikazio aldiari dagokionez: sistemari atxikitako saltokien kopurua, bezero kopurua, egindako eragiketen kopurua, salmenten zifra, egindako sustapenak, trukatutako puntuak, eta abar; gainera, aurkeztu den azken justifikazio aldiarekin konparatuko da.

–Erakunde onuradunak sustatutako argitalpenak (aldizkariak, informazio buletinak, saltokien planoak eta abar) prestatu diren kasuan, ale bat aurkeztuko da argitalpen bakoitzeko.

–Idatzizko hedabideetan egiten diren publizitate iragarkietan, azalaren eta argitaratutako iragarkiaren kopia aurkeztuko dira.

–Informazio, komunikazio eta marketin digitaleko ekintzarik egiten bada, horretarako diseinatutako komunikazio eta publizitate planaren kopia bat, baita baliabideen planarena, pantaila argazkiena eta abarrena ere.

g) ETE elkartuei zerbitzuak ematearen kontzeptuan egindako jarduketak justifikatuz gero, zerbitzuak bertako langileekin edo kudeatzaileen bidez egin badira:

Nominak eta gizarte segurantzako kotizazio dokumentuak (langileen izen zerrenda eta kotizazio likidazioen zerrenda).

h) Jarduketaren bat justifikatzen bada bezeroei zerbitzuak emateagatik:

Parte hartu duten saltokien zerrenda eta aurkeztutako gastuaren zenbatekoa, merkatariei egozten zaiena jarduketa hori dela eta.

Merkataritza zonaren irisgarritasuna:

–Zerrenda xehatua, besteak beste honako datu hauek jasoko dituena: zerbitzua ematen duen enpresa (saltokietarako zerbitzua soilik), bezeroak merkataritza zonara eramateagatik egunero jaulkitzen diren tiketak, ibilbideak eta maiztasuna.

–Saltoki bakoitzak hilean trukatu eta ordaindutako garraio tiketen zerrenda. Aipatutako tiketak gorde egin behar dira, zerbitzu kudeatzaileak eskatzen ahalko baititu, ausaz eta noiznahi.

–"Merkataritza zonaren irisgarritasuna" izeneko kontzeptuaren azkeneko justifikazioan, zerbitzu horren erabiltzaileak saltoki elkartuen bezero bihurtzeari buruzko konbertsio tasa agertu behar da, honako hauen gaineko balorazioekin batera: aurreikusitako helburuak, lortutako emaitzak, zerbitzua mantentzearen merkataritza interesa eta hori ekonomikoki bideragarri egiteko baldintzak, inguruabarrak edo aurreikusitako finantzaketa.

Bezeroentzako aparkalekua:

Eremu urdinean aparkatzeko txanponak banatu dituzten establezimenduen zerrenda (saltoki besterik ez diren establezimenduak), hilerokoa, edo, kasua bada, dendek bezeroei hilean egindako ordainketen zerrenda.

Saltoki horietan erostearen ordainean txanpon urdinak ematea sortu zuten erosketa tiket eta faktura guztiak gorde behar ditu erakunde onuradunak.

Saltoki horietan erostearen ordainean aparkalekua ordaintzea sortu zuten erosketa tiket eta faktura guztiak gorde behar ditu erakunde onuradunak.

Bi kasuotan, zerbitzu kudeatzaileak erosketa tiketak eta fakturak eskatzen ahalko ditu, ausaz eta noiznahi.

Erosketa etxera eramateko zerbitzua:

Erakunde onuraduna osatzen duten establezimenduek (saltoki besterik ez diren establezimenduak) hilean egindako eramateen zerrenda.

i) Jarduketaren bat justifikatzen bada prestakuntza jarduerak antolatzeagatik:

–Egindako prestakuntza jarduera bakoitzaren gauzatze memoria eta ebaluazioa.

–Parte-hartzaileei emandako ikasmaterialaren kopia bat.

–Diruz lagundutako ekintza bakoitzarekin lotura duen sustapeneko, publizitateko eta komunikazioko material guztiaren ale bat, irrati iragarkiak, bestelako iragarkiak, webguneetan txertatuta dagoen informaziorako loturak, eta antzekoak.

–Jardunaldi teknikoen, kongresuen edo mintegi monografikoen kasuan: bertaratutakoen zerrenda, adierazita zein elkarte, enpresa edo erakunderen ordezkari edo parte diren.

–Ikastaroen kasuan, parte-hartzaileen zerrenda, laguntzaren fitxako ereduaren araberakoa.

j) Webguneak garatzeko inbertsioen kasuan, dirulaguntzaren xede diren jarduketak egin aurreko eta ondorengo konparazio memoria, eraginkortasun mailari, irisgarritasunari, funtzionalitateei eta abarri dagokienez, ezarritako hobekuntzen irismena argi eta zehatz adierazita.

k) Hala badagokio, dagokion administrazioan aurkeztu izanaren frogagiriaren kopia, dagokion erregistroan inskripzioa erregularizatzeko tramitea hasi dela egiaztatzeko, 4.2 oinarriko baldintza betetzen dela egiaztatze aldera.

11. oinarria. Dirulaguntza ordaintzea.

Frogagiriak aztertuta, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak ordainketa egiteko ebazpenaren proposamena igorriko du Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusira, eta txosten bat gehituko zaio, frogatzen duena erakunde onuradunek betetzen dituztela dirulaguntza kobratzeko eskubidea ematen duten betebehar guztiak.

Aurreko oinarrian azaldutakoarekin bat etorriz frogagiriak aurkeztu, aztertu eta onartu ondoren emanen dira dirulaguntza ordaintzeko ebazpenak, justifikatzeko ezarritako bi epeetako bakoitzeko jarduketei dagozkienak, aurreko oinarri arautzailean ezarritakoari jarraikiz.

Laguntza ordaintzeko ebazpenak 2023ko abenduaren 31 baino lehenago emanen dira.

12. oinarria. Onuradunen betebeharrak eta horiek ez betetzearen ondorioak.

1. Dirulaguntzen onuradun diren erakundeek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntza eman dela jakinarazten denetik hasita hilabeteko epean, telematikoki aurkeztea erakunde onuradunen gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena, laguntzaren fitxan eskura dagoen ereduaren araberakoa. Adierazpen hori beti aurkeztu behar da, gardentasun betebeharra izan (Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3.c) artikuluko baldintzak betetzeagatik) edo ez izan (kasu horretan, inguruabar hori adieraziko da adierazpenean).

b) Diruz laguntzen diren jarduketak oinarri hauetan ezarritako epeetan egin eta justifikatzea.

c) Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari jakinaraztea, horren berri izaten den unetik eta, nolanahi ere, 2023ko irailaren 1era arte, egun hori barne:

–Emandako dirulaguntzari uko egitea, baldin eta diruz lagundutako jardueraren bat ez bada aurreikusitako exekuzio aldian eginen, eta aurreikusitako gauzatze data baino lehen jakinarazi beharko da.

–Dirulaguntza jaso duten jarduketen beheranzko aldaketak, baldin eta azken gauzatze maila %75ekoa edo txikiagoa izanen dela aurreikusten bada.

d) Diruz lagundutako ekintzetan egin nahi diren funtsezko aldaketen berri ematea Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari, haiek gauzatu baino lehen. Zerbitzu horrek baimendu beharko du edozein aldaketa garrantzitsu, eta eskatzen zaizkion aldaketak baimenduko ditu, baldin eta behar bezala justifikatuta badaude eta bermatzen bada betetzen direla bai dirulaguntzaren xedea, bai diruz laguntzen diren ekintzen helburuak.

Salbuespen gisa, merkataritza sustatzeko berariazko kanpaina bat egitea onartzen ahalko da dirulaguntzaren xede izan den beste baten ordez, aldez aurretik ematen bazaio aldaketa horren berri Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari, horrexek egiaztatuko baitu ea kanpaina berriak betetzen dituen eskatzen diren beharkizunak eta deialdiaren xedea, eta, zein den kasua, aldaketa onartuko du.

Nolanahi ere, diruz lagundutako jarduketak gauzatzean, amaierako zenbatekoetan gertatzen diren desbideratzeak onartuko dira baldin eta dagozkien gauzatze memorietan arrazoituz frogatzen badira eta deialdiaren helburuak betetzen direla bermatzen bada.

e) Agerian jartzea, behar den bezala, dirulaguntza jaso dela, 6. oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

f) Ez da erabiliko emakumeak diskriminatzen duen irudirik jarduketetan, publizitate euskarrietan eta diruz lagundutako jarduerak zabaltzeko materialetan; emakumeen eta gizonen berdintasuna eta rolen pluraltasuna sustatuko da, eta hizkera inklusiboa erabiliko da. Halaber, hizkera sexista erabiltzea saihestuko da diruz lagundutako jardueraren gainean prestatzen den dokumentazio guztian.

g) Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarririko betebehar orokorrak betetzea.

2. Oinarri hauetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezean, onartutako dirulaguntza jasotzeko eskubidea galtzen ahalko da, edo, hala badagokio, diru hori itzuli beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Halaber, aurreko betebeharretako bat partzialki betetzen ez bada, ordaindu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa berriz doitzen ahalko da, proportzionaltasun printzipioa aplikatuta, edo, kasua bada, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da.

Laburbilduz, betebehar hauek:

a) Gardentasun betebeharra duten onuradunek eskatutako informazioa aurkezteko betebeharrari dagokionez:

–Onuradunak informazioa emateko betebehar hori betetzen ez badu, ez zaio onartutako dirulaguntza ordainduko, eta dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu duela deklaratuko da.

–Informazioa epez kanpo aurkezten badu, eta, betiere, 2023ko azaroaren 8a baino lehen aurkezten badu (egun hori barne), %5 murriztuko da ordaindu beharreko dirulaguntza, eta, aurkeztu ezean, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu duela deklaratuko da.

b) Bigarren justifikazio epea justifikatzeko dokumentazioa 2023ko azaroaren 16ra arte aurkezten bada (egun hori barne), aldi horretan ordaindu beharreko dirulaguntza %5 murriztuko da, eta, egun horri baino geroago aurkezten bada, aldi horri dagokion dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

c) Dirulaguntzaren azken ordainketa egin ondoren, egiaztatu eginen da diruz lagundutako jarduketak exekutatzen ote diren aurreikusitako eta eskatutako prezioan baino merkeago, edo diruz lagungarriak ez badira dirulaguntzaren xedekoak ez izateagatik, eta murrizketa hauek eginen dira:

–Exekuzioa diruz lagundutako jarduketen %50etik %75era bitartekoa bada, azken dirulaguntza %50 murriztuko da.

–Diruz lagundutako jarduketen %50etik beherako prezioan exekutatzen bada, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da.

Dirulaguntzaren xedeko jarduketaren bat ez dela exekutatuko edo jarduketak diruz lagundutakoa baino zenbateko txikiagoarekin exekutatuko dela jakinarazteko komunikazioa aurkezten bada, oinarri arautzaile honen 1.c) apartatuan adierazi bezala, jarduketa horiek ez dira kontuan hartuko exekuzio maila zehaztearen ondorioetarako.

Salbuespen gisa, 1.c) apartatuan adierazitako jakinarazpena ezarritako epeetatik kanpo aurkeztea onartzen ahalko da, prestakuntza jarduerak antolatzeko programaren kasuan, baldin eta jakinarazpena atzeratzea ez bada erakunde onuradunaren erantzukizuna, eta erakunde onuradunak arrazoitu eta justifikatu egin beharko ditu inguruabar horiek, hala badagokio, deialdia kudeatzen duen organoak onar dezan.

Exekuzio maila zehazteko, diruz lagundutako gastuaren zenbatekoa eta 2023ko azaroaren 8ra arte onartutako gastu justifikatuaren zenbatekoa alderatuko dira. Exekuzio maila bereiz aplikatuko da diruz lagundutako programa bakoitzean.

d) Publizitatearen eta marketinaren euskarri, iragarki, irrati iragarki, kartel, argitalpen eta abarretan ez badira betetzen diruz lagundutako jarduketen publizitateari buruzko betebeharrak, komunikazio euskarri horietarako gastutik ez da batere onartuko. Betebehar hori partzialki ez betetzeak euskarri horri dagokion dirulaguntzaren ordainketa %5 murriztea ekarriko du.

e) Kanpaina edo jarduketa batean ez bada aipatzen Nafarroako Gobernuaren laguntza duela, 6. oinarrian ezarritako publizitateari buruzko betebeharra ez dela bete ulertuko da, eta ez da onartuko kanpaina edo jarduketa horri dagokion gastua, edo, bidezko bada, galduko da kanpaina edo jarduketa horretarako onetsitako dirulaguntza ordaintzeko eskubidea.

f) 2023ko azaroaren 8rako (egun hori barne) gutxienez ere 50 establezimendu atxikitzeko betebeharra betetzen ez bada, soil-soilik online saltzeko plataformen kasuan (market place), baldin eta lehen aldiz jasotzen badute dirulaguntza market place deritzenak abiarazteko kontzeptuagatiko gastuengatik, dagokion ordainketa murriztuko da, kontzeptu horrengatik emandako dirulaguntzaren %50, edo, hala badagokio, kontzeptu horrengatik emandako dirulaguntzaren %50 itzuli beharko da, berandutze-interesekin batera.

g) 4. oinarri arautzailearen 2. zenbakian adierazitako erregistroetako batean inskripzioa 2023ko azaroaren 8rako (egun hori barne) erregularizatzeko izapideak hasi izanaren betebeharra ez betetzeak emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galtzea ekarriko du, eta, hala badagokio, ordaindutako dirulaguntza eta berandutze-interesak itzultzea.

13. oinarria. Dirulaguntzaren bateragarritasuna eta "de minimis" laguntzen izaera.

1. Dirulaguntza hauek bateraezinak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta beste administrazio publiko batzuek jarduketa berberetarako ematen dituzten beste edozein dirulaguntzarekin.

2. Deialdi honetako dirulaguntzak "de minimis" laguntzak dira, Batzordeak 2013ko abenduaren 18an emandako 1407/2013 (EB) Erregelamenduan xedatutakoarekin bat (Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak "de minimis" laguntzei aplikatzeko moduari buruzko Erregelamendua, 2013ko 352.L Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratua). Salbuespen dira merkataritza jarduketarako programentzat aurreikusitako dirulaguntzak, baldin eta irabazi-asmorik gabeko elkarteek edo merkatarien elkarteen batasunek egiten badituzte programa horiek.

Erregelamendu horrekin bat, enpresa bakar bati hiru zerga ekitaldiko edozein alditan emandako "de minimis" laguntza guztien batura ezin da 200.000 eurotik gorakoa izan. Aipatutako erregelamenduaren 2.2 artikuluan ezarrita dago enpresa bakarraren definizioa.

Horretarako, interesdunek kasuan kasuko zerga ekitaldian eta aurreko bi zerga ekitaldietan hartutako bestelako "de minimis" laguntzak aitortu beharko dituzte eskabide inprimakian.

14. oinarria. Emandako dirulaguntzak jakitera ematea.

Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak Ogasuneko Ministerioaren Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren bitartez (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), honako hauek adierazita: deialdia, laguntza zein aurrekontu kredituri dagokion, onuradunak eta emandako diru kopurua.

Halaber, laguntzaren fitxan argitaratuko dira deialdi honen emaitzak.

15. oinarria. Oinarri arautzaile hauen aurkako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute interesdunek, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari aurkeztuta, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

II. ERANSKINA

Udal eremuko eta hurbileko zonako programak

Antsoain.

Agoitz.

Azagra.

Barañain.

Iruñeko auzoak.

Tuterako auzoak.

Baztan.

Beriain.

Berriobeiti.

Berriozar.

Burlata.

Bera.

Caparroso.

Zarrakaztelu.

Cascante.

Castejón.

Cintruenigo.

Zizur.

Corella.

Cortes.

Doneztebe.

Eguesibar.

Etxarri Aranatz.

Uharte.

Irurtzun.

Leitza.

Lekunberri.

Lesaka.

Lodosa.

Los Arcos.

Irunberri.

Mendabia.

Milagro.

Murchante.

Noain (Elortzibar).

Erriberri.

Orkoien.

Azkoien.

Gares.

Ribaforada.

San Adrián.

Viana.

Atarrabia.

Zizur Nagusia

Iragarkiaren kodea: F2304300