64. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena Artatzako UE 5 unitatean, 9. poligonoko 730. lurzatian. Hasierako onespena

2023ko martxoaren 1eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zen kudeaketako hirigintza-hitzarmen bat, eskudirutan konpentsatzeko aprobetxamenduaren %10aren lagapena, Artatzako 9. poligonoko 730. lurzatian. Hitzarmena egin zen Ameskoabarreneko Udalaren eta Artatzako Kontzejuaren artean.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, Udalak behin betiko onetsi baino lehen; hori guztia, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Ameskoabarrenean, 2023ko martxoaren 10ean.–Alkatea, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L2304202