64. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdiak, 12 izangai-zerrenda -6 prestakuntzarako, eta beste 6 aldi baterako kontratazioetarako- hautaproben bidez osatzeko, hiri kontserbazioko ofizial ikuskatzaileen eta hiri kontserbazioko arduradunaren lanpostuetan aritze aldera

Iruñeko Udalak, Giza Baliabideetako zuzendaritzak 2023ko martxoaren 14an emandako ebazpenaren bidez, honako ebazpen hau eman zuen:

Deialdiak, 12 izangai-zerrenda -6 prestakuntzarako, eta beste 6 aldi baterako kontratazioetarako- hautaproben bidez osatzeko, hiri kontserbazioko ofizial ikuskatzaileen eta hiri kontserbazioko arduradunaren lanpostuetan aritze aldera, Iruñeko Udalean eta haren erakunde autonomoetan gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.

Honako zerrenda hauek osatuko dira:

1.–Hiri-kontserbazioko ofizial ikuskatzailea (argiteria).

2.–Hiri-kontserbazioko ofizial ikuskatzailea (obrak/bide publikoa)

3.–Hiri-kontserbazioko ofizial ikuskatzailea (hiri-altzariak).

4.–Hiri-kontserbazioko ofizial ikuskatzailea (garbiketa publikoa).

5.–Hiri-kontserbazioko ofizial ikuskatzailea (berdeguneak). Hiri-kontserbazioko arduraduna.

6.–Hiri-kontserbazioko ofizial ikuskatzailea (eraikin orokorrak).

Zerrenda bakoitzak hautapen-prozesu independentea izanen du, eta ebazpen honetan ezarritako oinarrien arabera arautuko dira.

Deialdi honen oinarriak eskura daude: www.pamplona.es/eu webgunean.

Iruñean, 2023ko martxoaren 14an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, M.ª Aránzazu Arias Leiro.

Iragarkiaren kodea: L2304413