64. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Udal Planeko ARZ-6 6 banaketa eremua (SG VII/GZA-3, SG VII/GZA-4 eta XIX/ZN-10 gunea) birzatitzeko proiektuaren behin betiko likidazio kontua. Hasierako onespena

Iruñeko Gobernu Batzarrak, 2023ko martxoaren 13an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 13-MAR-23 (3/US).

«Ikusita Iruñeko Udal Planeko ARZ-6 6 banaketa eremua (SG VII/GZA-3, SG VII/GZA-4 eta XIX/ZN-10 gunea) birzatitzeko proiektuaren behin betiko likidazio kontuaren agiria, zeina idatzi baitute Hirigintza Gerentziako Zerbitzu Tekniko eta Juridikoek, eta bat etorriz Hirigintzako kudeatzailearen albokoaren txostenarekin (bi agiriek dute 2023ko martxoaren 3ko data),

ERABAKITZEN DA:

1. Hasiera batez onestea Iruñeko Udal Planeko ARZ-6 6 banaketa eremua (SG VII/GZA-3, SG VII/GZA-4 eta XIX/ZN-10 gunea) birzatitzeko proiektuaren behin betiko likidazio kontua. Guztira, 6.179.245,92 eurokoa da (BEZik gabe).

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta erabakia ukitu guztiei jakinaraztea, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, eta argitaratzea Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan».

Iruñean, 2023ko martxoaren 14an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2304314