64. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa birpartzelazio proiektuan, 4. unitate integratuko 1. sektorean, U3.11-1 lurzatian. Jendaurrean jartzea

Tuterako Udalak, 2023ko martxoren 10ean eginiko Tokiko Gobernu Batzarrean, erabaki zuen hasiera batean aldatzea bipartzelazio proiektu bat, 4. unitate integratuko 1. sektorean, U3.11-1 lurzatian. Aldaketa Inversiones Jiru SLk eta Muproal 87 SLk sustatu dute 2022ko abenduan eta Urban Abogados-ek idatzi du.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita, interesdunek bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2023ko martxoaren 13an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2304318