64. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 1072. lurzatian. Hasierako onespena

Ablitasko Udalak, 2023ko martxoaren 20ko ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2. poligonoko 1072. lurzatirako Hiri-jarduketarako plan berezia, Ablitasko udalerriko planeamenduaren barnean, Ruben Oliver Escaladak eta Carmen Zardoya Villafrancak sustatuta.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Ablitasen, 2023ko martxoaren 21ean.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.

Iragarkiaren kodea: L2304685