64. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZITIBAR

Aldaketa Udal Plan Orokorrean, paisaia babestuko eremuak mugatzeko

Untzitibarko Udalak, 2023ko martxoaren 9ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa bat Untzitibarko Udal Plan Orokorrean, paisaia babestuko eremuak mugatzeko. Udalak berak sustatu du aldaketa.

Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; dokumentazioa interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, aukera izan dezaten egoki jotzen dituzten iradokizunak edo alegazioak egiteko. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77,2. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Untzitin, 2023ko martxoaren 16an.–Udalburua, Javier Ibiricu Astráin.

Iragarkiaren kodea: L2304605