64. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa xehatua Udalaren Hirigintza Planaren 17., 19., 24., 31. eta 46. artikuluetan, eta 19 bis eta 38 bis artikuluak sartzea. Hasierako onespena

Alkatearen 2023ko martxoaren 6ko Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Noain Elortzibarko Udalaren Hirigintza Planaren aldaketa xehatua. Zehazki, hirigintza-araudiko 17., 19., 24., 31. eta 46. artikuluak aldatu eta 19 bis eta 38 bis artikuluak sartuko dira.

Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; dokumentazioa interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan (9:00etatik 14:00etara), aukera izan dezaten egoki jotzen dituzten iradokizunak edo alegazioak egiteko. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Noain Elortzibarren, 2023ko martxoaren 10ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2304368