64. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Desafektazioa, herri-lurren 225 metro karratu / 250 metro linealena, erabilera lagatzeko, lurpeko zuntz optikoko linea instalatzeko ("Zuntz optikoko zerbitzurako sare azpiegitura Canraso industrialean" proiektua). Jendaurreko aldia

Tuterako Udalak, 2023ko otsailaren 27an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen onestea 40. poligonoko 133., 135., 136. eta 137. lurzatietako eta 23. poligonoko 114. lurzatiko herri-lurren 225 metro karraturen / 250 metro linealen desafektazioa, Adamo Telecom Iberia SAU sozietateari lagatzeko, lurpeko zuntz optikoko linea instalatzeko ("Zuntz optikoko zerbitzurako sare azpiegitura Canraso industrialean" proiektua).

Aipatu desafektazioak Nafarroako Gobernuaren behin betiko onespena izan beharko du, eta hark ezarritako baldintzak bete beharko ditu.

Orobat onetsi zen herri-lurren erabilera Reintel SA sozietateari lagatzeko baldintzen agiria, lurpeko zuntz optikoko linea instalatzeko ("Zuntz optikoko zerbitzurako sare azpiegitura Canraso industrialean" proiektua).

Desafektazioaren eta erabilera lagatzearen espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, ukitutakoek alegazioak jartzeko aukera izan dezaten. Halakorik aurkezten ez bada, espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio onets dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz.

Jendaurrean egon bitartean, interesdunek erabakiaren testu osoa eta horrekin zerikusia duten agiriak ikus ditzakete Tuterako Udaleko Hiri Garapen Jasangarriko Alorrean (Nekazaritzako unitate administratiboa), aurretiko hitzordua eskatuta posta bidez (montes@tudela.es).

Erabaki hau izapide egintza da, eta ezin da beronen aurkako errekurtsorik aurkeztu.

Tuteran, 2023ko martxoaren 14an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2304514