64. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

Urritzolako UE 1 unitatea birpartzelatzeko eta urbanizatzeko proiektuak. Hasierako onespena

Arakilgo Udaleko alkateak, 2023ko martxoaren 14an emandako bi ebazpenen bidez, hasiera batez onetsi zituen Arakilgo Arau Subsidiarioetako unitate bat –Urritzolako UE1 unitatea, alegia– birpartzelatzeko eta urbanizatzeko proiektuak, Borondatezko Birpartzelaziorako Batzordeak sustatuta.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134., 152. eta 74.1 b) artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Argitara ematen da, adierazi ondorioak izan ditzan.

Arakilen, 2023ko martxoaren 14an.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.

Iragarkiaren kodea: L2304320