64. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 73. lurzatian (UOR-1). Hasierako onespena

Udalak, 2023ko martxoaren 14an egin osoko bilkuran, gehiengo osoz erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 73. lurzatian, Milton Eduardo Quinga Alomotok sustaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Tebas-Muru Artederretan, 2023ko martxoaren 20an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2304637