64. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

45E/2023 EBAZPENA, martxoaren 15ekoa, Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez hasiera batez onesten baita "Sarrigurengo Ekohiria" Udalez gaindiko Plan Sektorialeko Berrikuntzaren Hiriko 10.2 lurzatiaren xehetasun-azterketaren aldaketa, Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAk sustatua.

Hirigintza-antolamenduko tresna bat da, antolamendu xehatuko determinazioak aldatzen dituena "Sarrigurengo Ekohiria" Udalez gaindiko Plan Sektorialaren eremuan. Berrikuntzaren Hiriko 10.2 lurzatiari eragiten dio, zeina bat egiten baitu Eguesko udal mugarteko 14. poligonoko 602. eta 603. katastro-lurzatiekin.

Espedientearen xedea da Berrikuntzaren Hiriko 10.2 lurzatiaren xehetasun-azterketak ezarritako antolamendua aldatzea. Azterketa hori Etxebizitzako eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendariaren abuztuaren 17ko 945/2011 Ebazpenaren bidez onetsi zen behin betiko. Zehazki, planteatzen du eraikinaren lerrokadurak eta sestrak, zolatutako eta lorategi bihurtutako espazio libreak, aparkalekuak eta urbanizazioaren ezaugarriak aldatzea.

"Sarrigurengo Ekohiria" UPSan jasotako determinazioak betetzen ditu. Plan horrek Berrikuntzaren Hiriaren eremurako (10. ordenantza) xehetasun-azterketa bat izapidetzeko betebeharra ezartzen du, industrialdeko enpresa bakoitza ezarri aurreko urrats gisa.

Lurzatian potentzia eta kontrol elektronikako laborategi berri bat instalatu nahi da, eta Ingeteam Power Technology enpresak egun egiten duen jarduera handitu. Ingeteam Power Technology enpresaren jarduera-eremua energia berriztagarrien arloan ekipoak eta zerbitzuak garatzea eta hornitzea da.

Nafarroako Gobernuak 2022ko irailaren 7an hartutako Erabakiaren bidez, Ingeteam Power Technology SAk sustatutako "Potentzia eta kontrol elektronikako laborategi berria" izeneko inbertsio proiektua foru interesekoa dela deklaratu zen.

Alde horretatik, Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazio bideak errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluaren arabera, hirigintza-plangintza izapidetzeko, onesteko eta egikaritzeko ezarrita dauden epeak erdira murriztuko dira haien xedea foru interesekotzat deklaratutako inbertsio obrak eta instalazioak direnean.

Beraz, espediente hau izapidetzeko, erdira murriztu beharko dira uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 74. artikuluan ezarritako epeak.

Ingurumen ebaluazioari dagokionez, Ingurumen Eraginaren Atalak 2023ko otsailaren 9ko txostena egin zuen, eta honako hau ondorioztatu zuen: "Aldaketaren ezaugarriak ikusita, ondorioztatu da aldaketa ez dagoela ingurumen ebaluazio estrategikoaren aplikazio eremuan, Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean ezarritakoaren arabera".

Espedientean daude, orobat, Babes Zibileko Zerbitzuaren eta Iruñerriko Mankomunitatearen aldeko txostenak. Azken txosten horrek, 2023ko otsailaren 28koak, baldintza hau ezartzen du: "Lurzatiaren urbanizazio proiektuak aurreikusi beharko du lurzatia zeharkatzen duen euri-uren kolektorea espazio libreetatik desbideratzea, haren funtzionaltasuna eta mantentze-baldintzak bermatu ahal izateko".

Gainera, Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiari bere eskumeneko gaiei buruzko txostena egiteko eskatu zaio.

Ikusirik Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren 2023ko martxoaren 14ko txostena, eta bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginarekin (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia), eta erabiliz Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Hasiera batez onestea "Sarrigurengo Ekohiria" Udalez gaindiko Plan Sektorialeko Berrikuntzaren Hiriko 10.2 lurzatiaren xehetasun-azterketaren aldaketa, Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAk sustatua.

2. Espedientea ebazteko, honela zuzendu beharko da espedienteko dokumentazioa teknikoa:

–O-3 antolamendu-planoa kentzea, I-2 eta O-1 planoetan zehaztutako parametroak errepikatzen baitira.

–Memoriaren 1.3 atalean jasotako baieztapena kentzea, hau da, aldaketa honek baliogabetu eta ordeztuko duela indarrean dagoen xehetasun-azterketa; izan ere, orain aurkeztutako aldaketak ez ditu biltzen edo ukitzen xehetasun-azterketa horren determinazio guztiak.

3. Sustatzaileak espedientea tramitatzean emandako txosten sektorialetan xedatutakoa bete beharko du.

4. Espedientea jendaurrean jartzea eta ukitutako udalari entzunaldia ematea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan argitaratuz. Bi tramite horiek aldi berean eginen dira, eta hamar egun iraunen dute.

Hori helburu, dokumentua Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren webguneko "Jendaurreko epea eta parte-hartze publikoa" izeneko atalean kontsultatzen ahalko da: www.ExposicionPublicaOT.navarra.es. Ezarritako epe horretan, nahi beste alegazio aurkezten ahalko dira, idatziz.

5. Ebazpen hau jakinaraztea Eguesko Udalari, Ingurumen Eraginaren Atalari, Babes Zibileko Zerbitzuari, Iruñerriko Mankomunitateari, Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiari eta espedientearen sustatzaileari, behar diren ondorioak izan ditzan.

6. Sustatzaileari igortzea ebazpen hau eta jasotako txosten sektorialak, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2023ko martxoaren 15ean.–Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, Izaskun Abril Olaetxea.

Iragarkiaren kodea: F2304474