64. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Ordenantza fiskalen aldaketa 2023rako. Behin betiko onespena

Irurtzungo Udalak, 2022ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, hasierako onespena eman zion ordenantza fiskalak aldatzeari 2023ko tasen tarifak eta zerga-tasak ezartzeko.

Jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik, eragozpenik ez oharrik aurkeztu gabe iraganik (2023ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 17koa, hasierako onespenaren iragarkia), tasa horiek behin betiko onesten dira, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin.

Argitara ematen da aipatu agindua betez, eta ohartarazten ezen honako aldaketa hauen aurka –xedapen administratibo orokorra baita– ezin dela administrazio bidean errekurtsorik paratu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112.3 artikuluari jarraikiz. Hortaz, behin betiko onespen honen aurka ondoko bideetako bat erabiltzen ahalko da:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Irurtzunen, 2023ko martxoaren 8an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

2023KO ZERGA-TASEN ONESPENA

1. Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ): %4,32.

2. Lurraren kontribuzioa: %0,25.

3. Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren indizea: 1.4.

4. Gainbalioaren gaineko zergaren igoera portzentajea eta karga-eskala:

a) Tasa: %21,25.

b) Ikusirik urtarrilaren 24ko 3/2019 Foru Legearen bosgarren artikulua (foru lege horren bidez aldatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikulua), Osoko Bilkurak, 2019ko martxoaren 5ean, honako zerga-tasa hauek ezarri ditu 2019rako, eta onetsitakoan hartuko dute indarra:

SORTZEALDIA

0,50

20 urte edo hortik gora

0,20

19 urte

0,18

18 urte

0,06

17 urte

0,06

16 urte

0,06

15 urte

0,06

14 urte

0,06

13 urte

0,06

12 urte

0,06

11 urte

0,06

10 urte

0,06

9 urte

0,11

8 urte

0,18

7 urte

0,33

6 urte

0,33

5 urte

0,26

4 urte

0,18

3 urte

0,11

2 urte

0,06

Urtebete

0,06

Urtebetetik behera

5. Etxebizitza hutsen gaineko zerga:

Zerga-egitatea izanen da inor etxebizitza huts bat edukitzea Irurtzungo udalerrian. Honako hauek izanen dira etxebizitza hutsak: 10/2010 Foru Legeak, maiatzaren 10ekoak, etxebizitzarako eskubidearenak, 42 bis artikuluan zehazten dituenak, Nafarroako Etxebizitza Hutsen Erregistroan inskribaturik egonez gero.

Zerga honen kuota zerga-oinarriari karga-tasa aplikatzearen emaitza izanen da.

–Lehen urtea: %0,5.

–Bigarren urtea: %1.

–Hirugarren urtea eta hurrengoak: %1,5.

6. Luxuzko gastuen gaineko zerga, gurutzatutako apustuak:

Gurutzatutako apustuei %15eko karga-tasa aplikatuko zaie.

1.–HIRIGINTZAKO JARDUKETAK TRAMITATZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

1. artikulua. Zerga-egitatea.

Zerga-egitatea da edozein hirigintza-jarduketa mota tramitatzeko zerbitzu teknikoak edo administratiboak ematea, xede dutenak ikuskatzea eraikuntza egintzak, lurzoruaren erabilera eta abar bat datozela ordenamendu juridikoarekin oro har, eta hirigintzako ordenamenduarekin bereziki.

2. artikulua. Hirigintzako jarduketak.

Udalaren hirigintza-jarduketa hauek daude ordenantza honi loturik, besteak beste:

a) Udal Planean egiten diren aldaketak tramitatzea.

b) Plan partzial edo bereziak eta haien aldaketak tramitatzea.

c) Lerrokaduren azterketa osagarriak edo xehetasun-azterketak tramitatzea.

d) Birzatiketak edo kudeaketarako beste figura batzuk tramitatzea.

e) Urbanizazio-proiektuak tramitatzea.

f) Bereizketak eta lurzatiketak eta beren aldaketak tramitatzea.

g) Eraikinak lehen aldiz erabiltzeko eta okupatzeko lizentziak.

h) Oro har, aurrekoen artean ez dagoen hirigintzako beste edozein tramitazio, baldin eta sartzen bada uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren babespean (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

3. artikulua. Sortzapena.

1. Tasa eta ordaindu beharra 2. artikuluan arautzen diren jarduketetako bat tramitatzeko eskatzen denean sortzen dira, bai eta hirigintza-jarduketari buruzko iragarkiak prentsan argitaratzen direnean ere.

2. Interesdunak eskaeran atzera egin arren, tasa berdin sortuko da, baldin eta aurreko apartatuan ezarritakoa bete bada.

4. artikulua. Subjektu pasiboak.

Ordenantza honetan ezarritako tasen subjektu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak, baldin eta hirigintzako tramitazioa eskatzen badute.

Ofizioz abiatutako udal espedienteak tramitatzean higiezinaren jabea izanen da subjektu pasiboa.

5. artikulua. Tarifak.

I. epigrafea.–Udal Planaren, antolamenduko plan partzialen edo berezien eta xehetasun-azterlanen aldaketak tramitatzea.

Espediente bat tramitatzeagatik eta ebazteagatik ordaindu beharreko tasak planak hartzen duen lurzoru-azaleraren arabera likidatuko dira, metro koadroko 0,178 euro, gutxienez 303 euro Udal Planaren aldaketak tramitatzeagatik eta gutxienez 312 euro plan partziala, plan berezia edo xehetasun-azterlana tramitatzeagatik.

II. epigrafea.–Plan partzial edo berezien eta xehetasun-azterlanen aldaketak tramitatzea.

Epigrafe honetako tarifak I. epigrafekoen %50 izanen dira, gutxienez 312 euro.

III. epigrafea.–Birzatiketak, beste kudeaketa-figura batzuk eta beren aldaketak tramitatzea.

a) Birzatiketa-espediente bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak azaleraren edo aprobetxamendu osotik ateratzen den bolumen eraikigarriaren heinean likidatuko dira, tarifa hauei jarraikiz: 0,443 euro esleipenaren ondoriozko lurzatiko metro koadroko.

b) Birzatiketen eta beste kudeaketa-figura batzuen aldaketak tramitatzeagatik aplikatuko diren tarifak Ia) apartatuan ezarritakoen %50 izanen dira.

IV. epigrafea.–Eskatzaileek egindako urbanizazio-proiektuak tramitatzea.

Tasak proiektuaren zenbatekoaren arabera likidatuko dira, eta karga obra gauzatzeko aurrekontuaren %2 izanen da.

V. epigrafea.–Lurzatitzeko edo lurzatiak bereizteko lizentziak eta beren aldaketak.

Lurzatitzeko edo lurzatiak bereizteko lizentzia bat edo halako lizentzia baten aldaketa tramitatzeagatik eta ebazteagatik ordaindu beharreko tasak guztira bereizitako azaleraren arabera likidatuko dira, 0,219 euro metro koadroko, gutxienez 158 euro.

VI. epigrafea.–Eraikinak lehen aldiz erabiltzeko eta okupatzeko lizentziak.

a) Oin berriko eraikinak: 4 euro metroko, gutxienez 329 euro etxebizitzako.

b) Zaharberritzea, handitzea, egiturak berritzea, erabilera-aldaketak: 2,5 euro metroko, gutxienez 175 euro etxebizitzako.

Tasa hauen subjektu pasiboak izanen dira pertsona fisiko zein juridiko sustatzaileak, eraikinaren helburua merkataritza ez denean.

2.–ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA

1. artikulua. Zerga-egitatea.

Zerga honen zerga-egitatea da udal-mugartean zernahi eraikuntza, instalazio edo obra egitea, baldin eta hartarako beharrezkoa bada hirigintza edo obra lizentzia bat, lizentzia hori erdietsia izanik ala izan gabe, edo erantzukizunpeko adierazpenaren edo hartarako aurretiazko komunikazioaren aurkezpena eskatzen bada, betiere Irurtzungo Udalari badagokio lizentzia ematea.

Zergaren kargapeko zerga-egitateak dira, besteak beste:

1. Mota guztietako eraikin eta instalazioak eraikitzeko obrak, oin berrikoak badira.

2. Lehendik eginak dauden mota guztietako eraikin eta instalazioak handitzeko obrak.

3. Lehendik dauden eraikinen edo instalazioen egitura edo kanpoko itxura ukitzen duten obrak, aldatzekoak edo berritzekoak, edozein motatakoak direla ere.

4. Eraikinen barreneko egitura aldatzen duten obrak, edozein izanik ere haien erabilera.

5. Behin-behinean egin beharreko obrak.

6. Zerbitzu publikoak paratzeko obrak.

7. Lur-erauzketak, hala nola, lur-erauzketa, hondeaketa eta betelanak, baldin onetsia edo baimendua den urbanizazio edo eraikitze proiektu barneko obra gisa zehaztu eta programatu ez badira.

8. Finken itxiturak.

9. Eraikinak botatzea, aurri egoeran deklaratuak izan ezik.

10. Lurpea ukitzen duten obrak edo instalazioak.

11. Eremu publikotik ikusten diren propagandako kartelak paratzea, baldin eta lokal itxietan ez badaude.

12. Halako ahalmen ekonomikoa erakusten duten baliabide ekonomikoen inbertsioak berekin dakartzaten obrak, eraikuntzak edo instalazioak, baldin eta obra edo hirigintza lizentzia behar badute.

2. artikulua. Sortzapena.

Zerga hau sortzen da eraikuntza, instalazioa edo obra hasten denetik, hartarako lizentziarik lortu ez bada ere.

3. artikulua. Subjektu pasiboak.

3.1. Zerga honen subjektu pasiboak honakoak dira, zergadun gisa: pertsona fisiko nahiz juridikoak, jaraunspen jasogabeak, ondasun-erkidegoak, eta nortasun juridikorik ez dutelarik, obraren jabetasuna duten beste entitate batzuk, unitate ekonomikoa edo ondare banandua osatzen dutenak.

3.2. Irurtzungo Udalaren aitzinean argi eta garbi egiaztatu ezean obren jabea obrak egiten diren eraikinaren jabea ez beste pertsona edo entitate bat dela, eraikinaren jabea hartuko da obren jabetzat.

4. artikulua. Kuota.

Karga obra gauzatzeko aurrekontuaren %4,32 izanen da, gutxienez 76 euro.

5. artikulua. Hobaria energia berriztagarriei lotutako obretarako.

5.1. Eraikuntza, instalazio edo obrek %75eko hobaria izanen dute EIOZaren kuotan, baldin eta autokontsumorako sistemak ezartzen badituzte eguzki-energiaren edo beste energia berriztagarri batzuen aprobetxamendu termiko edo elektrikorako.

Hobari hori soilik aplikatuko da energia berriztagarriak aprobetxatzeko sistemetara bideratutako exekuzio materialaren kostuaren zatian, betiere sistema horiek instalatzea nahitaezkoa ez denean, gaiari buruzko araudi espezifikoaren arabera.

Horretarako, aurrekontuan helburu espezifiko horrekin bat ez datozen obrak jasotzen badira, obra horietako bakoitzari dagokion zenbatekoa behar bezala xehatua aurkeztu beharko da.

Hobariaren aplikazioaren ondorioz eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zergarengatik likidatu beharreko zenbatekoa 4. artikuluan zehazten den gutxieneko kopurua baino gutxiago izanez gero, gutxieneko zenbatekoa likidatuko da.

5.2. Hobari hau aplikatzeko honako baldintza hauek bete beharko dira:

a) Beroa sortzeko instalazioetan administrazio eskudunaren homologazioa duten kolektoreak egotea.

b) Hobariaren eskaera eta frogagiriak Udalaren Kontu-hartzailetzara bidalitako eskabide baten bitartez aurkeztea obrarako lizentzia eskatzean edo erantzukizunpeko adierazpenarekin batera.

6. artikulua. Zergaren kudeaketa.

6.1. Obra-lizentzia ematen delarik, behin-behineko likidazioa eginen da, eta zerga-oinarria finkatuko da interesdunek aurkeztu duten aurrekontuaren arabera, baldin eta hura elkargo ofizial egokiak ikus-onetsia badago.

Halako lizentziarik ez dagoenean, edo proiektua ikus-onestea nahitaezkoa ez bada, zerga-oinarria udaleko teknikariek finkatuko dute proiektuaren kostu zenbatetsiaren arabera.

Hasierako proiektua dagokion lizentzia eman ondoren aldatzen bada, lizentzia aldatzeko eskaera aurkeztu behar da, aurrekontu berriarekin batera, behin behineko likidazio berria egiteko, aurrekontuan izandako aldaketaren arabera, hasierakoa gainditzen duen kopuru berean.

6.2. Ikusirik egiazki egin diren eraikuntzak, instalazioak eta obrak, baita horien benetako kostua ere, Udalak, hala behar denean, behin-behineko zerga-oinarria aldatuko du eta behin betiko likidazioa eginen; hori egin ondoren, subjektu pasiboari eskatuko dio paga diezaion edo, hala behar denean, gehiegi jarritakoa itzuliko dio.

Horretarako, lizentzia jasotzen duen pertsonak obra-amaierako dokumentazioa aurkeztu beharko du, eta bertan eraikuntzaren, instalazioaren edo obraren egiazko kostua egiaztatu beharko da.

7. artikulua. Atzera egiteak.

Obra lizentzien titularrek atzera egiten ahalko dute eskatutako obretan. Horretarako, obrei berariaz uko egiteko idatzia aurkeztu beharko diote Udalari, betiere aipatu lizentzia iraungirik ez badago. Udalak lizentzia emateko erabakia hartu baino lehen egiten bada uko eta obrak hasi gabe badaude, lizentzia tramitatzeagatik ordaindu beharreko tasa izanen da obrak gauzatzeko aurrekontuaren %0,5. Lizentzia eman ondoan egiten bada atzera, tasa obrak gauzatzeko aurrekontuaren %1 izanen da.

3.–AURRIAK SAIHESTEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA

1. artikulua. Zerga-egitatea.

a) Hirigintzako ikuskapen-zerbitzuak egitea Udalaren teknikariek eta administrariek, hain zuzen ere espedienteak tramitatzea egiaztatzeko ea jabeek eraikin, lur, orube, urbanizazio eta karteletan betetzen dituztenez indarreko legerian ezartzen diren segurtasun, osasungarritasun, apaindura publiko eta ingurumen, kultura eta turismo kalitateko baldintzak.

b) Hirigintzako ikuskapen-zerbitzuak egitea Udalaren teknikariek eta administrariek, hain zuzen ere espedienteak tramitatzea eraikinak eta eraikuntzak aurrian daudenez egiaztatzeko.

2. artikulua. Subjektu pasiboak.

1. Tasa honen subjektu pasiboak dira zergadun gisa ordenantza honetan arautzen diren zerbitzuak eskatzen edo eragiten dituzten edo zerbitzuen onura jasotzen duten pertsona fisikoak edo juridikoak, honako hauek hain zuzen:

a) Eraikuntza, lur, urbanizazio edo kartelen jabeak, ordenantza honen 1. artikuluan arautzen den kasuan.

b) Aurri deklaratutako eraikuntza, lur, urbanizazio edo kartelen jabeak, ordenantza honen 1. artikuluan arautzen den kasuan.

2. Baldin eta ikuskapena partikular batek salatuta egiten bada eta udalaren zerbitzu teknikoaren txostenaren arabera agerikoa bada salaketa bidegabea edo oinarri gabea dela, sortutako tasaren zenbatekoa salatzailearen kargura izanen da.

3. artikulua. Kuota.

–Aurri-deklarazioko espediente bakoitzeko: 400 euro.

–Exekuzio-agindu bakoitza betearazteagatik: 150 euro.

4. artikulua. Sortzapena.

Honako kasu hauetan tasa sortuko da eta, beraz, ordaindu beharko da:

a) Higiezin bat aurrian dagoela adierazten denean.

b) Segurtasun-baldintzak eta osasungarritasun-baldintzak betetzen direnez egiaztatzeko espediente baten ondorioz exekuzio-agindua betearazten denean.

4.–BETEARAZTE SUBSIDIARIOARENGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA

1. artikulua. Zerga-egitatea.

–Hona hemen zerga-egitateak:

a) Aurrian dagoela adierazitako instalazioa eraistea, konpontzea edo bertan hirigintza-lizentzia behar duen jarduketa bat egitea jabearen ordez, berehalako arriskua dagoela ikusirik.

b) Betearazte subsidiarioa udalerrian indarrean dauden ordenantzetako bat edo legezko beste xedapen bat ez betetzeagatik.

2. artikulua. Subjektu pasiboak.

Tasaren subjektu pasiboak dira zergadun gisa exekuzio-aginduaren xede diren edo betearaztearen edo zerbitzuaren onura jasotzen duten pertsona fisiko eta juridikoak.

3. artikulua. Kuota.

Tasa honen kuota jarduketek Udalari eragindako kostuaren %20 da.

Tasaz gainera subjektu pasiboak eraispenak eragindako gastu guztiak ere ordaindu beharko ditu (proiektua idaztearen kostua, eraispenaren exekuzioaren kostua, eta obra-zuzendaritzaren kostua).

4. artikulua. Sortzapena.

Honako kasu hauetan tasa sortu eta ordaindu beharko da: betearazteko agintzen denean; betearazpen subsidiarioaren espedientea hastea ebazten denean; ebazpenik ez badago, betearazpenaren zerbitzua edo laguntza ematen denean.

Lizentzia behar duten ordezko betearazpenen kasuetan, tasa behin-behinekoz likidatu eta betearazpenaren aurretik egiten ahalko da, behin betiko likidazioa izateko.

5.–IRURTZUNGO UDALAREN LUR-ONDASUNEN GAINEKO KONTRIBUZIOAREN ZERGA ARAUTZEN DUEN ORDENANZA FISKALA

1. artikulua. Izaera.

Ondasun higiezinen gaineko zerga da zuzeneko tributu erreal bat, kargatzen dena ondasun higiezinen balioaren gainean, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeari, zehazki II. tituluko II. kapituluko 133.etik 158.era bitarteko artikuluei, biak barne (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

2. artikulua. Zerga-egitatea eta zerga ordaindu behar ez den kasuak.

Zerga honen zerga-egitatea izanen da jarraian zerrendatzen diren eskubideen titulartasuna edukitzea landa- eta hiri-ondasun higiezinen eta ezaugarri bereziko higiezinen gainean:

a) Ondasun higiezinen gaineko edo horiei loturiko zerbitzu publikoen gaineko kontzesio administratiboa.

b) Azalera eskubide erreala.

c) Gozamen eskubide erreala.

d) Herri ondasunen kontraprestazio bidezko aprobetxamendu eta gozamen eskubidea.

e) Jabetza eskubidea.

Aurreko apartatuan zehaztutako zergapeko egitate bat gertatuz gero, bertan ezarritako ordenan, kasuko ondasun higiezina ez zaio lotuko hor jasotako gainerako modalitateetako araubideari.

Zerga honen ondorioetarako, ondasun higiezintzat joko dira horrelakotzat jotzen direnak Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroari buruzko Foru Legean.

Baldin higiezin bera badago udal-mugarte batean baino gehiagotan, zerga honen ondorioetarako, ulertuko da honako hau dela udal horietako bakoitzari dagokion ordainarazpena: udalerriaz gaindiko balorazio txostena edo udaletako balorazio txostenak aplikatzearen ondorioz ateratzen den balioa.

Jarraikiz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 34. artikuluari (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroa eta katastroak), Nafarroako Gobernuak onets dezake udalerriaz gaindiko balorazio txosten partzial bat, ezartzeko behar diren metodo eta parametroak, balio bat esleitu ahal izateko bi udal-mugarte edo gehiago ukitzen dituzten azpiegiturei.

Zerga hau ez ordaintzeko kasuak:

a) Errepideak, bideak, lur gaineko bestelako bideak eta ur jabari publikoko ondasunak, betiere erabilera edo aprobetxamendu publikoa eta doakoa baldin badute. Itzaleko bidesaria delakoaren menpeko autobiak eta gainerako azpiegiturak zergari lotuta egonen dira.

b) Ondoko ondasun higiezinak, kokatuta dauden lurretako toki erakundeen jabetzapekoak badira:

a) Jabari publikokoak izanik, erabilera publikoa dutenak.

b) Jabari publikokoak izanik, loturik daudenak Udalak zuzenean kudeatzen duen zerbitzu publiko bati, salbu baldin badira hirugarrenei kontraprestazio bidez laga zaizkien ondasun higiezinak.

c) Ondare ondasunak eta herri-ondasunak, salbu eta hirugarrenei laga zaizkienak kontraprestazio bidez.

3. artikulua. Salbuespenak.

Ondasun hauek zerga ordaintzetik salbuetsita egonen dira:

–Foru erkidegoaren, Estatuaren, autonomia erkidegoen edo toki-erakundeen jabetzakoak direnak, defentsa nazionalari, herritarren segurtasunari edo hezkuntza, osasun edo espetxe zerbitzuei zuzenean atxikita badaude.

–Unibertsitate ikasketak ematen dituzten zentroetarako eraikinak eta lursailak, bai eta araubide orokorreko irakaskuntza ez unibertsitarioa ematen duten itunpeko ikastetxeetarako direnak ere.

–Eliza katolikoarenak eta legez onartutako elkarte konfesional ez-katolikoenak, baldin eta elkarte horiekin badago Espainiako Konstituzioaren 16. artikuluak aipagai dituen lankidetza hitzarmenetako bat, eta, betiere, hitzarmeneko irizpideekin bat.

–Espainiako Gurutze Gorriarenak.

–Atzerriko gobernuenak, erabiltzen dituztenak ordezkaritza diplomatiko edo kontsularrerako edo erakunde ofizialak paratzeko, elkarrekikotasunik bada edo halaxe ezarrita badago nazioarteko hitzarmenetan.

–Nazioarteko hitzarmenen arabera salbuespena aplikagarri zaien erakunde edo entitateenak.

–Trenbideek okupatutako lursailak eta lursail horietan dauden eraikinak. Eraikin horiek izan behar dute geltokiak, biltegiak edo trenbideak ustiatzeko nahitaezkoak diren bestelako zerbitzuak. Hortaz, ez dira ordaintzetik salbuetsita egonen ostalaritza, ikuskizun, merkataritza eta aisialdirako establezimenduak, enplegatuen etxebizitzak, zuzendaritzaren bulegoak eta industria instalazioak.

–Urriaren 3ko 217/1986 Foru Dekretuan xedatutakoaren babesean, berariaz eta banan-banan kultura-intereseko ondasun deklaratutakoak, edo kultura-intereseko monumentu edo lorategi historiko deklaratutakoak, errege-dekretu bidez, ekainaren 25eko 16/1985 Legearen 9. artikuluan ezarritako moduan, eta Espainiako ondare historikoaren osagai gisa inskribaturik daudenak 12. artikuluan aipatutako Erregistro Orokorrean; bai eta lege horren lehenbiziko, bigarren eta bosgarren xedapen gehigarrietan jasotakoak ere.

Salbuespen horrek ez ditu barnean hartuko eremu arkeologiko, leku eta multzo historikoak mugatzen dituen perimetroaren barnean kokatutako hiri-ondasun guztiak, baizik eta, soil-soilik, honako baldintza hauek betetzen dituztenak:

  • Arkeologia guneetan, ekainaren 25eko 16/1985 Legearen 20. artikuluan aipatutako hirigintza plangintzako tresnan babes bereziko objektu gisa sartutakoak.
  • Gune edo multzo historikoetatik, berrogeita hamar urteko edo gehiagoko antzinatasuna izan eta Hirigintza Plangintzako Erregelamenduaren 86. artikuluan aurreikusitako katalogoan babes integraleko objektu gisa jasota daudenak, ekainaren 25eko 16/1985 Legearen 21. artikuluan aurreikusitako moduan.

–Subjektu pasibo bakoitzak udalerri batean dituen ondasun guztiak, katastro balioen batura 1.202,02 eurotik beherakoa denean. Zenbateko hori eguneratzen ahalko da Nafarroako aurrekontu orokorrei buruzko foru legeetan.

–Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioak eta bere helburuak betetzeko sortu dituen entitate juridikoek ez dute zergarik ordainduko erabilera edo zerbitzu publikoko ondasunengatik.

–Plangintza orokorreko mankomunitateak, eskualdeak eta mankomunitateak, bai eta haiek beren helburuak betetzeko sortutako entitate juridikoak ere, Udala haien parte denean, lurralde kontribuzioa ordaintzetik salbuetsita egonen dira.

–Foru lege bidez ezarritako beste guztiak.

4. artikulua. Subjektu pasiboak.

Subjektu pasiboak dira, zergadun gisara, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 25. artikuluak aipatzen dituen pertsona fisiko eta juridikoak eta entitateak, zerga honen ondorioetarako zerga-egitate bat sortzen duen eskubidearen titularrak direnak.

Subjektu pasiboa izanen da, betiere, zerga sortzen den egunean eskubidearen titularra dena. Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legean ezarritakoari jarraikiz titular aldaketa eginez gero, ez da kontuan hartuko horren ondoriozko aldaketa juridikoa zer unetan sartzen den katastroan.

Ondasun higiezin baten gainean kontzesiodun bat baino gehiago baldin badira, kanonik handiena ordaindu behar duena izanen da zergadunaren ordezkoa.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa aplikatuko da deusetan galarazi gabe subjektu pasiboek jasandako tributu karga zuzenbide komuneko arauei jarraikiz jasanarazteko duten ahalmena.

Era berean, zergadunaren ordezkoak ahalmena izanen du kuota likidoaren zatia beste kontzesiodunei jasanarazteko, bakoitzak ordaindu beharreko kanonen arabera dagokien neurrian.

Udalak zergaren kuota likido osoa jasanaraziko die honako hauei: zergaren subjektu pasibo izan gabe haren jabari publikoko ondasunak edo ondare ondasunak erabiltzen dituztenei kontraprestazio bat tartean dela.

5. artikulua. Zerga oinarria.

Zerga honen zerga-oinarria izanen da ondasun higiezinen katastro-balioa. Balio hori kalkulatzeko, aditzera emateko eta aurkaratzeko, jarraikiko zaio Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta katastroei buruzko Foru Legeari, deusetan galarazi gabe martxoaren 2ko 2/1995 Foru Legearen 143.5 artikuluan xedatua (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Katastro-balioak legez ezarritako kasuetan eta moduan berrikusten, aldatzen eta eguneratzen ahal dira.

6. artikulua. Likidazio oinarria.

Zerga honen likidazio-oinarria izanen da honako honen emaitza: zerga-oinarrian legez ezarritako murriztapenak egitea –eta, bereziki, ordenantza fiskal honen 7. artikuluan aipatzen den murriztapena–.

7. artikulua. Murriztapenak oinarrian.

Balorazio txosten oso bat onesteagatik, katastro-balioen aldaketa kolektiboa egiten bada eta, horren ondorioz, balio guztien batez bestekoa aurreko balioen batez bestekotik %25 baino gehiago igotzen bada, Udaleko osoko bilkurak ahalmena izanen du zergaren zerga-oinarrian murriztapenak onesteko, bat etorriz 2/1995 Foru Legearen 138. artikuluan ezarritakoarekin. (martxoaren 2ko Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa).

8. artikulua. Zerga-kuota, karga-tasa eta errekargua.

Zerga honen kuota osoa izanen da ateratzen dena zerga-oinarriari aplikatuta hurrengo apartatuan aipatzen den karga-tasa.

Karga-tasa %0,25 - %0,50 artean egonen da.

Hori dena, deusetan galarazi gabe ezarririk dagoena otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legearen bederatzigarren xedapen iragankorrean eta azken xedapenetako bigarrenean (Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako Foru Legea).

Karga-tasa bakarra izanen da udal-mugarte osorako: 2023. urtean %0,25, eranskinean ageri dena.

9. artikulua. Hobariak.

1. Urbanizazioa, eraikuntza eta higiezinen sustapena.

Zergaren kuotan %90eko hobaria izanen dute urbanizazioko, eraikuntzako eta higiezinen sustapeneko enpresen jardueraren xede diren higiezinek, baldin ez badaude ibilgetuko ondasunen artean.

Aurreko paragrafoan aurreikusitako onurei buruzko erabakiak hartuko dira alderdi batek eskatuta.

Hobariaz gozatzeko epeak barnean hartuko dute urbanizazio- edo eraikuntza-denbora, eta urtebete gehiago obrak bukatzen direnetik aurrera; epe hori ez da hiru urtetik gorakoa izaten ahalko, urbanizazio- eta eraikuntza-obrak hasten direnetik aitzina.

2. Familia ugariak, guraso bakarreko familiak edo gurasobakartasun egoeran daudenak.

Zergaren kuotaren %70 bitarteko hobaria izanen da, adierazitako errenta-tarteen arabera, kasuan kasuko etxebizitza denean ohiko bizilekua familia ugariaren edo guraso bakarreko familiaren titular diren subjektu pasiboentzat edo gurasobakartasun egoeran dauden subjektu pasiboentzat. Hobari hori aplikatuko zaio soilik ohiko bizilekua den bizitegi-erabilerako hiri-unitateari.

Artikulu honetan arautzen den hobaria aplikatu ahal izateko, guraso bakarreko familiek eta gurasobakartasun egoeran daudenek hori frogatu beharko dute Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamenduak emandako onarpenaren bidez.

Hobari hori aplikatuko zaie, orobat, kotizazio gabeko pentsioak dituzten zergadunei eta errenta bermatuaren hartzaile direnei edo bizitzeko gutxieneko errentaren hartzaile direnei.

Hobari hau egiteko baldintza izanen da subjektu pasiboaren errenta guztiak ez izatea lanbide arteko gutxieneko soldata halako lau baino gehiago (ez dira kontuan hartuko errenta salbuetsiak).

Hobaria aplikatzeko, beharrezkoa izanen da udalerriko balorazio txosten osoaren onespena edo azken berrikuspena izatea aurreko bost urteko epean egina, gehienez ere.

Errenta tarteak eta hobariaren ehunekoa:

ERRENTA TARTEA

HOBARIA (%)

3.350 eurotik beherako per capita errenta

%70

3.350,01 - 5.500 euro bitarteko per capita errenta

%60

5.500,01 - 6.650 euro bitarteko per capita errenta

%50

6.650,01 - 7.980 euro bitarteko per capita errenta

%40

7.980,01 - 9.300 euro bitarteko per capita errenta

%30

9.300,01 - 10.700 euro bitarteko per capita errenta

%20

10.700,01 - 12.400 euro bitarteko per capita errenta

%10

Errenta-tarteen araberako aurreko hobarien ehunekoak kalkulatzeko, kontuan hartuko dira familiaren diru-sarrera gordinak (baturik zerga-oinarri orokorra eta ondare-gehikuntzen saldo garbiaren zerga-oinarri berezia, hots, PFEZaren egungo aitorpen-ereduko 507 eta 524 laukiak), eta familia-unitatea osatzen duten pertsonen kopuruarekin zatituko da.

Hobari hori erregutua da, eta zerga-onura horren titularrak higiezin bakar baterako soilik erabiltzen ahalko du, eta eskatzen den ekitaldi beretik aplikatuko da, baldin eta betetzen badira zergaren sortzapen egunean aitortua izateko baldintzak, eta eskaera egiten bada likidazioa irmoa eta onartua izan aurretik.

Eskatzaileak honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du, nahitaez:

Etxebizitzarako hobaria familia ugariaren edo guraso bakarreko familiaren titular diren edo gurasobakartasun egoeran dauden subjektu pasiboendako, haien ohiko bizilekua denean:

a) Eskabide sinatua, adierazten duena familia-unitatearen ohiko bizilekua dela kasuan kasuko hiri-unitatea, alegia, eskatzen den hobariaren xedeko hiri-unitatea, bizitegi-erabilerakoa.

b) Administrazio eskudunak emandako ziurtagiria, titulua edo txartel ofiziala, ziurtatzen duena dagokion ekitaldirako zerga sortzen den unean (urtarrilaren 1a) subjektu pasiboa dela familia ugari baten titularra, guraso bakarreko familia baten titularra edo gurasobakartasun egoeran dagoen familia baten titularra.

c) Familia-unitateko kide guztien pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren azken aitorpenaren edo aitorpenen fotokopia edo, bestela, Foru Ogasunaren ziurtagiria, adierazten duena aitorpena ez dutela egin ez zeudelako egitera behartuta. Bestela, eskatzaileak aurkeztuko du familiak lortutako diru-sarrera gordinen zinpeko deklarazioa, agiri bidez frogaturik.

Etxebizitzarako hobaria, ohiko bizilekua denean kotizazio gabeko pentsioak dituzten subjektu pasiboendako edo errenta bermatua duten subjektu pasiboendako edo bizitzeko gutxieneko errenta hartzen duten subjektu pasiboendako:

a) Eskabidea, non jasoko baita katastroko erreferentzia, etxebizitzari dagokion hiri unitatea eta hobariaren xedeko ondasun higiezinaren helbidea.

b) Familia-unitateko kide guztien PFEZaren azken aitorpenaren edo aitorpenen fotokopia (PFEZa, pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga) edo, bestela, Foru Ogasunaren ziurtagiria, adierazten duena aitorpena ez dutela egin ez zeudelako egitera behartuta. Bestela, eskatzaileak aurkeztuko du familiak lortutako diru-sarrera gordinen zinpeko deklarazioa, agiri bidez frogaturik.

Subjektu pasiboa ez da beharturik egonen agiriak aurkeztera, baldin Udalari lehendik eman badizkio beste izapide batzuetan. Kasu horretan, hori adierazi beharko du eskabidean, bai eta zer prozeduraren bidez aurkeztu ziren esan ere.

Ohiko bizilekuaren helbidea aldatzeak berekin ekarriko du hobaria izateko eskubidea galtzea familia ugariarentzat; hala, higiezin berrirako, hobaria eskatu beharko da, ondorioak izanen dituen zergaldiaren lehen eguna baino lehen. Eskabidea aurkeztu beharko da uneko urteko abenduaren 31 baino lehen, ondorioak izan ditzan aurkeztu den urtearen ondoko ekitaldietan.

Behin zerga-hobaria emanda, ez da beharrezkoa izanen eskaera berriz egitea etorkizunean aplikatzeko, salbu eta aldatzen badira hobaria ematea justifikatu zuten inguruabarrak edo aplikatu beharreko araudia.

Subjektu pasiboek nahitaez jakinarazi beharko dute gertatzen den aldaketa oro, baldin eta eragina badu hobari honen ondorioetarako.

Hobari hau edukitzeko, ezinbestekoa da eskatzailea udalerri honetan erroldatuta egotea zergaldia hasi baino lehen, bai eta Udalarekin zorrik ez edukitzea ere.

10. artikulua. Zergaldia eta sortzapena.

Zerga sortuko da zergaldiaren lehen egunean.

Zergaldia urte naturalari dagokio. Dena dela, kuota epe laburragoetan zatikatzen ahalko da.

Kargaturiko ondasunetan gertatzen diren aldaketa fisiko, ekonomiko edo juridikoak eraginkorrak izanen dira Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legeak aipatzen duen deklaratu beharra sortu eta hurrengo zergaldian.

Balorazio txosten bat onesten bada edo ondasun bat ondasun berezi gisa kalifikatzen bada edo deskalifikatzen bada, aldaketa juridiko horren ondoriozko balioak eraginkorrak izanen dira Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroari buruzko Foru Legean xedatutakoaren arabera.

11. artikulua. Ordainketarako afekzioa.

Edozein arrazoirengatik 2/1995 Foru Legearen 134. eta 137. artikuluetan aipatzen diren eskubideen titulartasuna aldatzen den kasuetan, eskubide horien xede diren ondasun higiezinengatik ordaintzeke geratu diren zerga-zor eta errekargu guztiak hartuko ditu bere gain titular berriak.

Zerga-akzioa lotutako ondasunen aurka deribatzeko, erregelamenduz jakinarazitako administrazio-egintza beharko da. Eskuratzaileak ordainketa egiten ahalko du, jarduketak aurrera egin dezala utzi, edo egindako likidazioaren aurka edo deribazio horren jatorriaren aurka erreklamazioa egin.

Deribazioaren muga izanen dira zerga honengatik ordaintzeke dauden zerga-zor eta errekargu guztiak, titulartasunean aldaketa izan duten ondasunei dagokienez.

12. artikulua. Zerga kudeatzea eta berrikustea.

Udalak kudeatuko du zerga, katastroko datuetatik abiatuta. Katastroa eratuko da jarraituz Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroari buruzko Foru Legearen 9. eta 21. artikuluei, eta bertan ondasun higiezinei buruzko informazio hau bilduko da: ondasunaren identifikazioa eta kokalekua, titularraren identifikazioa eta egoitza fiskala, katastro-balioa, eta zerga ordainarazteko behar diren gainerako datuak.

Udalak, 1. apartatuan agertzen diren datuetan oinarrituta, urtero, martxoaren 31 baino lehen, behar diren likidazioak egin eta, tributu-zorrak zein diren zehaztuta, kobrantza-agiriak igorriko ditu, espresuki adieraziz zerga-tasa aplikatu zaion ondasunaren katastro-balioa. Ordenantza honetako 7. artikuluan ezarritakoaren arabera murriztapenik aplikatu behar bada zerga-oinarrian, inguruabar hori aipatu eginen da, bai eta murriztapen horiek noiz arte aplikatuko diren ere. Kobrantza-agirietan adierazita egonen da, halaber, tributu-zorra non, zer epetan eta zer modutan ordaindu behar den, bai eta aurkaratze bideak zein diren ere.

Katastroan alta eman ondorengo likidazioek ez dute jakinarazpen indibidualik beharko, eta kolektiboki jakinarazten ahalko dira horren berri emanen duten ediktuen bidez, baldin eta aurreko zergaldikoen berdin-berdinak badira edo izan diren aldaketak orokorrak badira. Ediktuetan adierazita egon beharko da zein egunetan amaitzen den aldizkako erreziboa ordaintzeko epea eta zer errekurtso jar daitezkeen likidazioen aurka.

Kasuren batean frogatzen bada, kobrantza agiriak igorri ondoren, subjektu pasiboa ez dela katastroan titular gisa agertzen dena zergaren sortzapeneko egunean, eginiko likidazioak behin-behinekotzat hartuko dira, eta egin behar ez ziren diru sarrerak itzuli eginen dira.

Subjektu pasiboek ahalmena izanen dute egin zaien likidazioa aurkaratzeko, eta, horretarako, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan zehazten diren bideetako edozein erabiltzen ahalko dute.

Zerga-oinarriari dagokionez, eta ez bada ondasunaren balioa errekurritu, zeina adierazi edo jakinaraziko baitzen jarraituz Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroari buruzko Foru Legearen 21. artikuluari, likidazioaren aurkako errekurtsoan ere aurkaratzen ahalko da katastro-balioa, baina soilik aldaketaren bat izan bada alderatuta aurre-aurreko zergaldiko lurraren kontribuzioaren zerga-oinarri gisa hartu zen katastro-balioarekin, eta balio-aldaketa hori ez bada izan aldaketa orokorren ondorio.

Apartatu honetan aurreikusitako errekurtsoren bat jartzeak ez du etenen aurkaratutako egintzaren betearazpena.

Udalean zerga-oinarriaren kontra berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Udalak Nafarroako Zerga Ogasunari eskatuko dio ondasunaren katastro-balioari buruzko txosten loteslea, eta eten eginen da errekurtsoa ebazteko epea, harik eta txosten hori toki-erakundeari igorri arte. Txostena jasotzen denean berriz irekiko da epea eta, errekurtsoarekin batera, prozeduran sortzen diren auzi guztiak ebatzi beharko dira.

Nafarroako Administrazio Auzitegiak ez du eskumenik ebazteko toki-erakundeek lurraren kontribuzioaren zergaren gainean emaniko egintzen aurka jartzen diren gora jotzeko errekurtsoak, baldin zerga-oinarria aurkaratzearen xedea bada Nafarroako Zerga Ogasunak ondasun higiezin horri ezarritako balioa.

Zergadunek ez baldin badute betetzen katastroko aldaketaren aitorpena egin beharra, aurreikusia dagoena Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroari buruzko Foru Legean, egindako aldaketa katastroan jasota, ordainaraziko da preskribitu gabe dauden aurreko zergaldiei dagokien zerga.

Aurreko paragrafoan aurreikusitako kasuan, itzuli eginen dira subjektu pasibotzat hartu behar ez zenak oker egindako diru-sarrerak, baina, betiere, preskripzio epea errespetatuko da diru-itzulketa hori egiteko.

Auzirik baldin badago ondasunaren inguruan edo kargapean jarritako eskubidearen titularraren inguruan, zerga-administrazioak titulartzat hartzen ahal ditu katastroetan agertzen direnak, eta behin-behineko likidazioak igortzen ahalko dira. Gero, epaileek epai irmoa emandakoan edo beste edozein moduren bidez auzia bukatutzat jotakoan, behin-behineko likidazio horiek zuzenduko dira edo behin betiko bihurtuko.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza hau indarrean jarriko da eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan, eta indarrean segituko du berariaz aldatzen edo indargabetzen den arte. Ordenantza fiskal hau zati batean aldatuz gero, aldatzen ez diren artikuluek indarrean segituko dute.

6.–JARDUERA SAILKATU ETA KALTEGABEETAN ARITZEKO ETA JARDUERAK ESKUALDATZEKO LIZENTZIAREN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

I. epigrafea.–Jarduerarako lizentzia.

–453 euroko tarifa aplikatuko da.

II. epigrafea.–Berritik paratzen diren establezimenduak, negozioaren lekualdaketa, aldaketak jardueran.

–1 - 100artean: 4,2 euro.

–101 - 500artean: 3,5 euro.

–501 - 1.000artean: 3 euro.

–1.001 - 4.000artean: 2,5 euro.

–4.001etik aurrera: 1,5 euro.

III. epigrafea.–Jarduera handitzea, negozioa eskualdatzea, titularraren edo sozietatearen izenaren aldaketa eta titular aldaketak.

–Tarifak II. epigrafean zehaztutakoen %50 izanen dira.

–Gestión Ambiental de Navarra SAU enpresak egiten dituen txosten teknikoen zenbatekoa jardueraren sustatzaileak ordainduko du.

7.–ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN ZANGAK IREKITZEAGATIK ETA BIDE PUBLIKOKO ZOLADURAN EDO ESPALOIETAN ZULOAK EGITEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

I. epigrafea.–Zangak irekitzea.

I.1. Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, luzerako metroko: 19 euro.

1.2. Zangaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa denean, luzerako metroko: 22 euro.

1.3. Zanga irekitzeagatik ibilgailuei bidea itxi behar bazaie, dela osorik, dela norabide bat edo bide nahiz zati nagusi bat, aurreko epigrafeetako tarifei %20 gehituko zaie.

II. epigrafea.–Ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapenak, lukanak eta kalapatxak eraikitzea edo kentzea, eta zoruan edo espaloietan zuloak egitea.

–Metro lineal bakoitzeko, alderik handienean: 22 euro.

–Fidantzak zangak egiteagatik: Zangak irekitzeagatik, metro lineal bakoitzeko honako fidantza hau jarri beharko da: 100 euro.

8.–HILERRIKO ZERBITZUAK ERABILTZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

1.–Ehorzketak.

A) Lurrean: 101 euro.

B) Nitxoan: 51 euro.

C) Kolunbarioan: 38 euro.

D) Panteoian: 112 euro.

2.–Panteoiak.

Ez da lurzati gehiagorik emanen panteoietarako.

3.–Nitxoak:

–Betiko kontzesioak: 749 euro.

–Hamar urteko okupazioa: 311 euro.

–Hamar urteko luzapena: 311 euro.

4.–Kolunbarioak

–Betiko kontzesioak: 120 euro.

–10 urteko okupazioa: 56 euro.

–10 urteko luzapena: 56 euro.

5.–Lurreko hilobiak:

–Hamar urteko okupazioa: 334 euro.

–Hamar urteko luzapena: 334 euro.

Hilobirako eskubidearen gozamena epealdia amaitu baino lehen amaitzen bada subjektu pasiboari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik, tasa ez da itzuliko, ez osorik, ez zati bat.

9.–UDALAREN KIROL-INSTALAZIOAK ERABILTZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

I. epigrafea.–Igerilekua eta instalazio osagarriak:

1.–Igerilekuen eta instalazio osagarrien tasak:

–Urteko kuota, 5 urtera bitarte: 0 euro.

–Urteko kuota, 14 urtera artekoak: 56 euro.

–Urteko kuota, 14 - 18 urte artekoak: 67 euro.

–Urteko kuota, helduak, 18 - 65 urte artekoak: 89 euro.

–Urteko kuota, 65 urtetik gorakoak (Irurtzunen edo Arakilen erroldatuak): 0 euro.

–Sarrera, 14 urtetik beherakoak: 4,5 euro (astegun eta jaiegunetan).

–Sarrera, 14 urtetik gorakoak: 7 euro (astegun eta jaiegunetan).

–Sarrera, 65 urtetik gorakoak (Irurtzunen edo Arakilen erroldatuta ez daudenak): 3 euro.

–15 eguneko bonuak, 14 urtetik beherakoak: 30 euro.

–15 eguneko bonuak, 14 urtetik goitikoak: 50 euro.

–15 eguneko bonuak, 65 urtetik goitikoak, erroldatuta ez daudenak: 20 euro.

–Urteko kuota, 65 urtetik gorakoak, Irurtzunen edo Arakilen erroldatuta ez daudenak: 35 euro.

–Familientzako bonuak: Deskontuak eginen dira bazkide den 18 urtetik beherako seme edo alaba bakoitzeko. Tasak honako hauek izanen dira:

a) Seme edo alaba adingabea: 40 euro.

b) Bi seme-alaba adingabe: 35 euro bakoitzeko.

c) Hiru seme-alaba adingabe: 30 euro bakoitzeko.

–Deskontuak Irurtzunen erroldatutako langabeentzat: %50eko deskontua aplikatuko zaio bazkideak udaldi osorako sortutako banako tarifari.

2.–Familientzako bonua eskuratzeko baldintzak:

2.1. Gurasoak ezkonduta egotea edo izatezko bikoteen erregistroan behar bezala inskribatuta.

2.2. Bi gurasoak udal igerilekuetako bazkideak izatea.

2.3. Guraso bakarreko familiek hala direla frogatu beharko dute.

2.4. Eskaerak aurkezteko epealdia 2021eko maiatzaren 6an bukatuko da.

2.5. Apartatu honetan aipatzen diren baldintzak beteta egon beharko dira 2.4 apartatuan ezartzen den inskribatzeko epealdia amaitzen denerako, eta uda osoan bete beharko dira.

2.6. Familientzako bonuak ezin dira bateratu Irurtzunen erroldatutako langabeentzako deskontuekin (deskontuok ordenantza honen 3. apartatuan azaltzen dira). Pertsona bat bi murriztapenei heltzeko moduan badago, bata edo bestea aukeratu beharko du.

3.–Irurtzunen erroldatutako langabeentzako deskontuak eskuratzeko baldintzak:

3.1. Langabezia frogatzea Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren txartelaren bidez.

3.2. Deskontu hauek eskatzeko epealdia ekainaren 18an amaituko da.

3.3. 3.1 apartatuan aipatzen diren baldintzak beteta egon beharko dira 3.2 apartatuan ezartzen den epealdia amaitzen denerako, eta uda osoan bete beharko dira. 2021eko udako igerilekuak zabalik dauden kanpaina amaitu baino lehen enplegua lortuz gero, Udalari jakinarazi beharko dio berehala, behar den tarifa aplika diezaion.

3.4. Irurtzunen erroldatutako langabeentzako deskontua ezin da bateratu ordenantza honen 2. apartatuko familientzako abonuekin. Pertsona bat bi murriztapenei heltzeko moduan badago, bata edo bestea aukeratu beharko du.

II. epigrafea.–Kiroldegia.

–Tarifa bakarra: 20 euro/ordua.

III. epigrafea.–Frontoi estalia.

–Tarifa bakarra: 11 euro/ordua.

10.–MUSIKA ESKOLAKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

1. artikulua. Zerga-egitatea.

Musika Eskolako tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren arabera, zerga-egitatea Irurtzungo Udalaren Musika Eskolan matrikulatzea eta klaseetara joatea da.

2. artikulua. Ordaindu beharra.

Ordaindu beharra sortzen da Irurtzungo Udalaren Musika Eskolan izena ematean eta matrikula egitean.

3. artikulua. Subjektu pasiboak.

Ondoko hauek daude beharturik ordenantza honetan ezarritako tasak ordaintzera:

a) Irurtzungo Udalaren Musika Eskolan izena eman eta matrikula egiten duten ikasleak.

b) Ikasleak adin txikikoak badira, haien legezko ordezkariak.

4. artikulua. Kuotak eta sortzapena.

a) Hileko kuotak:

–Irurtzungo, Itzako, Imozko, Ollarango eta Arakilgo ikasleak: 37 euro irakasgai bakoitzeko hilean.

–Irurtzungo, Itzako, Imozko, Ollarango eta Arakilgo ikasleak, familia ugarikoak badira edo familia bateko bigarren kideak badira: 28 euro irakasgai bakoitzeko hilean.

–Beste herrietako ikasleak: 84 euro irakasgai bakoitzeko hilean.

–Irakasle diren ikasleak: 42 euro irakasgai bakoitzeko hilean.

b) Urteko matrikula: 40 euro ikasturte bakoitzeko.

c) Atakondoa Ikastetxe publikoko musika lantegia: 150 euro ikasturteko.

5. artikulua. Atzera egiteak.

Matrikularen tasa eta musika lantegiaren tasa honako kasu honetan baino ez dira itzuliko: ikasturteko lehen astean idatziz jakinaraziz gero jarduera utziko dela. Gainerako kasu guztietan matrikulagatik ordaindutako zenbatekoa ez da itzuliko.

11.–KULTUR ETXEKO AUDITORIOAN EGITEN DIREN KULTUR JARDUEREN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

1.–Kultur Etxeko auditorioa: Sarreraren prezioa ezin da izan pertsonako 20 eurotik gorakoa.

2.–Lokalak: Lokalak erabiltzeagatik ordaindu beharreko prezioak honako hauek izanen dira:

–Aretoak erabiltzea egun bakarreko jardueretarako eta ikastaro laburretarako (etengabeko 8 hilabete baino laburragoak): 3 euro orduko.

–Aretoak erabiltzea iraupen ertain-luzeko (8 hilabete jarraian) ikastaroetarako: euro 1 orduko.

–Ekitaldi aretoa: 15 euro orduko.

12.–MERKATARITZA EZ EGONKORRA, MERKATU TXIKIA ETA BESTELAKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

I. epigrafea.–Merkatu txikia.

1. artikulua. Zerga-egitatea.

Tasa bat ordaindu beharko da saltoki ez egonkorra, merkatu txikia eta bestelako merkataritza saltokiak instalatzeagatik. Nolanahi ere, epigrafe honetan egonen dira aldizkakotasuna ezarritako duten noizbehinkako merkatu txikiko saltokiak.

2. artikulua. Kuota.

–Hiruhileko tarifa, 4 metro bitarteko saltokietarako: 84 euro.

–Hiruhileko tarifa, 4tik 6 metro bitarteko saltokietarako: 129 euro.

–Hiruhileko tarifa, 6tik 8 metro bitarteko saltokietarako: 186 euro.

–Hiruhileko tarifa, 8tik 10 metro bitarteko saltokietarako: 229 euro.

Saltokiaren metroak zehazten ez badira, udal langileek egiten dituzten neurketen emaitzak hartuko dira aintzat, antzeko saltokiekin lotutako zentzuzko irizpideak aplikatuz.

3. artikulua. Sortzapena.

Tasa eta ordaindu beharra sortzen dira Udalak saltoki ez egonkorra, merkatu txikia edo bestelako merkataritza saltokia jartzeko emandako baimena jasotzen denean.

II. epigrafea.–Noizbehinkako merkataritza.

1. artikulua. Zerga-egitatea.

Zerga-egitatea da ordenantza honen I. epigrafean sartzen ez diren saltokiak, barrakak, atrakzioak, txurro-dendak eta antzekoak instalatzea, jendearentzat zabalik egonen diren orduak eta egunak gorabehera.

2. artikulua. Kuota.

–Saltokiak, txosnak, atrakzioak eta antzekoak, euro 1 egunean metro koadro bakoitzeko.

–Txurro dendak eta antzekoak, 1 euro egunean metro koadro bakoitzeko.

3. artikulua. Sortzapena.

Tasa eta ordaindu beharra sortzen dira Udalak noizbehinkako saltokia, barrakak, atrakzioa, txurro-denda edo antzekoa jartzeko emandako baimena jasotzen denean.

4. artikulua. Salbuespenak.

Tasa hau ordaindu beharretik salbuesten dira helburu sozialetarako edo irabazteko asmorik gabeko saltokiak.

13.–BIDE PUBLIKOKO ETA HERRI-LURRETAKO LURZORUAREN, LURGAINAREN ETA LURPEAREN APROBETXAMENDU BEREZIENGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Bide publikoko eta herri-lurretako lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen aprobetxamendu bereziengatik honako kuota hauek aplikatuko dira:

–Mahaiak, aulkiak, beladoreak, metro koadro edo zatiki bakoitzeko: 26 euro urtean.

–Kutxazainak: 310 euro kutxazaineko urtean.

–Salmenta-makinak: 50 euro makinako urtean.

–Edukiontziak eta obretako etxolak: 40 euro, gutxienez. 20 egun baino gehiago: 2 euro egunean.

–Aldamioak: 40 euro, gutxienez. 20 egun baino gehiago: 2 euro egunean.

–Garabiak edo garabi-kamioiak: 40 euro, gutxienez. 20 egun baino gehiago: 2 euro egunean.

–Karabana, atoi eta automobilak ez diren gainerako ibilgailuak, berariaz baimentzen direnean, tasa ordaintzeak berekin ez dakarrela baimena emantzat jotzea. Egun edo zatiki bakoitza: 1 euro.

–Hesiak edo itxiturak: 40 euro, gutxienez. 20 egun baino gehiago: 2 euro egunean.

–Beste aprobetxamendu batzuk: 40 euro, gutxienez. 20 egun baino gehiago: 2 euro egunean.

Urbanizatzen ari diren eremuetan, zenbatekoak %50 beheitituko dira. Trafikoaren edo oinezkoen joan-etorria galarazten bada, tasa bikoitza izanen da okupazio guztietan.

Eskaeran ez bada zehazten zenbat iraunen duen okupazioak, Udalak gutxi gorabeherako zenbatespena eginen du tasaren behin-behineko likidazioa egin ahal izateko. Gero, zerga-egitatea amaitutakoan, pertsona interesdunek horren berri eman beharko diote Udalari, tasaren behin-behineko likidazioa egin dezan.

14.–ESKOLA GARRAIOAREN ZERBITZUA ERABILTZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Urteko tasa 632 euro izanen da zerbitzu-erabiltzaile bakoitzeko.

Zerbitzua arautzen duen indarreko ordenantza honela aldatuko da: Ordenantzaren 5.b) artikulua gisa honetara geldituko da idatzirik:

"Prezio hori ordaintzera beharturik daude Irurtzungo Udalak kudeatzen duen eskola garraioaren zerbitzuan izena ematen duten guztiak. Hau da, gaurko egunean Irurtzunen eta Arakilen erroldaturik dauden zerbitzuaren erabiltzaileak. Zerbitzuan, idatziz eman beharko da izena eta idatziz baja egin; ez da ahoz onartuko. Zerbitzuan baja egiteko izena emateko orrian zer epe ematen den, horrexen barrenean egiten diren bajak baizik ez dira onartuko".

Ordenantzaren 8. artikulua gisa honetara geldituko da idatzirik:

"Erabiltzaileen kuotak gisa honetara ordainduko dira:

–%50 urte bakoitzeko urrian.

–Gainerako %50 urte bakoitzeko otsailean".

15.–ANIMALIAK EDUKITZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

I. epigrafea.–Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzea arautzen duen udal ordenantzarekin bat etorriz, honako tasa hauek ezartzen dira.

–Txakur abandonatuak kentzeagatik: 18 euro txakurreko.

–Egonaldia udal biltegian: 6 euro animaliako egunean.

3 ordutik goiti, egun osoa zenbatuko da.

–Lizentzia tramitatzeagatik: 20 euro animaliarekin doan pertsonako.

II. epigrafea.–Zehapenen zenbatekoak, ezarriz gero.

–Arau-hauste arinarengatik: 60 euro.

–Arau-hauste arina berriz egiteagatik: 120 euro.

16.–ESKOLAKO LOKALAK ETA INSTALAZIOAK ERABILTZEA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA

–Gelako tarifa: 5,00 euro orduko.

–Jantokiko tarifa: 15 euro orduko.

Irabazteko asmorik gabeko jarduera eginez gero, tarifa 2,50 euro izanen da gelako egunean.

–Gela erabiltzen bada astean 5 egunez, %20ko deskontua eginen da.

  • 15 egunez erabiltzen bada, deskontua %30ekoa izanen da.
  • 30 egunez erabiltzen bada, deskontua %50ekoa izanen da.
  • Urte osoan erabiltzen bada, deskontua %60koa izanen da.

17.–AGIRIAK, KOPIAK ETA ZIURTAGIRIAK EMATEAGATIK, TRAMITATZEAGATIK ETA ERKATZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

1. Nahitaez argitaratu beharreko agiriak edo iragarkiak tramitatzea: Argitaratzeagatik ordaindutako zenbatekoa itzultzea.

2. Honako hauek egiteagatik:

–A4-ko fotokopiak: 0,10 euro orrialdeko.

–A3-ko fotokopiak: 0,40 euro orrialdeko.

–Konpultsak: 0,10 euro orrialdeko.

–Ordainagirien bikoizketak/kopiak: 0,50 euro ordainagiriko.

–Kasuan kasuko urteko ziurtagiriak: euro 1/ziurtagiria.

–Gainerako ziurtagiriak: 2 euro ziurtagiri bakoitzeko.

Jendea salbuetsirik egonen da ziurtagiriak luzatzeko tasak ordaintzetik, ziurtagiri hori Udalak berak edo eskualdeko gizarte zerbitzuen mankomunitateak eskatu badio.

–Lurzatien gaineko zedulak: euro 1 zedulako.

18.–UDALAREN MAKINAK, IBILGAILUAK, LANABESAK ETA BESTELAKOAK UZTEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

I. epigrafea.–Langileak.

1. artikulua. Zerga-egitatea. Tasa bat ordaindu beharko da Udalaren langile batek interesdunak eskatuta lanen bat egiten duenean, esaterako lurzatiak garbitzea edo belar-sastrakak kentzea eta antzekoak.

2. artikulua. Subjektu pasiboak.

Tasa honen subjektu pasiboak dira zergadun gisa zerbitzuaren onura jasotzen duten pertsona fisikoak eta juridikoak.

3. artikulua. Kuota.

–Ofizialaren kostua: 23 euro orduko.

–Peoiaren kostua: 20 euro orduko.

–Kamioia eta gidaria erabiliz gero, ordu edo zatiki bakoitzeko: 50 euro.

–Ibilgailua eta gidaria erabiliz gero eta hura kamioia ez bada, ordu edo zatiki bakoitzeko: 40 euro.

4. artikulua. Sortzapena.

Tasa eta ordaindu beharra sortzen dira Udalak lanak egitearekin ados dagoela adierazten duenean.

II. epigrafea.–Oholtzak eta bestelakoak.

1. artikulua. Zerga-egitatea. Tasa bat ordaindu beharko da Udalaren makinak, ibilgailuak, lanabesak eta bestelakoak erabiltzeagatik, Udalari eskaera aurkeztu eta hark baimena eman ondoren.

2. artikulua. Subjektu pasiboak.

Tasa honen subjektu pasiboak dira zergadun gisa Udalaren makinak, ibilgailuak, lanabesak edo bestelakoak erabiltzeko baimena lortzen duten pertsona fisikoak eta juridikoak.

3. artikulua. Kuota.

KONTZEPTUA

TASA

FIDANTZA

Agertoki estalia

165 euro

600 euro

Agertokia

100 euro

600 euro

Mahaiak

2 euro egunean

Haien kostua ordaindu beharko da itzultzen ez badira

Soinu ekipamendu eramangarria

75 euro

150 euro

Aulkiak (bakoitza)

0,50 euro egunean

Haien kostua ordaindu beharko da itzultzen ez badira

Obra hesiak (bakoitza)

1 euro egunean

Haien kostua ordaindu beharko da itzultzen ez badira

Olana

20 euro egunean

300 euro

4. artikulua. Sortzapena.

Tasa eta ordaindu beharra sortzen dira Udalaren makinak, ibilgailuak, lanabesak edo bestelakoak erabiltzeko baimena lortzen denean.

19.–GAZTETXOKOA ERABILTZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASEN ARAUAK

1. artikulua. Zerga-egitatea.

Zerga-egitatea Gaztetxokoa erabiltzea da.

2. artikulua. Subjektu pasiboak.

Ordenantza honetan ezartzen diren tasak erabiltzaileen legezko ordezkariek ordaindu behar dituzte.

3. artikulua. Kuota.

Urteko kuota 5 eurokoa izanen da.

4. artikulua. Sortzapena.

Tasa ikasturte bakoitzeko inskripzioa formalizatzen denean sortuko da.

20.–IRURTZUNGO UDALERRIKO TRAFIKOARENGATIK ETA BIDE PUBLIKOAK ERABILTZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Irurtzungo trafikoaren eta bide publikoen erabileraren ordenantzan gehieneko denboraz ezartzen dena betetzen ez duenari 10 euroko zehapena ezarriko zaio gehieneko aldia gainditzen duen orduko.

21.–IRURTZUNGO PERTSONA DESGAITUENTZAKO APARKATZEKO TXARTELAK TRAMITATZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

1. artikulua. Zerga-egitatea.

Tasa honen zerga-egitatea da Irurtzungo Udalak pertsona desgaituentzako aparkatzeko txartelak tramitatzea edo berritzea.

2. artikulua. Subjektu pasiboak.

Tasaren subjektu pasiboak dira zergadun gisa Udalak emandako edo berritutako aparkatzeko txartelen titularrak.

3. artikulua. Kuota.

Tasa honen kuota honako hau izanen da: 20 euro aparkatzeko lehen txartela tramitatzeagatik.

Iraungi gabeko txartel bat berritzeagatik 10 euroko tasa ordaindu beharko da.

4. artikulua. Sortzapena.

Tasa eta, beraz, ordaindu beharra sortzen da aparkatzeko txartela eman izanaren jakinarazpena jasotzen denean.

22.–HAUTAKETA-PROZESUETAN PARTE HARTZEKO ESPEDIENTEA ETA ESKUBIDEAK FROMALIZATZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

1. artikulua. Oinarria eta izaera.

Tasa hau ezarri da Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak emandako ahalmenak erabiliz eta bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoarekin.

2. artikulua. Zerga-egitatea.

Tasaren zerga-egitatea da Udalak behar diren zerbitzuak ematea bertan sartzeko hautaketa-prozesuetan parte hartzeko.

3. artikulua. Subjektu pasiboak.

Tasaren subjektu pasiboak dira zergadun gisa Irurtzungo Udalak deitzen dituen lehiaketa, oposizio eta oposizio-lehiaketetan (irekietan nahiz murriztuetan), eta kontratazio zerrendak sortzeko hautapen-prozesuetan parte hartzen duten pertsona fisikoak.

4. artikulua. Kuota.

4.1. Tasa honengatik honako tasa hau ordaindu beharko du subjektu pasibo bakoitzak:

a) A mailako hautaketa-prozesuan parte hartzeko: 25,00 euro.

b) B mailako hautaketa-prozesuan parte hartzeko: 20,00 euro.

c) C mailako hautaketa-prozesuan parte hartzeko: 15,00 euro.

d) D eta E mailetako hautaketa-prozesuetan parte hartzeko: 10,00 euro.

4.2. Parte hartu nahi den hautaketa-prozesu bakoitzeko tasa bat ordaindu beharko da.

5. artikulua. Sortzapena.

Tasa eta ordaindu beharra espedientea eratzen denean sortzen dira.

Honako kasu hauetan, besteak beste, eskubide hauek ez dira itzuliko:

a) Izangaiak ez badu parte hartzen hautaketa-prozesuan berari egotzi beharreko arrazoi batengatik.

b) Izangaiak ez badu gainditzen hautaketa-prozesua berari egotzi beharreko arrazoi batengatik.

6. artikulua. Tasaren likidazioa.

Tasaren ordainketa izenduna eta banakakoa izanen da bete nahi den lanpostu bakoitzeko; Udalak udalerriko bankuetan dauzkan kontuetako batean egin beharko da Udalaren web orriko autolikidazio-programaren bidez edo deialdi bakoitzean ezartzen den beste baten bidez egin beharko da, eta frogagiria eskabidearekin batera aurkeztu beharko da.

Izangaiak sarreraren egiaztagiria gorde beharko du hautaketa-prozesua amaitu arte.

23.–AUTOKARABANA ETA ETXEBIZITZA-IBILGAILUENTZAKO ITURRIZAR ZERBITZUGUNEA ERABILTZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

1. artikulua. Zerga-egitatea.

Tasa honen zerga-egitatea da autokarabana eta etxebizitza-ibilgailuentzako Iturrizar zerbitzugunea gehienez ere 48 orduz erabiltzea eta erroldatutako pertsonek urteko txartela eskuratzea.

2. artikulua. Subjektu pasiboak.

Tasa honen subjektu pasiboak dira autokarabana eta etxebizitza-ibilgailuentzako Iturrizar zerbitzugunea gehienez 48 orduz erabiltzen dutenak eta erroldatutako pertsonen urteko txartela eskatzen dutenak.

3. artikulua. Kuota.

3.1. Gehienez 48 orduz aparkatuta egoteagatik 5 euro ordaindu beharko dira.

3.2. Erroldatutako pertsonek 15 euro ordaindu beharko dituzte urteko txartelarengatik matrikulako.

4. artikulua. Sortzapena.

Gehienez 48 orduz aparkatuta egoteagatik ordaindu beharreko tasa zerbitzugunean sartzean sortuko da. Erroldatutako pertsonek urteko txartelarengatik ordaindu beharreko tasa txartela eskuratzen dutenean sortuko da.

24.–BERROZKO BARATZE EKOLOGIKOAK ERABILTZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

1. artikulua. Zerga-egitatea.

Tasa honen zerga-egitatea da Berrozko udal baratze ekologikoetako bat erabiltzea.

2. artikulua. Subjektu pasiboak.

Tasa honen subjektu pasiboak dira baratze ekologiko bat adjudikatuta duten pertsonak.

3. artikulua. Kuota.

Tarifa 30 euro izanen da urtean.

4. artikulua. Sortzapena.

Udalak pertsona bati baratzea adjudikatzen dionean sortuko da tasa.

Erabaki hau hartu arte aldatu ez diren indarreko ordenantza fiskalen edukia dagoen bezala geldituko da.

Iragarkiaren kodea: L2304057