64. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Dirulaguntzen deialdia, Antsoaingo elkarte eta establezimenduetan euskarazko edo elebiko kartelak eta errotuluak jartzeko. Laburpena

DDBN (identifikazioa): 682218.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/682218).

Antsoaingo Udalak dirulaguntzak emanen dizkie udal zentsuan erregistratuta dauden elkarteei eta Antsoaingo udal-mugartean kokatutako establezimenduei, euskara edo euskara eta gaztelania erabiltzen badute beren errotulazioan (fatxadetako errotuluetan, erakusleihoetan, toldoetan zein merkataritzako ibilgailuetan).

Dirulaguntza jasotzeko, errotuluak zuzen eta behar bezala idatzita egon beharko du. Horretarako, dirulaguntzaren onuradun izan daitezkeenek doan erabili ahalko dute Udalaren Euskara Zerbitzuaren itzulpen, zuzenketa eta aholkularitza zerbitzua.

Eskaera errotulazio berria paratu ondotik eginen da. Eskatzaileak udal-erregistroan aurkeztuko du eskabidea, honako agiri hauekin batera: errotuluaren faktura (jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua); bankuko ordainagiria edo antzekoa, argi eta garbi adierazita nork agindu duen ordainketa, enpresa onuraduna, kontzeptua eta ordainketa eguna; eta errotuluaren bi argazki (fatxadaren argazki orokorra eta errotuluaren argazki zehatza).

Eskaerak, dokumentazioarekin batera, 2023ko abenduaren 2a arte aurkezten ahalko dira.

Antsoainen, 2023ko martxoaren 16an.–Alkate udalburua, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2304526