64. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Gora jotzeko errekurtsoa, erabaki honen aurka: aldaketa xehatuaren behin betiko onespena, etxebizitza bat egin ahal izateko Beuntzan

Alberto Sarasibar Cigandak 23-00185 gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, Atezko Udalak 2022ko azaroaren 29ko osoko bilkuran 12. poligonoko 43. lurzatian aldaketa xehatu bat egiteko erabakiari eman zion behin betiko onespenaren aurka. Onespen hori, hain zuzen, 2022ko abenduaren 23ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion idazketa berrian, Udalak erabaki du aipatutako espedientea Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea, eta interesdun direnei epatze deia egiten die auzitegi horretan ager daitezen hamar egun balioduneko epean.

Eritzegoitin, 2023ko martxoaren 15ean.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.

Iragarkiaren kodea: L2304332