64. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2023ko martxoaren 15ean hartua, "N-121-B errepiderako sarbide berria Elizondotik, 50+040 MI KPan" izeneko proiektuko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzen duena, nahitaez desjabetzeko.

Lurralde Kohesiorako kontseilariak abuztuaren 12an emandako 59/2022 Foru Aginduaren bidez, indarrik gabe utzi zen Lurralde Kohesiorako kontseilariaren apirilaren 27ko 31/2021 Foru Agindua, behin-behinekoz onetsi zuena "Elizondorako sarbide berria N-121-B errepidetik, 50+070 kilometro puntuan" izeneko trazadura proiektua, eta behin-behinekoz onetsi da "N-121-B errepiderako sarbide berria Elizondotik, 50+040 MI kilometro puntuan" izeneko trazadura proiektua, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzeaz gainera.

Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak jakinarazi duenez, proiektu horren helburua da inguru horretan Elizondoko herritik N-121 B errepidera zuzenean ateratzeko irteera bat egitea, Iruñeko norabidean. Gaur egun, Elizondoko ipar-mendebaldeko erabiltzaileek eta inguruan dagoen foruzain etxekoek 1.100 metrotik gorako distantzia egin behar dute N-121-B errepidera sartzeko Iruñeko norabidean. Hori dela eta, obrei ahalik eta azkarren ekitea komeni da. Beraz, behar diren lurrak eskuratzeko izapideak arintze aldera, beharrezkoa da ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzea, hori guztia Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren babesean.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU

1. "N-121-B errepiderako sarbide berria Elizondotik, 50+040 MI KPan" izeneko proiektuko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzea.

2. Ukitutako ondasun eta eskubide horiek eskuratzeko, 48.384,62 euroko gastua kalkulatu da, zeina 2023ko gastu-aurrekontuko "Elizondorako sarbide berria N-121-B errepidetik" izeneko 220002-22100-6010-453225 partidaren kargura ordainduko baita.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta argitaratzen den egunetik beretik izanen ditu ondorioak. Aditzera ematen da erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela, eta haren aurka, hautara, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, bestela, zuzenean aurkaratzen ahal dela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aurretiazko errekerimendua egiten ahalko dute, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

4. Erabaki hau jakinaraztea Lurralde Kohesiorako Departamentuko Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Kontu-hartzailetza delegatuari.

Iruñean, 2023ko martxoaren 15ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2304391