64. ALDIZKARIA - 2023ko martxoaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, hautaproben bitartez izangai zerrenda bat osatzeko, Etxeko Laguntza Zerbitzuan aldi baterako kontratazioaren bitartez familia-langile lanpostuan aritzeko

Ultzama aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Bazkideen Batzarrak, 2023ko otsailaren 22an erabakia hartuta, deialdia onetsi du hautaproben bitartez izangai zerrenda bat osatzeko, Ultzama aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Etxeko Laguntza Zerbitzuan (ELZ) aldi baterako kontratazioaren bitartez familia-langile lanpostuan aritzeko.

Deialdi hau egin da Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 42. artikuluko 2. puntuaren c) apartatuaren edukiaren eta harekin bat heldu den gainerako legeriaren babespean.

Hautapen prozesua ondoko hauetan xedatuari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zena, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onetsi zuen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretua, hura garatzeko eta betearazteko eman baitzen, aplikatu beharreko gainerako arauak eta deialdi honetako oinarriak.

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

Deialdiaren xedea da hautaproben bitartez izangai zerrenda bat osatzea, aldi baterako kontratazioaren bitartez familia-langile lanpostuan aritzeko Ultzama aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Etxeko Laguntza Zerbitzuan.

Lanpostua etxeko laguntza zerbitzua ematean datza Mankomunitatearen esparruan dauden herri edo lekuetako etxe partikularretan. Horretarako, Mankomunitatearen egoitzatik lana egiteko leku zehatzetarainoko joan-etorriak egin beharko dira, eta langile bakoitzak bere kabuz egin beharko ditu, Mankomunitatea ez baita joan-etorriez arduratuko.

Lanpostua Nafarroako Administrazio Publikoetako D mailakoa da, eta Mankomunitatearen plantilla organikoan horretarako onetsitako lansaria izanen du.

Deialdian parte hartzeko, nahitaezkoa izanen da izangaiek euskaraz mintzatzen dakitela frogatzea, B2 mailaren edo titulazio baliokidearen heinean; horretarako, hizkuntza eskola ofizial batek edo beste erakunde eskudun batek luzaturiko gaitasun agiria izan beharko dute, edo bestela proba bat gainditu, izangaiek behar bezainbateko hizkuntza maila dutela frogatzeko.

Mankomunitateak, behar besteko aurrerapenaz jakinaraziko die izangaiei proba hori non, zein egun eta ordutan egingo den.

Deialdia ebatzi eta izangaien behin betiko zerrenda onetsi ondoren, horrek lehentasuna izanen du Mankomunitatean gaur egun diren bestelako zerrenda guztien gainetik.

Mankomunitatearen eskumena izanen da aldi baterako bete beharreko lanpostuen ezaugarriak zehaztea (lanaldi mota, iraupena, etab.), haien jatorrizko lanpostu hutsak gorabehera; orobat izanen da haren eskumena izangaien behin betiko zerrendaren funtzionamendu araubide edo sistema onestea.

Lanpostu honetarako aldi baterako kontratatzeko behin betiko izangai-zerrenda hori subsidiarioa izanen da apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan xedatuaren babespean, langile finkoekin etorkizunean eratzen ahal den beste edozein zerrendaren aldean.

Hartara, zerrenda horrek indarrean segituko du, baldin eta beste deialdirik egiten ez bada Ultzama aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Etxeko Laguntza Zerbitzurako familia-langilearen lanpostua modu mugagabean betetzeko. Halakoetan, ezarritako hautaprobak gainditu dituzten langileen artean lanposturik eskuratu ez dutenek zerrenda bat osatuko dute, lehentasuna izanen duena, arauak baitio ebatzitako azken deialdi publikoa gainditu bai baina lanposturik eskuratu ez dutenek lehentasunezko eskubidea izanen dutela lanpostuak aldi baterako betetzeko.

2.–Parte-hartzaileek bete beharreko baldintzak.

Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako herritarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.

Era berean, espainiar nazionalitatea dutenen eta Europar Batasuneko beste estatuetako edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek parte har dezakete, zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

b) Hamasei urte beteta izatea, eta nahitaezko erretiroa hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea, betiere eskatzen diren gainerako baldintzak betez gero.

c) Eskola Graduatuko titulua, Lanbide Heziketako Lehen Mailako titulua edo horien baliokidea izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea. Baldin atzerrian lortutako tituluak badira, eduki beharko da homologazioa frogatzen duen agiria.

d) Honako titulu hauen jabe izatea: mendekotasuna dutenei arreta egiteko teknikaria, erizaintzako zainketa lagungarrietako teknikaria edo arreta soziosanitarioko teknikaria edo baliokideak, edo gizarte erakundeetan mendekotasuna dutenei arreta soziosanitarioa emateko profesionaltasun ziurtagiria (kodea: SSCS0208) edo etxean arreta soziosanitarioa emateko profesionaltasun ziurtagiria (kodea: SSCS0108) edo etxeko laguntzailea (kodea: SSCS30).

e) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko. Horri buruzko zinpeko deklarazioa erantsi da oinarri hauen eranskinean.

f) Desgaitua edo gabetua ez egotea eginkizun publikoetan jarduteko, eta ez egotea administrazio publikoren baten zerbitzutik kendua.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek frogatu beharko dute ez dutela beren estatuko funtzio publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik.

Horri buruzko zinpeko deklarazioa erantsi da oinarri hauen V. eranskinean.

g) B1 motako ibilgailuak gidatzeko baimena izatea. Lanpostua etxeko laguntza zerbitzua ematean datza Mankomunitatearen esparruan dauden herri edo lekuetako etxe partikularretan. Horretarako, Mankomunitatearen egoitzatik lana egiteko leku zehatzetarainoko joan-etorriak egin beharko dira, eta langile bakoitzak bere kabuz egin beharko du, Mankomunitatea ez baita joan-etorriez arduratuko.

h) Hizkuntza Eskolaren batek emandako gaitasun agiria izatea, edo ofizialki horren baliokidetzat jotzen den beste titulazio bat; bestela, izangaiak hizkuntza maila aski baduela zehaztuko duen proba gainditzea. Mintzamenean B2 ezagutza maila edo horren parekoa izatea eskatuko da.

Izangaiek deialdi honetan parte hartzeko eskaerak onartzeko epearen barrenean frogatu behar dituzte baldintza horiek guztiak, agiri bidez frogatu ere.

Deialdi honetatik bazterturik geldituko dira agiri horiek aurkezten ez dituztenak.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira aurreko baldintzak, eta hautapen prozesuak eta kontratazioak dirauen bitartean ere bete beharko dira.

3.–Eskabideak.

Deialdi honi dagokion iragarkia argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkeztu beharko dira Ultzama aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen erregistro orokorrean (San Pedro karrika 8 bis, 31797, Larraintzar, Ultzama), idatziz edo egoitza elektronikoaren bidez, edo Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetako bat erabiliz, 4. oinarrian adierazitako epean.

Eskabideak deialdi honen I. eranskinean argitaratutako ereduari jarraikiz aurkeztuko dira eta haietan izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bururatzen den egunerako. Nolanahi, eskabide eredua Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen bulegoetan ere eskuratzen ahalko da. (948 305353).

Parte hartzeko eskabidearekin batera honako dokumentazio hau ere ekarri beharko dute izangaiek:

–Telefono mugikor zenbaki bat eta posta elektronikoko helbide bat ematea, jakinarazpenak egin ahal izateko.

–NANaren, AIZren edo haien baliokidearen fotokopia.

–Deialdiaren 2. oinarrian eskatutako tituluen fotokopia konpultsatuak.

–Euskararen ezagutza frogatzen duen ziurtagiriaren fotokopia konpultsatua.

–B-1 motako gidabaimenaren fotokopia.

–Lehiaketaldian merezimenduen balorazioa egiteko tituluen eta ziurtagirien fotokopia konpultsatuak, halakorik bada.

4.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

5.–Behin-behineko zerrenda.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik bost egun baliodun igarota, jendaurrean paratuko da izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, Ultzama aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen iragarki taulan eta web-orrian. Orobat argitaratuko da Ultzama aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea osatzen duten udalen web-orrietan, halakoa daukatenetan.

Egun horretatik aurrera eta ondoko bost egun baliodunetan, izangaiek erreklamazioak egin ditzakete edo eskabidean egindako akatsak zuzendu.

6.–Behin betiko zerrendak.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta haiek ebatzi ondoren, Ultzama aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Burutzaren ebazpen baten bidez, "Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda" onetsi eta Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen iragarki taulan eta web-orrian edukiko da jendaurrean, deialdi honen zortzigarren oinarrian aipatzen diren hautaprobak egiteko eguna eta tokia adierazita. Orobat argitaratuko da Ultzama aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea osatzen duten udalen web-orrietan, halakoa daukatenetan.

Onartuen zerrendetan agertzeak ez du esan nahi interesdunei aitortu zaienik deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Izangaiek kontratatzeko dei egiten zaienean aurkeztu behar duten dokumentazioa aztertuta, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesdunek deialdi honetan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

7.–Kalifikazio epaimahaia.

7.1. Hauek izanen dira kalifikazio epaimahaiko kideak:

–Epaimahaiburua: Ekaitz Astiz Martínez, Ultzama aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko burua naizen honek.

Ordezkoa: Ultzama aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko batzarkidea, buruak eskuordetza ematen diona.

–Epaimahaikidea: Txaro Castañares Larrea, gizarte-langilea, Ultzama aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatekoa.

Ordezkoa: Nafarroako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitate bateko beste gizarte-langile bat.

–Epaimahaikidea: Amaia Paz Vallejo, Ultzama aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko berdintasun teknikaria eta mankomunitateko langileen ordezkaria.

Ordezkoa: Ultzama aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko langileen ordezkari bat, langileek izendatua.

–Epaimahaikidea: Nekane Garcia Razquin, Ultzama aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko gizarte-langilea.

Ordezkoa: Nafarroako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitate bateko beste gizarte langile bat.

–Epaimahaikide-idazkaria: Alfonso Araujo Guardamino, Ultzama aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko idazkaria.

Ordezkoa: Ultzama aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean sarturiko udalerrietako (Ultzama, Basaburua, Odieta, Atez, Anue eta Lantz) bateko beste edozein idazkari.

7.2. Kalifikazio epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta burutzari horren berri emanen diote, baldin badaude Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoren batean.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, inguruabar horietako bat gertatzen denean.

Abstenitzeko edo errekusatzeko ezarritako arrazoiak direla medio epaimahaiaren konposizioa aldatzen bada, izangai onartuen eta baztertuen zerrendekin batera emanen da horren berri.

7.3. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe. Nolanahi ere, modu baliozkoan eratua izateko eta jarduteko, epaimahaiburuak eta idazkariak egon beharko dute bertan edo, bestela, haien ordezkoek.

7.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabehera guztiak.

7.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eskatzen ahalko du probarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta epaimahaiari horietan bakarrik emanen diote laguntza.

8.–Hautapen prozesua nola eginen den, eta balorazioa.

Mankomunitateko buruaren ebazpen bidez onetsiko da probak egiteko egutegia, eta iragarki-tauletan argitaratuko da.

Oposizio-lehiaketan gehienez ere 100 puntu lor daitezke.

8.1. Lehiaketaldia: merezimenduen balorazioa.

Helburua da izangai bakoitzaren merezimenduak baloratzea, eta betiere kontuan hartuko dira lanpostuaren berezko eginkizunekin lotura zuzena duten arloetakoak.

Epaimahaiak II. eranskineko baremoarekin bat baloratuko ditu izangaien merezimenduak; horiek guztiak agiri bidez frogatu beharko dituzte, oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkeztean, jatorrizko agiriak edo behar bezala egiaztatuak erabiliz horretarako. Horrela egin ezean, ez dira kontuan hartuko.

Merezimenduen balorazioan 20 puntu lortzen ahal dira gehienez.

Epaimahaiak merezimenduak baloratu ondoren, horien emaitza jakinaraziko zaie izangaiei, probak egin baino lehen.

8.2. Euskara proba.

Deialdi honetan eskatzen den euskararen gaitasun agiririk ez duten izangaiek euskaraz badakitela frogatu beharko dute. Horretarako, beharrezko probak egin beharko dituzte eta hartan gai edo ez-gai kalifikazioa emanen zaie.

Mintzamenean B2 ezagutza maila edo horren baliokidea eskatuko da.

Probak Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Euskarabidea/Euskararen Nafar Institutuak eginen ditu. Proba hori egin nahi duten izangaiek hautaprobetan onartuak izateko eskabidean adierazi beharko dute.

Proba hori burututakoan, gai kalifikazioa lortu dutenek edo gaitasun agiria nahiz baliokidea dutenek oposizio-lehiaketan parte hartzen ahalko dute.

8.3. Oposizio fasea. Hautaprobak.

Hautapena ondotik ematen diren proben bidez eginen da; haren balorazioa 80 puntu izanen da, guztira.

–Lehenengo ariketa: idatzizko proba bat eginen da, eta III. eranskinean jasotako gaiei buruzko hamar galderari erantzun beharko zaie.

Arrazoituz eta gai honi buruzko eduki teorikoak aplikatuz erantzun beharko da.

Epaimahaiak, proba hasi baino lehen, haren gehieneko iraupena finkatuko du.

0tik 30 puntura bitarte kalifikatuko da.

–Bigarren ariketa: idatzizko proba, lanpostuarekin zerikusia duten eduki praktikoko hamar galderari erantzutea.

Arrazoituz eta gai honi buruzko eduki teorikoak aplikatuz erantzun beharko da.

Kalifikazio epaimahaiak finkatuko du probaren gehieneko iraupena, hura hasi baino lehen.

0tik 50 puntura bitarte kalifikatuko da.

Azterketa gainditzeko, gutxienez 30 puntu lortu beharko dira bi ariketen baturan.

Plika sistemaren bidez emanen da ariketen balorazioa.

8.4. Probetarako deialdi bakarra eginen da; hartara, izangaiak nortasun agiri nazionala aldean dutela azalduko dira. Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.

9.–Probak gainditzen dituzten izangaien zerrenda eta lanean hasteko deia.

9.1. Probaren kalifikazioa bukaturik, epaimahaiak Ultzama aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko iragarki-taulan argitara emanen du probaren balorazioa.

Probaren balorazioari alegaturiko merezimenduen balorazioa gehitu ondoren, gainditutako izangaien zerrenda bat egingo da guztira erdietsitako puntuazioaren hurrenkerari jarraikiz, eta ondoren buruari igorriko zaio hark onets dezan, hautapen prozesu osoaren espedientearekin batera.

Zerrenda horretan, berdinketarik izanez gero, oposizioaldian puntu gehien lortzen dutenek izanen dute lehentasuna. Hondarrean berriz ere berdinketarik bada, zaharrenari emanen zaio lehentasuna.

Zerrenda horren izena izanen da "Izangaien behin betiko zerrenda".

9.2. Behin betiko zerrendan agertzen diren izangaiei dei eginen zaie, Ultzama aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean sortzen diren beharren arabera, deialdi honen oinarrietan ezarritakoarekin bat etorriz, eta, bereziki, Ultzama, Basaburua, Anue, Odieta, Atetz eta Lantz aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko familiako langileak aldi baterako kontratatu eta ordezteko ateratzen den zerrendaren kudeaketa- eta funtzionamendu-arauen edukiaren arabera (deialdi honen IV. eranskinean daude jasota), eta gainerako araudi aplikagarriaren arabera.

9.3. Kontratuduna Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartuko da eta bertan afiliatuko; beraz, haren kargu izanen da dagokion kuota eta PFEZaren atxikipena, behar diren kopuruetan.

9.4. Hautaproben ondotik eratzen den izangaien zerrendak bost urteko indarraldia izanen du gehienez, behin betiko onesten denetik aurrera.

9.5. Probaldia:

Behin betiko zerrenda osatzen duten lagunek 15 eguneko probaldia izanen dute, ordezkapenen bat betetzera deitzen dituztelarik.

Epe hori iraganik, probaldia ez dela gainditu erabaki daiteke, eta horrek kontratuaren amaiera ekarriko du, baldin eta Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko zerbitzu teknikoei iruditzen bazaie horretarako arrazoi aski badirela, gaitasun faltagatik, ardura faltagatik edo lanpostura ez egokitzeagatik (lan-ordutegiak ez betetzea, barne protokoloak ez betetzea, esleitutako lan eta eginkizunak ez betetzea, erabiltzaileen zuzeneko kexak, etab.), eta horrek egindako zerbitzuaren kalitateari eta antolaketari modu txarrean eragiten badio.

10.–Errekurtsoak.

Deialdi honen, oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka, honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, errekurritutako egintzaren edo erabakiaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal du, deialdia egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Larraintzarren (Ultzama), 2023ko martxoaren 3an.–Mankomunitateko burua, Ekaitz Astiz Martínez.

I. ERANSKINA

Onartua izateko eskabidea (PDFa).

II. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

Izangaiek aurkeztutako merezimenduak epaimahaiak baloratuko ditu baremo honi jarraikiz:

A.–Prestakuntza (gehienez ere 5 puntu).

A1. Lanpostuarekin eta haren eginkizunekin lotutako edukia duen ikastaro bakoitzeko, 8 eta 20 ordu bitarteko iraupena badu: 0,25 puntu.

A2. Lanpostuarekin eta haren eginkizunekin lotutako edukia duen ikastaro bakoitzeko, 20 eta 40 ordu bitarteko iraupena badu: 0,50 puntu.

A3. Lanpostuarekin eta haren eginkizunekin lotutako edukia duen ikastaro bakoitzeko, 40 ordutik goitiko iraupena badu: 0,75 puntu.

8 ordutik beheiti irauten duten ikastaroek ez dute puntuaziorik eskuratuko.

B.–Laneko eskarmentua (15 puntu gehienez).

Familia-langile gisa toki entitateen etxeko laguntza zerbitzuetan lanaldi osoan lanean egindako urte oso bakoitzeko: 3 puntu.

Familia-langile gisa etxeko laguntza zerbitzu pribatu batean lanaldi osoan lanean egindako urte oso bakoitzeko: 1,5 puntu.

Zaharrendako eta/edo desgaitasuna dutenendako zuzeneko laguntzan, beste administrazio publiko, enpresa publiko, laguntzako entitate, fundazio edo enpresa pribatu batean, lanaldi osoan lanean egiazki egindako urte oso bakoitzeko: 1,5 puntu.

Oharrak:

1. Eskabideak aurkezteko epea bukatu aurretik gauzatu diren merezimenduak baizik ez dira baloratuko.

2. Aitzineko bi ataletako merezimenduak frogatzeko, lehiatzaileek lan egindako administrazio publiko edo entitate pribatuen ziurtagiriak edo fakturak aurkeztu beharko dituzte; merezimendu horiek kontatzeko, berriz, kontuan hartuko dira bai lan-kontratu finko nahiz aldi baterakoarekin, bai administrazio-kontratudun, bitarteko nahiz jabetzako lanpostuetan egindako zerbitzuak.

3. Eskarmentuari dagozkion puntuetan xedatuari dagokionez, aldi baterako kontratuak beren iraupenaren proportzioan kontatuko dira.

4. Frogaturiko esperientzia-aldiak ez badu urte osorik hartzen, dagokion proportzioa aterako da hilabete osoak kontuan hartuta. Kontratu bat kontuan hartzeko, gutxienez hilabete batekoa, osorik, izan beharko du.

5. Lanbideko eskarmentua frogatuko da kontratua egin duen enpresa edo administrazioaren ziurtagiriekin; haietan hauek agertu beharko dira: lanpostua, kontratuen hasiera eta bukaera datak (halakorik bada) eta bakoitzaren lanaldia. Alderdi horietakoren bat behar bezalako zehaztasunez eman ezean, merezimendu horiek ez dira baloratuko.

6. Ez da lanbideko eskarmenturik baloratuko, pertsona partikularrendako etxeetan egina bada.

III. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1. gaia.–Ultzama aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Etxeko Laguntza Zerbitzua arautzen duen ordenantza, indarra duen testuaren arabera (2002ko 63. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 24koa, eta jatorrizko testuari egindako aldaketak: 2018ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 22koa).

2. gaia.–Beren buruaz baliatzeko zailtasuna duten pertsonei laguntzeko programa, oinarrizko gizarte zerbitzuen esparruan. Etxeko laguntza zerbitzua. Definizioa. Hartzaileak. Laguntzaren xede diren egoerak.

3. gaia.–Familia langilea Etxeko Laguntza Zerbitzuan (ELZ). Lanaren egitekoak eta ezaugarriak. Talde lana gizarte-zerbitzuen esparruan. Etika profesionala, gizarte zerbitzu oinarrizkoen barruan eta ELZn aplikatzea.

4. gaia.–Hirugarren adina. Ezaugarriak eta aldaketa garrantzitsuenak, fisikoki, psikikoki eta sozialki. Eritasun arruntenak. Sindrome geriatriko handiak: dementzia eta depresioa. Sostengu eta laguntza pertsonaleko beharrak. Etxeko laguntza-zerbitzuaren beharra izan dezaketen egoerak. Adinekoen aurkako tratu txarrak: Nafarroako Foru Komunitatean adinekoen aurkako tratu txarren egoerak goiz detektatzeko eta horietan esku hartzeko jarduketa profesionalaren gida (1-6 kapituluak).

IV. ERANSKINA

Aldi baterako kontratuak egiteko eta familia-langileak ordezteko sortutako zerrendaren kudeaketa- eta funtzionamendu-arauak

Zerrendako langileekin bete beharreko lanposturen bat hutsik geratzen bada, honela jokatuko da:

Lokalizazio orokorra.

Izangaien kontratazioa, oro har, zerbitzuaren beharren arabera banakako deiak egin ondotik eginen da.

Lokalizazioa errazte aldera, izangaiek Ultzama aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko zerbitzuei jakinarazi beharko dizkiete helbide elektroniko bat eta telefono mugikor bat, eta, hala nahi izanez gero, baita beste telefono bat ere, eta etengabe eguneratuta eduki beharko dituzte, eta edozein aldaketa ahalik eta lasterren Mankomunitateari aurkezteko konpromisoa hartuko dute.

Izangaiei dei eginen zaie "hautagaien behin betiko zerrendako" hurrenkeran.

Hala ere, ez zaie deituko une horretan Mankomunitaterako lanean ari direnei, zerrenda hau aplikatzearen ondorioz aurretik egindako deiengatik. Pertsona horiek, kontratua amaitu ondoren, berriro beteko dute bertan zeukaten lanpostua.

Zerrenda bakarra izanen da, eta aurretik zeuden zerrendak baliogabetuko ditu.

Lanpostu huts bat bete behar izanez gero, telefonoz deituko da eta/edo WhatsApp bidez jakinaraziko zaio zerrendako hurrenkeraren arabera dagokionari. Lokalizatzeko saio batzuk eginen dira biharamunera arte (izangaiaren telefono bakoitzera eta/edo telefono mugikorrera besterik ez badago).

Lokalizatzeko saioak deituta eta/edo WhatsApp bidez eginen dira.

Jendearekin harremanetan jartzeko ardura duenak fitxa bat beteko du, eman beharreko argibideekin eta telefono deiaren emaitzarekin. Helarazi beharreko informazioa orokorra izanen da, ez gehiegizkoa, eta une horretan eskuragarri dagoena:

–Eskainitako kontratu mota.

–Lanaldi mota.

–Lan-ordutegiak.

–Kontratuaren gutxi gorabeherako iraupena.

–Bestelakoak...

Horretarako betetzen den fitxan telefono deiaren emaitza agertuko da; hauetako bat izanen da:

–Saiatuagatik ere huts egina: ezin izan denean pertsonarekin harremanetan jarri lokalizatzeko bi saioak eginda. Ezarritako epean erantzunik jasotzen ez bada, eskaintzari uko egin zaiola iritziko zaio.

–Harremanetan jarri eta eskaintza onartua: pertsonarekin harremanetan jarri ez ezik, kontratazioa onartzen duenean.

–Harremanetan jarriagatik ere uko egina: pertsonarekin harremanetan jarriagatik ere, kontratatzeko eskaintza onartzen ez duenean. Fitxan, uko egiteko arrazoiak jasoko dira, halakorik ematen badu. Jasoko da dokumentu bidez formalki arrazoitu duen uko egitea eta zer epetan egin duen.

Zerrendaren funtzionamendua:

Gutxienez ere lokalizatzeko bi ahaleginak eginda harremanetan jarri ezin izan diren interesdunek aipatu kontratazio-eskaintzarako eskubideak galduko dituzte, baldin eta erantzun ez badute, Mankomunitatera deitu ez badute, edo ezarritako epean agertu ez badira.

Zerrendako ordenari dagokionez. Ordezkapenetarako deiei baiezkoa eman, uko egin edo erantzuten ez dietenekin, honelako jokatuko da:

–Ordezkapen bat onartu eta egin dutenak zerrendako postu berean egonen dira ordezkapena amaitzean.

–Kontratua amaitu baino lehen kontratazioa beren borondatez uzten dutenak zerrendako azken postura pasako dira, ezinbesteko arrazoi justifikaturik egon ezean.

–Kontratazioari arrazoituz uko egin diotenak zerrendako postu berean geratuko dira.

–Harremanetan jarri ezin izan diren edo horretarako ezarritako epean erantzuten ez dutenak zerrendako azken postura pasako dira, hori gertatzen den hirugarren aldia bada.

–Kontratua onartu baina sinatu ez dutenak zerrendako azken postura igaroko dira.

–Kontratua sinatu eta lanari uko egin diotenak zerrendako azken postura igaroko dira.

–Zerrendan jarraitu nahi ez dutenek hala jakinarazi beharko dute.

Honako hauek izanen dira justifikatutako uko egiteak:

A.–Lanean aritzea. Hori justifikatzeko, aurkeztu beharko dute kontratua, lan-bizitza edo lanean ari direla frogatzen duen dokumentazioa.

B.–Aldi baterako ezintasun egoeran egotea edo lizentzia izatea ama izateagatik edo adoptatzeagatik. Hori arrazoitzeko, behar diren frogagiriak aurkeztu beharko dituzte.

C.–3 urtetik beherako seme-alabak zaintzea (biologikoak, adoptatuak edo harreran hartutakoak). Hori justifikatzeko, Familia Liburua eta/edo zinpeko deklarazioa aurkeztu beharko dute.

D.– Lizentzia ezkontzagatik edo antzeko egoeragatik. Hori justifikatzeko, dagokion ziurtagiria aurkeztu beharko dute, baldin eta egintzaren hurrengo edo aurreko 15 egun naturalean uko egiten badiote.

E.–Zaindu behar izatea bigarren gradura arteko odol edo ezkontza bidezko ahaide bat, bere burua ezin gobernatu duena adina, istripua, eritasuna, desgaitasuna edo mendekotasunen bat dela kausa.

Frogagiriak aurkeztuko dira Ultzama aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean 15 egun naturalean gehienez ere.

Zerrenda hau aplikatuz lehenago eginiko deiak direla-eta, lanpostu hutsa sortzen denean Mankomunitaterako lanean aritzea ez da "justifikatutako uko egitearen" kasua, pertsona horiei ez baitzaie lanpostu huts hori betetzeko deituko egungo kontratazioa amaitu arte.

Ultzama aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, hala ELZko arduradunak nola Mankomunitateko buruak eta kideen batzarrak, ahalmena izanen dute arazoak ebazteko, arau horiek kasu zehatzaren arabera interpretatzeko, eta neurri egokiak hartzeko izangaien behin betiko zerrendaren funtzionamendu-oinarrien inguruan sortzen diren egoera eta zalantzen aurrean.

Lokalizazioa presako egoeretan:

Deietarako oro har xedatutakoa alde batera utzi gabe, aurreikusi gabeko eta presako egoerak sortzen direnean, eta egoera horietan mezuak/deiak eta jarduketak ohiko funtzionamendu orokorraren arabera egin ezin direnean, azkarrago jarduten ahalko da, arestian deskribatutako egoerak kontuan hartu gabe, honako jarraibide hauen arabera:

Presakoak izanen dira ustekabeko egoeren ondorioz sortzen diren ordezkapenak, hala nola:

–ELZn kontratatutako langileen ustekabeko edo programatu gabeko bajak.

–Lan baimen ordainduak zuzeneko familiartekoen heriotzagatik edo ospitaleratzeagatik, hori guztia hitzarmen aplikagarriaren edukiarekin arabera.

–Norberaren aferek eragindako lanpostu hutsak.

–Aurreikusi gabeko eta ustekabeko beste arrazoi batzuek eragindako lanpostu hutsak.

Presako egoera horietan, kontratazioak ez dira 15 egunetik gorakoak izanen, baja bat izan ezean, orduan bajak irauten duen denboraz ordeztu beharko baita.

Lanpostu huts horiek berehala betetzeko premia edo beharra baloratuko du Ultzama aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte-langileak, Etxeko laguntza Zerbitzuaz arduratzen denak, edo une horretan zerbitzuaz eta/edo ordezkapenak betetzeko hautagai-zerrenda kudeatzeaz arduratzen den teknikariak.

Presako ordezkapen-prozedura erabiltzen denean, Ultzama aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruari eta idazkariari jakinaraziko zaie beti.

Presako kasu horietan, orobat idatziz jasoko da fitxan presako kasuak direla.

Zerrenda presako kasuetarako erabiltzen bada, kontratudun langileek, kontratazio-aldia amaitu ondoren, presako egoera horren aurreko zerrendako lanpostu berean jarraituko dute.

V. ERANSKINA

Zinpeko deklarazioa

.................................................................................................................................. jaunak/andreak (IFZ: .......................; helbidea: .................................; kalea: ..................................................................; telefonoa: .........................; jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: ................................................), honen bidez, honako hau

AZALTZEN DUT:

Deialdi bati dagokionez (deialdia, hautaproben bitartez izangai zerrenda bat osatzeko, Ultzama aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Etxeko Laguntza Zerbitzuan aldi baterako kontratazioaren bitartez familia-langile lanpostuan aritzeko), honako zinpeko deklarazio hau egiten dut:

–Lanpostuaren eginkizunetan aritzeko beharrezkoak diren gaitasun fisikoa eta psikikoa baditudala. Zinpeko deklarazioa erantsi da deialdi horren oinarrietako eranskinari dagokionez.

–Desgaitua edo gabetua ez egotea eginkizun publikoetan jarduteko, eta administrazio publikoren baten zerbitzutik kendua ez izatea.

–Honako hau sinatzen dudala, behar diren ondorioak izan ditzan, Larraintzarren (Ultzama), 2023ko ........................aren ............(e)(a)n.

Sinadura:

Izena..............................................................................................................................................

ULTZAMA ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEKO BURUARI.

Iragarkiaren kodea: L2304336